2007/09/26

"Behi euskaldun baten memoriak"

Aspaldi irakurritako liburua dut berau, eta gauza handirik gogoratzen ez dudan arren, bere garaian gustatu izan zitzaidan eta nolabait esateko, berarekin identifikatu ere egin nintzen.
Berton,nire ustez, pertsonaren eta era berean, Euskal Herriaren sufrimendua islatzen da, "behia" izanda protagonista. Baina "behi" hori makala da, sufrimenduz josia eta kontraesanean ere erortzen dena.
Gerra zibilean kokatzen da istorioa; beraz, une latzak pasatzeko garaia baina ahalegin guztiak egin behar ziren infernu horretatik ateratzeko eta beste egoera berri bati hasiera emateko.
"Behiari" hitz egiten dion barne ahotsak ere garrantzi handia du; honek esaten baitio zer egin behar duen eta zer ez.
Protagonistak benetako behia izan nahi du eta horretarako borrokatu beharra dago. Beraz, hemen ageri dena hizkuntzari zein gerra zibilaren osteko politika eta bizimoduari buruzko hausnarketa dela esan nuke.


ANA MARI

No hay comentarios: