“Gerezi denbora”
Inazio Mujika Iraola
Gaia: Espainiako Gerra Zibilean, anarkista batek, Andres izenekoa (protagonista nagusia eta gertaerak kontatzen dizkiguna), beste anarkista batzuen eskuetan preso dagoen Valladolideko artzapezpiku bat askatu behar du eta faxisten aldera pasatzen lagunduko du. Bere gaztetako lagunak, Romanek, apaiza bera, eskatzen dio mesedea eta laguntza askatu ahal izateko, nahiz eta Andresen ideologiatik urrun egon. Karmenek, Andresen emaztegaiak lagunduko die bidaia egiten: Bilbotik Donostiara beste hiru anarkista lagunekin kamioi batean eta handik Loiolara apezpikuarekin baina lagun barik. Bidean zein hirian egoera larriak biziko dituzte: hilketak, ezkutaketak, tiroak, urduritasunak, ihesak, kontrolak eta abar.
Nobelaren pertsonaiak: alde batetik CNTko anarkistak, libertarioak, Bakuninen jarraitzaileak, Durruti mandatariaren aldekoak, eta bestetik milizianoak, karlistak eta faxistak. Hauen arteko gudak kontatzen dira, susmatzen dira eta gure lagunei ere hurbiletik ukitzen die gertaera batek.
Liburu honek eragin dizkidan sentsazioak: alde batetik mingostasuna, gogortasuna eta tristezia egoera tragiko batean kokatuta dagoelako eta bestetik errepublika garaia ezagutzearen eta bizi izatearen poztasuna, askatasun sexualaren bizipen alaia (ezkondu gabeko harremanak), itxaropen garaiak bizi izatea = “gerezi denbora”= mundu berri bat eraikitzeko gogoa = ametsa.
Idazkiaren estiloa: narrazioak indarra dauka, akzio askokoa da, ekintzaz beterikoa, kontakizun biziak, hizkuntza naturala, lineala, erritmo bizia, ekintza bitxiak, orduko errealitatearekin lotuta dagoen abentura bat kontatzen duena, ekintzen azalean geratzen diren sentimenduak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario