2007/09/26

Ihes betea

Nire ustez, liburu on batek irakurtzeko gogoa edo premia piztu behar dizu. Hau da, ohiko ez diren uneak eta lekuak aurkitzen dituzu liburu hori irakurtzeko, eta horietan jo ta ke irakurketa amaitu arte.
Ba, sentsazio horiek izan nituen Angel Lertxundiren "Ihes betea" irakurri nuenean. Horretan, idazleak jakin mina eta suspensea ederto erabiltzeaz gain, gizakiaz zer pentsa ematen digu.
Eleberri horrek guerra aurreko Europa nazian kokatzen gaitu, eta juduen jasarpen itsua narratzen du.
Nobelan zehar, protagonistaren bilakaera dela eta, erokeri krudel horren bi aldeak edota jokabideak agerian gelditzen dira, hau batetik. Bestetik, esan behar dut, oso ondo gelditzen direla isladatuta lagun taldeko zein alderdietako botere hierarkikoa, baita familiaren babes zabala ere.



1 comentario:

agus dijo...

Oraintxe bertan hasiko naiz irakurtzen. Zuk beste gozatzea espero dut. Esango dizut.