2007/09/26
Zergatik panpox, Arantxa Urretabizkaia
Esan behar dut nik ez nuela liburu hau aukeratu. Nire semeari bidalitakoa izan zen eta berari laguntzeko asmoz (horrela ikusten nuen momento hartan behintzat) biok irakurriko genuela geratu ginen. Lehenengo inpresioa espero nuena izan zen: liburua txikia, orri gutxikoa. Ez zen gauza txarra. Guztiz lanpetuta nengoen garai hartan eta ez nekien denbora nondik atera. Oso ordutegi finkoa nuen eta oso arrunta dena garraioetan egindako bidaiak irakurtzeko aprobetxatzea ezin izaten nuen oinez egiten nuen eta. Aitortu behar dut ez naizela gauza ibiltzeko eta irakurtzeko aldi berean. Momentuz. Hasiera ezin txarragoan irakurtzeari ekin nion. Liburuak harrapatu ninduen. Nire burua ikusten nuen protagonista. Pertsona eta ama. Ama eta pertsona. Amatasuna pertsonaren kontra eta aldi berean pertsonaren osotasunaren betetzen. Zatika irakurri nuen baina gustora, gartzu bat bezalakoa bihurtu zen arte. Bere hitzak entzun behar izan nituen hitzak ziren, lasagarriak, sendatzaileak. Gainera nik neuk protagonista baino askoz gehiago nekien: bukaera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario