2007/11/04

KOADERNO HANDIA (Agota kristof)


Nobela hau Bigarren Mundu Gerran kokatzen da. Nolabait, autobiografikoa da. Agota berak, bizi duen egoera dakarkigu eta. Agota gaztea zenean, Hungariatik alde egin behar izan zuen bere ahizpa bikia han bertan utzita. Gerrari, okupazioari, goseari, miseriari, heriotzari, horri guztiari bere drama pertsonala gehitu behar zion. Honelako kontextuan ezartzen da Koaderno Handia. Protagonistak, zazpi urteko mutil bikiak dira. Baina zer-nolako mutikoak!Liburua hasi bezain pronto konturatzen gara bi anai horiek ez direla ume arruntak, azkar baino azkarragoak dira. Bizirik irautea dute helburua eta edozein gauza egiteko gai dira helburu hori lortzeko,ONGIA eta GAIZKIAren gainetik.Egiten dutenengatik moralarik ez daukatela pentsa daiteke (ez behintzat guk ulertzen dugun moduan ). Adibidez, kapitulu batean alboko atso bati ea benetan hila egon nahi duen galdetzen diote eta honek baietz esaterakoan ,lepoa mozten diote bere nahia betetzen. Baina beste kapituluan, bere amona apoplexia atake bat sufritzen duenean haiek garbitu, elikatu eta zaindu egiten diote. Hau ulertezina liteke, kontuan hartzen badugu amonari "sorgina"deitzen diotela herrian, printzipioz, amona batek egiten ez duen guztia betetzen duelako: ez du haiekin geratu nahi, astokeriak deitzen dizkie,burusiak eta neguko arropak izkutatzen dizkie, jana lanaren truke soilik ematen die eta askoz trakurkeria gehiago.
Zer esan nahi du honek? Mutilek amona maite dutela? Askotan ematen du liburuan, mutilek ez daukatela sentimendurik edo ez dutela eduki nahi. Amak, amonaren etxean uzten dituenean (han seguruago egongo direlakoan) bizitza erabat aldatu die. Dena jasangaitz egiten zaie, baina haiek aurre egin nahi diote ¡nguru latz hori. Dena aztertu, ikusi eta entzuten dute. Gero praktikara eramaten dute, ondorioak ateratzen. Egiten dutenarekin koaderno jasotzen dute. Elkarri zuzentzen diote eta idazlanak objetiboak eta zehatzak izan behar dira. Ikusi,entzun eta praktika. Hau da liburuaren dinamika. Adibide pilo bat aurki dezakegu. Herriko jendeak hitz gordinak botatzen dizkienean,haiek mahai beten inguruan jartzen dira elkarri horrelakoak botatzen, irinetara oitzeko. Eta bere amari entzundako hitz kuttunak ahazteko izeka eta barrezka elkarri botatzen dizkiote sentiberak ez izateko. Haiek gogortu nahi dute bizirik irauteko eta praktikaren bidez lortzen dute gosea,pobrezia,maitasunaren eza...gaindetzea.
Liburuak 62 kapitulu ditu eta lehenengotik azkeneraino harritzen zaitu. Pentsatzen duzuenean zerbait okerrago ezin dela gertatu,gertatu egiten da. Egia da, batzuetan, irribarre
egin dudala baina aldi berean harridura edo ikara puntu batekin.
HAU GUZTIA ESAN ONDOREN, GOGOAK BADITUZUE, IRAKUR EZAZUE. Liburua errez irakurtzen da, umeen eran idatzita baitago: elipsirik gabeko esaaldi motzak eta zehatzak, berariazko errepikapenak, zerrenda luzeak, puntuazio aldrebes samarra. Dena xalotasun-aire bat lortzeko. Eta bai lortu
duela! Baina nik ez dut gozatu liburu honekin, alderantziz gogaikarri sentitu naiz. Eta zuek?

No hay comentarios: