Kostata ere, azkenean bloga martxan dabil!!!!! Erabiltzeko erraza denez, pentsatzen dugu ez duzuela arazorik edukiko bertan nahi duzuen liburuaz zeuen lehenengo kritika idazteko. Horra, bada, animo!!! Zein izango da ausartzen den lehenengoa?
Klasean planteatu zenuen galderari eutsiz, nire irakurketa oroitzapenetara abiatu nintzen, zergatik ez dakidala ulertu bainuen lehenerako bidaia zela zure eskaintza. Hala bada, bi-hiru euskal liburu etorri zitzaizkidan gogora: Egunero Hasten Delako, Ehun metro(Saizarbitoria 1969 eta 1976)) eta Leturiaren egunkari ezkutua (Txillardegi,1957). Eta zergatik horiek? Gaztaroko irakurketak izanik, frankismoaren mugetan bizi ginenok guztiz isilean eta estalita genituen gaiak ukitzen zituztelako: arazo politikoa, sexua, abortua, etsipena, heriotza... Horrez gain, kontatzeko era ere apurtzailea, berria, neurri baten errebeldea zelako eta zeresanik ez, euskerazko gure lehen esperientziak zirelako, edo nireak bai behinik behin. Heldutasunera iritsita berriz irakurri ditudanean ez dut lehengo lilura sentitu, jakina. Ni neu ere ez naiz lehen nintzena, eta nire mundua ere gutxi-asko aldatzen joan da. Hala ere, gomendagarriak direla iruditzen zait sekula irakurri ez dituenarentzat. Batetik, ondo pasatuko du denpora;bestetik, euskal literaturaren ibilbidean esanguratsuak dira. Merezi du, beraz, hurbilketa lan horrek.
Irakurri, irakurri, irakurri... eta idatzi noiz? Non eman atseginez irakurritako edo amorruz itxitako liburuen gaineko iritzia? Euskal literaturan dena ontzat eman behar ote? Edo guzti-guztia desastretzat? Hemen dugu guk geure gustuez berba egiteko aukera, eztabaidarako gunea, edo interesagarri(edo biziki gorrotagarri) iruditzen zaizkigun testuak argitara emateko bidea.
1 comentario:
Klasean planteatu zenuen galderari eutsiz, nire irakurketa oroitzapenetara abiatu nintzen, zergatik ez dakidala ulertu bainuen lehenerako bidaia zela zure eskaintza. Hala bada, bi-hiru euskal liburu etorri zitzaizkidan gogora: Egunero Hasten Delako, Ehun metro(Saizarbitoria 1969 eta 1976)) eta Leturiaren egunkari ezkutua (Txillardegi,1957). Eta zergatik horiek? Gaztaroko irakurketak izanik, frankismoaren mugetan bizi ginenok guztiz isilean eta estalita genituen gaiak ukitzen zituztelako: arazo politikoa, sexua, abortua, etsipena, heriotza... Horrez gain, kontatzeko era ere apurtzailea, berria, neurri baten errebeldea zelako eta zeresanik ez, euskerazko gure lehen esperientziak zirelako, edo nireak bai behinik behin.
Heldutasunera iritsita berriz irakurri ditudanean ez dut lehengo lilura sentitu, jakina. Ni neu ere ez naiz lehen nintzena, eta nire mundua ere gutxi-asko aldatzen joan da. Hala ere, gomendagarriak direla iruditzen zait sekula irakurri ez dituenarentzat. Batetik, ondo pasatuko du denpora;bestetik, euskal literaturaren ibilbidean esanguratsuak dira. Merezi du, beraz, hurbilketa lan horrek.
Amaia Ormaetxea
Irailak 18
Publicar un comentario