GUDARI ZAHARRAREN GERRA GALDUA, idazlea Ramon Saizarbitoria
Idazle honen Rossettiren obsesioa irakurtzen joateko esan ziguten eta irakurri ondoren idazlea apur bat gehiago ezagutzeko beste liburu hau irakurri dut. Gai aldetik ezberdina da. Liburu honetan, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat aztertzen du: “Gerra Zibileko memoria historikoa delakoa.
Gerran hanka bat galdu zuen gudari batek minusbalia horri dagokion pentsioa jasotzeko tramiteak egiten hasten da eta pertsona hori prozesu horretan nola sentitzen den kontatzen digu eta sentimendu horietatik abiatuz, gerra nola bizi izan zuen ere kontatzen digu.
Kontakizunean zehar perfil ezberdineko pertsonaiak agertzen dira, elkarren artean harremanak dauzkatelarik; batzuk Frankoren alde borrokatu zuten; beste batzuk errepublikaren alde, baina horiek artean ere ezberditasunak daude, batzuk UGT ingurukoak ziren eta dira, beste batzuk euskal nazionalistak.
Gerra garaian eta gaur egun gerra ostean, 50 urte beranduago, euren arteko harremanak berdinak al dira?
Liburua ez da luzea 100 orrialde ditu, hala ere sarritan gertatzen zaidan bezala, hasieran kosta egin zait zentratzea, batez ere pertsonaiekin, nor den nor jakin arte. Amaitu dudanean berriz hasi naiz irakurtzen eta bigarren aldi honetan askoz hobe ulertu ditut egoerak. Niri ez zait iruditu engantxatzen duen horietakoa, baina irakur daiteke. Gerra bat zer den eta zehazki Espaniako gerra zibila zer nolakoa izan zen ulertzeko lagungarria delakotan nago.
Eta amaitzeko Blog batean idazten dudan lehen aldia denez, froga egina dago, estrenatu naiz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario