2007/10/31

Nerea eta biok

Izenburua: Nerea eta biok
Egilea: Laura Mintegi

Irakurri berria dudan eleberria da hau. Irale-Dolaretxeko liburutegian miatzen nenbilela ikusi, hartu, eta atzekaldea irakurri nuen. Arin irakurtzen zela jartzen zuen.. Kontrazaleko idazlearen cirriculumaren gaineko zartzeladek irakurri, gustatu,eta animatu nintzen hartzen. Laura Mintegi idazteaz aparte, Magisteritza eskolako iralaslea da. Urteak daramatza eskolak ematen. Nire lanarekin duen loturak ere lagundu zuen erabakitzen.
Hiztegia erabili barik oso ondo irakurtzen den liburu bat da. Bertan azaltzen den istorioa oso errez ulertzen da eta, behin haziz gero, Jesus batean bukatzen da. Ez da gauza askorik gertatzen. Ez da akziozko liburu bat. Agerian azaltzen direnak protagonistaren sentimenduak dira: Horrek sufritzen duen bakardadea, isladatzen da nagusiki. Ardurez gainezka dabil. Egunerokoa oso aldapatsua egiten zaio. Bestalde, aipatzen diren gaiak oso hurbilak ditugu: Euskal presoen egoera, familia, ardurak, maitasuna, lana…
Eskutitz luze bat da liburua. Lau urtetan zehar idatziriko eskutitz bat. Eguneroko baten antza handia du.
Istorioa gaurkoa da. Protagonista, Isabel, berrogeiren bat urteko andra bat da. Euskal Herrian bizi da. Bi seme-alaba gazte ditu. Horien aitak duela urte batzuk alde egin, eta bakarrik utzi du semea eta alabaren arduraren samaz. Ez dauka familiarik. Hutsune sentimentala sakonki sufritzen du. Unibertsitate irakaslea da ogibidez. Sortu zaion tutoretza lan berri batek bizitza aldatuko dio: preso dagoen neska baten irakaslea izatea, hain zuzen ere. Haien bien arteko harremanak eskutitzen bidez eraikiko dituzte. Behin baino ez dute elkar ikusiko. Epaiketa batean egongo dira aurrez-aurre. Esan bezala, behin bakarrik, eta inoiz ere berbaz. Guztia gutunen bidez izango da. Lau urteko korrespondentzia mantenduko dute ,neska, Irene, gartzelatik irten arte. Protagonistak idealizatu egingo du erlazioa: neskarekin maiteminduko da, eta honen ondorioz, bere bizitzaren hutsune guztiak beteta ikusten saiatuko da. Sentimendurik intimoenak kontatuko dizkio Nereari. Inoiz ez inori esandakoak, bere buruari azalduko balizkio moduan. Ilusio horrek errealitatea aldatuko dio. Aurrera joaten lagunduko dio. Baina lau urtetan erlazioa desgastatu egingo da. Nereak gutunak idazteari utzi, eta gartzelatik irtetzen denean ez doa berarengana. Bestalde, urteak joan, urteak etorri, seme alabak handitu eta Isabelek arazo berriak ezagutuko ditu. Aurre egiten saiatuko da honetan ere.
Aurrera!

No hay comentarios: