Euskaraz irakurri dudan azken liburua Riomundo izan da Jon Maiak idatzitakoa.
Beti estimatu izan dut bertsolari moduan eta horrez gain, aurten nire institutuan aukera izan dut berak beste lagun batzuekin Ternuan egindako ibilalditxoari buruzko hitzaldia entzuteko. Abentura horren berri emateko argitaratu zen “Apaizac obeto” liburua. Kronika-liburu hori asko gustatu zitzaidan eta horrek bultzatu ninduen Riomundo liburua irakurtzera.
Jon Maiak eleberri honetan, bere familiaren bilakaera kontatzen digu eta horrekin batera XX. mendean Euskal Herriko eta Espainiako historiaren zati batzuk.
Liburuaren hasieran, protagonista den Pedro Sierrak (Jonen osabak) poliziengandik alde egitea lortzen du eta bere ihesaldian gogoratu egiten du bere aitaren bizitza: Bere bizimodua Extremaduran, Espainiako gerra garaian jasan behar izan zuena komunista zelako, gerra amaitu ondoren etxea utzi behar izana eta Euskal Herrira etorri immigrante modura eta azkenik bere familia osoa ona ekartzea bizi berri bat izateko. Aitak hemen beti jarraitu zuen bere ideia ezkertiarrak defenditzen eta bere seme alabei ideia ezkertiar eta herrikoak erakusten.
Bukatzerakoan, gure protagonistaren bilakaera pertsonala agertzen da: Gau-eskolara doa bertoko hizkuntza ikastera eta Espainiako Partidu Komunistatik LAB sindikatura pasatzen da. Bitartean, bere lobak ikastolara doaz euskaraz ikastera eta euretariko bat bertsotan ondo moldatzen omen da...
Niretzat Riomundo liburuak baditu pasarte batzuk benetan politak, adibidez gerra garaian gertatzen diren hainbat pasadizo edota bukaeran Pedro Sierraren erabakia: ezkertiarra eta baita ere bertokoa (abertzalea) izatea.
Onartu behar dut ez naizela oso irakurle ona eta lehenengo kapitulua nahiko astuna egin zait, ondoregoak, ordea, nahiko arinak izan dira.
Bukatzeko, liburuaren kontraportadan idatzitakoak laburtzen du protagonistaren izaera.
· Zu zara maketoa, ezta?
· Maketoa? Ez jauna, gaizki esan dizute, Sierra naiz, Pedro Sierra.
1 comentario:
Ados nago zurekin, liburu hau irakurtzea merezi du, lehenengotan astiro doa baina gero animatzen doa.
Emigrazioaren bidaia beste aldetik ikustea, garrantzitsua da guretzat .Irakasle garenez, ez dugu ahaztu behar pertsona hoien ilobak ditugula gure ikasteetxetan, beraz izan dezatela gure errespetu osoa.
Publicar un comentario