2007/09/26

110.Street-eko geltokia

Izenburua: 110.Street-eko geltokia
Egilea: Iñaki Zabaleta

Idazleak liburuaren hasieran egiten dituen 110.Street-eko geltokiaren deskribapenak :“Iluna, hotza, zaratatsua…” Eta NewYork hiriarenak: “Hiri arrotza, irentsi egiten duena…” historian suertatuko diren gertaeren gaineko inpresio orokorra ematen digute.
Izenburuak berak historiaren bihotzean kokatzen gaitu: liburuaren gertakariarik funtzezkoenak New Yorkeko metro geltoki horretan gertazen dira eta: Joseba, eta Angie historiaren protagonistak, hortik paseiatzen dituzte haien bizitzen errutina. Bakardadearen sentimenduak bultzatuta, Josebak esaldi literario bat idazten du geltokiko kartel batean. Bere gustoko Jean Geneteren “Funeral Rites” nobelaren pasarte bat, hain zuzen ere. Kartela, Angiek diseinatu du publizítate kanpaina baterako. Idazketak Josebak inondik inora pentsatu ahal lukeen baino ondorio zabalagoa izango du. Liburuaren erdiraino bi protagonistek bizitza paralelo izan badituzte ere, pasarte hura idatzi ondoren, lotuta suertatuko dira betiko. Bakardadearen iluntasuna eta hiriaren arrotzatasunaren sentimenduak desagertzen hasiko dira. Josebak duen lan ziztrinaz aldendu nahi izango du, eta Angiek ilusio berria izango du.
Baina bizitzaren Kolorea argiagoa ikusten hasten direnean, geltoki horretan berriro ere, ilusio guztiak aldendu egingo dira Joseba labankaturik akabatu dutenean.

Liburua duela bederatzi urte irakurri nuen. Gustatu zitzaidan. Arina eta entretenigarria iruditu zitzaidan.Orain, gogoeta hau egiteko, berriro irakurri dut. Eta esan behar dut urteak tartean dauden arren, utzi didan sentsatzioa antzerakoa izan da: oso gustura egon naizela pasadizuak berriro bizitzen, eta lehenengoan bezala, interesa azken orrialdera arte mantendu didala.

No hay comentarios: