2008/02/27

ILARGIAREN ALABA - Toti Martinez de Lezea


ILARGIAREN ALABA
TOTI MARTINEZ DE LEZEA


Historia 1610. urtean gertatzen da. Benetan iluna orduko garaia ¡ .Kristautasuna eta aintzineko sinesmenak elkarren auzokideak dira Zugarramurdi aldean. Eleizaren boterea ,Valle Alvarado inkisidorearen bidez, nagusi izango da hango inguruan, Deaubruak bataila hau galdu egin du-eta. Handik dabiltza bere jarratzaileak, galtzaileak, hirurehun pertsona edo Logronorako bidean. Horien artean Estebania, Madalenen ama. Autofedea hasteko dago Logronon eta Madalenek sorginkeriaz akusatutakoen arrastoa jarraitzen du ama salbatzeko .
Bidetik zenbait oztopori egin beharko dio aurre, baina azkenean ama etxera bueltatzea lortzen du.
Totik hiztegi erreza eta esaldi laburrak erabili ditu. Gertaerak jarraian suertatzen dira. Ez dago inolako azpilanik .Irakurleak ez du pentsatzeko edota parte hartzeko aukerarik.
Toti ,betidanik izan da nire gustoko idazlea , baina bere liburu hau ez zait gustatu, nobela baino ipuina ematen du. Benetan izan da sorpresa niretzako ¡ .Irakurtzeko erreza denez nik euskeraz ikasten hasten direnei gomendatuko nieke, baina ez zuei. Hala ere, beti da aukera ona liburu bat irakurtzea ! .

2008/02/20

0TTO PETTE.HILEAN BIZIAN BEZALA,Anjel Lertxundi


Liburu hau irakurtzen hasi nintzenean -orain dela hamabi urte- tortura inguruko pasarteak ezin irentsi eta etxeko apalategi batean geratu zen hautsak hartzen berriro eskuetara etorri zitzaidan arte.

Aitortu behar dut Erdi Aroko gertaera ilunak ez ditudala gustuko,gogaitu egiten nautela torturetako pasarteek,deskripzio luzeek aspertu egiten nautela.

Hala ere, uda honetan, Ildefonso Falcones idazlearen "La Catedral del Mar" eleberria irakurri dut eta gustatu bazait ere,hainbat deskripzio luze eta amaigabe asko gainetik pasatu ditut. Badute antzekotasunik Lertxundirenak eta Falconenak,biak Erdi Aroan kokatzen dira, biek legenarra zabaldu zen garai ilunak lantzen dituzte.

Hizkuntza aldetik azpimarratu behar dut irabazi egin nauela Lertxundik.Zelango lexiko aberatsa,zelango estilo dotorea! Istorioak atrapatu egin nau,garai hartako usaia heldu zait bere hitzetatik,harritu egin nau ez jakiteak zer gertatuko zen gero,espero ez dugunarekin datorkigu eta idazlea.

Zazpi kapitulutan dago banatuta liburua.Lehenengoa sarrera modukoa da eta bertan pertsonai nagusiak ezagutaraziko zaizkigu: Otto Pette baroneta-Jauregiko Nagusia- eta Jauregiaren jabetza zalantzan jarriko dion Arrotza.Hurrengo kapituluetan eta txanda hartuz, bakoitzak bere bizitzako pasarteak kontatuko ditu.Horrela ezagutuko dugu adibidez Otto Pette eta bere loba Grazibelen arteko maitasuna.

Ottok ez daki etxean ezustean agertu zaion Arrotza nor izan daitekeen.Arrotzak ez dio bidea erraztuko baina lagunduko dio bere bizitzari errepasoa egiten;horretarako Arrotzak mozorro asko erabiliko ditu :kapitulu batean Errondal izango da :Erregeari bere primuaren jaiotza ospatzeko kuadro bat oparituko diona;beste batean Battis Toberaren itxura hartuko du:txakur txiki baten konpinian itsuarenak eginez,itsu koplak kantatzen dituena;gero Manex Muxela trepetaria izango da.

Ottok bere bizitzan etsai asko egin ditu,Erregearen faborea lortu nahian elizarekin neurtzen du behin eta berriro bere poterea,Aba Yakuerekin,hain zuzen ere.

Baina nor da etxean kontu eske sartu zaion Arrotza? Errondal,Battis Tobera,Manex Muxela,Aba Yakue, Pikardit frailea ala Erregea bera? Badute guztiek balbea,mendekua hartzeko arrazoiren bat.Sodoma eta Gomorrak sua hartu zuten bezala sua hartuko du legenarrak jota dagoen herriak eta baronetak aurrez aurre kontu eske etorri zaion Arrotza,Jaun Beltza dela jakingo du :HERIOTZA eta hilean bizian bezala bakardade gorrian etorriko zaio betirako gau iluna.

Ipuin batean bezala,J.M.Irigoien


Bada pare bat urte edo Irigoienen "Ipuin batean bezala" liburua irakurri nuela. Izenburuak "ipuina"aipatzen du eta ipuin tadizionaletan egon badaude istorio tristeak baina ez dute inoiz amaiera txarrik edo hori erakutsi ziguten behintzat txikitan.
Liburu honetan protagonista nagusiak badu istorio samingarria,errealitatea zein krudela izan daitekeen erakusten diguna.Maitasunaren bila egiten duen ibilbidean gaixotu egiten da:alde batetik ,arima eta bestetik ,gorputza gaixotzen zaizkio. Gorputzarenak ez du bueltarik,ihesak jota baitago;arimarenak bai,ordea.Ibilbide honetan,porrot batzuen ondoren, benetako maitasunari begiratuko dio begietara:badu gizon zintzo bat bere ondoan,amarekiko maitasuna eta konfidantza bereganatzen lagunduko diona;badu alaba bat,bera hil eta gero bere oroimena gordeko duena.Baina bizitzak baditu bere arauak eta alabak ere amaren bidea jarraituko du. Hori gertatu aurretik baina, ingurukoen izua ezagutuko du;eta izu horrek batzuen bizitzatik baztertuko duen bezala,besteengana hurbilduko du.Heriotzak sufrimendutik aske uzten ditu narratzailea eta bere alaba.
Istorioaren beste narratzaileak (aita) eskua luzatuko die sufritzen dutenei,ipuin batean bezala aurrera jarraituko du: itxaropena galdu barik.
Liburu honek beste bat ekarri dit gogora : Laura Mintegiren "Sisifo maite minez",hain zuzen ere. Istorio bietan protagonista nagusiek emakume izenak dituzte; biei maitasunak bihotza urratu die.
Irakurtzeko liburu erraza hau ere, ezinegon arraroa sortarazi zidana.

2008/02/19

Sara izeneko gizona


ATXAGA,Bernardo: Sara izeneko gizona, Pamiela, Iruñea, 1996
.
Liburua argitaratu zenean, kritikoek eta Atxagaren literaturan adituek ohartarazi zuten “Obabakoak “ edo “Gizona bere bakardadean” pareko lana irakurri nahi zutenak ez zirela aseko; ordea, irakurtzea atsegin hutsa dutenek ziur gozamena sentituko zutela. Hori izan da nire kasua; hasieratik atseginez irakurri ditut Sara izeneko zelatari karlistaren Etxarri eta Irurtzun inguruetan izandako ibilerak eta gogoetak.
Eleberriaren jatorria nahiko ezohikoa izan da. Ez da autoreak euskaraz egindako nobela bat, baizik eta gazteleraz idatzitako, Un espía llamadoSara, irrati-saiotik abiatuta El Correorako atalka argitaratzeko eleberri euskaratua. Beraz, itzulpena dugu Atxagaren narrazio hau; eta, hala ere, adituek dioten bezala, ez zaio nabaritzen beste hizkuntzatik datorrenik.
Liburua objektu bezala hartuta oso ederra eta goxoa egiten da eskuetan. Erabilitako edizioan azala eta barruko hainbat orrietan marrazki eta lamina dotore daude, batzuk Josemi Goyenak egindakoak, besteak, Baroi G. von Rahdenek 1834. urtean eginiko kartografia.
Martín Saldías, Sara izeneko gizona, da errealitatearen eta literaturaren arteko jolas honen protagonista. Carlosen eta Isabelen jarraitzaileen arteko desadostasunek Lehen Gerra Carlista piztu zutenean, Martín Saldíasek ez zekien historia xume baten jabe izatera iritsiko zenik. Baina jakin badakigu egunerokotasunean egitera ausartzen ez garena, egoera ezohikoetan, askotan gertakariek bultzatuta, gauzatzen dugula. Eta hauxe izan da Sararen kasua. 1834ko uztailaren 14an Zumalakarregiri garrantzi handiko mezua helarazteko asmoz, etsaien (liberalen) goarnizio baten egonleku zen herri fortifikatutik, Etxarri Aranaztik, igaro behar izan zuen; estu eta larri, ikarak akitzeko arriskuan zegoela, liberalek libre utzi zuten zain zeuden espioia andrazkoa (Sara) zelako. Baina esperientziarik gogorrena Carlistarren kanpamenduan, Irurtzunen, izan zuena: Gran Viako konde liberalaren kontrako erasoan parte hartu zuelarik, carlistarren bandotik zauri larriak sortutako bi tiro jaso zituen, eta errudunaren identitateaz azterketak egitean, ohartu zen lagunen artean etsai bat baino gehiago zuela, edo lagunen eta etsaien arteko marra ez dela horren argia.
Beraz, Atxagaren eleberria abenturazkoa izateaz gain, gogoetarako aukera ere bada. Eta hori lortzen du autoreak barne ahotsak, Arenal Kafeko ugazaba–andrearen pentsamenduak, edo epilogo gisa hainbat protagonisten iritziak adierazten dituenean.

2008/02/16

ZUBIGILEA, Lutxo Egia


ZUBIGILEA
LUTXO EGIA
Zarautz, Susa, 2007
Cristina Usobiagaren komentarioa

Lutxo Egiak nobela honetan gaurkotasun handiko gaia dakarkigu, hots, hiri bateko berritze asmoen egokitasunarena. Hiria Bilbo da eta Bilbok eraldaketa handia jasan du azkenengo urteetan. Baina hirigintza aldaketa horiek burutzeko dauden egitura zaharrak, hots Bilboko zubi zaharrak, ezin dira ahaztu. Iraganak beti orainaldia baldintzatzen du, hemen ikusten den bezala. Nobela honetan bi historia tartekatzen dira, bata gaur egun gertatzen dena, protagonistarena, Bilboko arkitektura estudio batetan lan egiten duena. Italiatik etorriko den arkitekto famatu bati, Enzo Padovanori, Zorrotzaurre ingurua egokitzen lagundu behar diote. Zorrotzaurre irla bezala utzi ala penintsula bihurtu beste zubi bat eraikiz? Tartekatzen den beste istorioa urte asko lehenago hasten da, 1964ean, futbol kopako finala zela eta, Espainia eta Sobietar Batasunaren artean. Bartzelonan ospatu zen eta bertan banderen sabotaia egin nahi zutenak, Dimitri, Andrei eta Sasa Peruarena&Del Val arkitektura estudioari era batetan edo bestean lotuta ikusten ditugu. Narratzailea estudio honetan lan egiten du Andres Peruarenarekin, beste garai bateko Andrei. Ez dakigu narratzailearen izena, lehenengo pertsonan hitz egiten du beti.
Liburua Menorcan hasten da eta Menorcan bukatzen da. Esan bezala, Bartzelona eta Bilbo ere agertzen dira, Bilbo nagusi, noski. Leku guzti hauei buruz informazio zehatza ematen zaigu, hau da, izen propio ugari, toponimoak, jatetxeak, ezaugarri konkretuak, idazleak bere ezagutza jakinarazi izango baligu bezala: “Norwicheko andereak”; “Walkers Salt &Vinegar”; Pariseri buruz hitz egiten duenean, nobelaren hasieran , Toulouse-Lautrec eta bere koadro bat, “La Golue” aipatzen ditu ere. Nobelaren azkenengo partean “El Perro Chico” aukeratzen dute gure pertsonai nagusiek afari inportante bat egiteko. Leku ona, noski.
Nobelaren gaia erakargarria da eta nahiko atsegina da. Baina nik uste dut apur bat korapilatsua dela ere bai, ez bakarrik bi istorioa daudelako, baizik eta erreferentzi asko ez dakigulako nondik datozen, ez dakigu nori buruz ari den hitz egiten, futbolaria, edo banderen ekintzan parte hartzera joan zen bilbotar horietariko bat ... Paragrafo berean iraganako istorioa eta orain aldia nahasten du askotan eta irakurleak ez daki nondik nora dabilen. Idazleak elementu asko sartu ditu nobela labur batetan eta ondorioa ez zaio guztiz borobila atera.

2008/02/15

Mozorroaren xarma


Izenburua: Mozorroaren xarma.
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Erein, 2007

Hementxe dugu Begoñako idazlearen hirugarren eleberria. Honetan , gairik garrantzitsuenen artean isolamendua, narkotrafikoa eta homosexualitatea daude, eta guztiak era karikatureskorik edo “mozorroturik” ikusita.
Egian esan, protagonistarik ez dago, baina aipagarria da istoria desberdinak lotzen dituen pertsonaia: Zigor “otaku”euskalduna; hau da, bere logelan isolaturik bizi dena, kanpoko munduarekin harremanatzeko internet baliabide bakarra duena. Dirudienez, Zigorren nortasuna eraikitzeko Asel Luzarragak “La conjura de los necios“protagonista, Ignatius, hartu zuen inspiraziotzat, baina nire ustez Zigor ez da hain nazkagarria eta hain ikonoklasta. Sexu birtualaren bila zegoen egun batean, Zigorrek gonbidapena bitxia jaso zuen: neska thailandiar lilugarria eta xarmant batek egin ziona, hain zuzen ere. Thailandian garatuko da eleberriaren gainerakoa. Bidai antolatuen kideek osatuko dute “mozorro” galeria hau. Inor ez da ematen duena: gay kubatiarra, bikote italiarra, neska errusiatar misteriotsua eta bere gurasoak …Guztiek izkutatzen dituzte sekretuak . Trama nahiko rocamboleskoa eta batzutan nahasturik du kontakizunak. Ez dakit zer esan. Planteamendu orijinala da, pasarte batzuk nahiko dibertigarriak , baina aurrean aipatutako gaiak azalean tratazten ditu. Ea beste batek irakurtzen duen eta topatzen duen nik ikusi ez dudana…

2008/02/12

ETA EMAKUMEARI SUGEAK ESAN ZION


ETA EMAKUMEARI SUGEAK ESAN ZION

Lourdes Oñaederra

Protagonista,Teresa,hogeita hamabost urteko emakumea da.
Arazoak konponduko zaizkiolakoan bere senar Andrésekin ,urte beterako,
Europa erdialdeko hiri batera bidaiatzen du.
Han Luis bizi da,aspaldian bere lagun mina eta maitea izandakoa.
Honek, bere etxean hartzen du bikotea.
Bi gizon hoiek emakumeari eragiten dizkioten sentimentu eta sentsazioak,
iraganean izandako beste batzuk gogora ekartzen dizkio.
Amodioa,sexua,ilusioak eta zihurra den gauza bakarra eriotza.
Eleberriaren abiapuntua bidaia fisiko bat da, baina hau, aitzakia besterik ez da,
protagonistak bere barne bidaia irudikatzeko.
Nekea arindu nahian egindako bidaia honen ostean, nekatuago eta
bakardade haundiagoz geratu da.
Idazlea, urtaroen kronologias baliatu da.
Barne pentsamendu errepikakorra agertzen da.
Bigarren pertsonan idatzita dago,esaldi laburrak eta batzuetan pixka bat motela.

HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA


HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA. Julen Gabiria

Nobela hartu eta azalari begiratzen badiozu, pentsa dezakezu kirolari buruzko istorioa irakurtzera zoazela, txirrindularien istorioa hain zuzen. Hasierako nahastea (denbora aurrerantz eta atzerantz,…) gainditu ostean, hasten zara liburuaz gozatzen. Istorio ugari eta pasadizo bitxiak kontatzen ditu idazleak.

Roman Alberdi (Muxikakoa) eta Gino Bartali (Ponte a Emakoa, Toskanan) pertsonaia zentralak izan arren, ez dago protagonista nagusirik, eta Agatha Christieren nobeletan bezala, pertsonaia guztiak zerrenda batean agertzen dira, zalantzan egonez gero, kontsultatu ahal izateko.

Nobelan bi alde bereiztu daitezke. Alde batetik, Euskal Herrian Alberdi familiaren gorabeherak agertzen zaizkigu: aita ziklismo zalea, Astra-Unceta arma fabrikako langilea; ama Gernikako merkatuan ostrukaren luma saltzaile aritua; semea Euskal Herriko Itzulian Gino Bartaliren miresle bihurtuta,… Gerra zibilaren ondorioz, Roman erbestera joango da, Frantziara; hortik eta Alpeetatik, Italiara, Ginoren herriraino. Beste aldetik, Ponte a Emako herritar bakoitzak faxismoaren aurkako iraultza aurrera eramaten du. Adibidez, Mussolinik gereziak eta mailukiak marikoien kontua direla esanez geroztik, okinak egunero sartzen du gerezi bat ogi batean eta jendea adi egoten da nori tokatuko ote zaion; Fray Ciccillok monasterioan hartzen ditu ezkutuan juduak eta laguntzen die Atorra Beltzengandik alde egiten; Ginok entrenatzera ateratzen denean, tubularrean paper eta pasaporte faltsuak eramaten ditu monasteriora,…

Eszenarik hunkigarriena, Santurtziko portuan gertatzen da, 1937ko ekainean. Hor, 1.494 ume igotzen dira arrapaladan Frantzia aldera abiatuko den Habana barkura, euren amen aholkuak eta oihuak atzean utzirik.

Ironia eta umorea ere nabariak dira, adibidez, Romanen ama sidekarra zer den senarrari azaltzen ahalegintzen denean eta “sidekar” hitza erabili gabe, kanguruari egiten dio erreferentzia.

Bizkaieraz hitz egiten duenak ere oso gustukoa izango ditu zenbait pasadizo, horrela idatzita agertzen baitira.

Azkenik, nola jarraituko lukeen pertsonaia bakoitzaren bizitzak jakingura sentitu arren, hain istorio mamitsua, xehetasunez josia, guztiz gomendagarria da.

2008/02/11

KATTALIN Toti Martínez de Lezea




Gaztelaniaz idatzi zuen "La Herbolera" euskerazko bertsioa da" Kattalin" ;nobela historikoa da, XVI. mendean kokatua eta bere liburu guztietan bezala hemen ere Euskal Herrian gertatzen da istorioa Durango inguruan. Alde honetan ezagutzen den lehenengo sorgin-ehiza gauzatu zenean oinarritzen da.


Nahiz eta pertsonaia asko ageri, protagonista Kattalin Goienakoa da Anboto mendiaren magaleko baserri batean hazita, bere biramamak, amamak eta amak dakiten guztia (sendabelarrei buruz) erakatsi ziotenean herrira bidaltzen dute don Diego medikuarekin jarraitzeko ikasten, hor berari laguntzen dio eta emegin lanbidea ikasten du.Durangon amodioa eta hainbat abentura bizitzen du.


Hasieran bi istorio paralelo kontatzen dizkigu idazleak kapituluka, batean Kattalinena eta bestean herrikoek dituzten auziak eta zigorrak paganoak izateagatik, antzinako ohiturak, siniskerak eta sorginkeriak mantentzeagatik. Liburuaren erditik aurrera istorioak nahasten dira, Kattalin bera ere sorgintzat akusatuko dutelako.


Liburua, nire ustez, luze samarra da edo astuna egiten da, lekuen eta pertsonaien izenak batzutan gehiegi dira,eskertzekoa bada ere liburuak hasieran duen mapa eta pertsonaia nagusien zerrenda eta azalpenak. Nire iritzian argi agertzen da itzulpen bat dela, duen euskara ez dela oso aberatsa eta errepikapen asko daudela hiztegian; gainera amodiozko istorioa momentu batzuetan guztiz "folletinezkoa " da eta erraz igartzen da gertatuko dena.
Begoña Sarnago

2008/02/09

SISIFO MAITE MINEZ


Laura Mintegi
Txalaparta, 2001

"Sisifo Maite Minez ", eleberri honek, sentimenduei buruz hitz egiten digu : sentimendu ugariak eta nahiko nahasiak; amodioa, maitemina, desira,pasioa,itxaropena.
Ane da pertsonaia nagusia.Jonekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu.Alaba gazteenak kolpetxo bat hartzen du eta ospitalera eramaten du eta han Mikel medikua ezagutuko du;berarekin maitementzen da eta elkarrekin ihes egitea erabakitzen duta eta Managuara doaz.Hasieran pasioz betetako maitasun istorioa biziko dute.Sei urte pasa eta gero, Ane etxera itzultzen da;depresioa du.Alabek ez dute ama ezagutu baina bere senarrak ondo onartzen du eta Estebanen kontsultara (psikoanalistarenera) eramaten du.Ihes egiteko arrazoia zein izan zen bilatzen saiatuko da.Karmelek Ane lagunduko du txikitako lagunak baitira.Esteban eta Karmeleren artean ere "zerbait" "piztuko" da,nahiz eta maitasunaren inguruan ideia ezberdinak izan.Anek ahizpa bat zuen,Amaia eta hau sobredosi baten ondorioz hil egin zen.Anek ahizparen parean egon nahi izaten zuen beti ;berak gogoko zuen mutila maite zuen Anek ere.Txuterekin batera droga munduan sartu zen Amaia.Ahizparen heriotzak eragina handia izan zuen Anerengan; mina,maitasuna,hutsunea...

2008/02/06

ZU BEZAIN AHUL



Karmele Jaiok idatzitako "Zu bezain ahul" liburuan 15 ipuin labur-labur aurki ditzakegu. Oso ipuin errealistak eta subjektiboak dira. Oso erraz irakurtzen direnak.


Ipuinek, elkarren artean loturarik izan ez arren, izenburuak adierazten duen moduan, faktore komuna daukate: pertsonaia nagusiaren ahulezia, ezintasuna; beldurra batzuetan, inpotentzia beste batzuetan. Bakardadea nabarmena da.


Gehienetan, pertsonaia, emakumea, bikotea eta lana izan arren ez da gustura sentitzen bere egoera sentimentalarekin, baina ezer gutxi egiten du zoriontsu izateko. Supermerkatuko eskaintzak narrazioaren amaiera aldera honako hau irakur daiteke: "Barkatu, Jokin -moztu dio, eta harri-irudi baten antzera gelditu da isilik, atean dagoen kartel erraldoiari begira, Aukeratu gure produktuak eta bete zure ametsa. Hamaika aldiz irakurri du esaldi bera."


Denboraren esperientziak ere indarra hartzen du. Iraganeko harremanak agertzen dira, oraina baldintzatzen. Atzerako zenbaketa narrazioaren amaiera aldera honako hau irakur daiteke: "_ pasatu al zara aspaldian gaztetxetik? Jarraitzen al du bertan okupazioaren margoak?-galdetu dio orduan Xabierrek?."... "Alkandora barnetik dihoakion gizonezko eskua sabeleraino heldu zaio eta ikur ezezagun bat aurkitu du bertan. Alaba zesareaz jaio zeneko orbaina ukitu eta gizonaren eskua gelditu egin da."


Ipuinak oso erraz ulertzen dira, bigarren pertsonan idatzita daude, horrela hurbilago sentitzen duzu kontakizuna. Ez da zaila izaten ipuin bateko pertsonaiarekin identifikatzea eta haren egoeran sartzea, eta ulertzea.


Gustukoa izan dut liburua.





ETXEBERRIA, Hasier.
"Eulien bazka"
Susa, 2003

“Hilda hago, pentsatu zuen Damian Arrutik. Harriak baino hildago” Lehenengo kapituluan protagonista agertzen zaigu, etsipen handiko pertsonaia, malenkoniaz, eta batez ere bakartia.
Kartzinoma terminala duela diotenean, bere barruak jaten ari da.
Hitzez hitz saltoka doa, eta hitz bakoitzean, zauritu nahiean, kolpe bat eman nahi dio minbiziari, eriak berak berarekin akabatu baino lehen. Hi-tzak-lu-za-tzen- etaesaldiakmozten. Horrela loak hartu arte. “Ez du ezer pentsatuko. Hilda egoten hasiko da ikasten”. Ametsetan azkeneko une goxua dastatzen hasi den momentuan errealitateak iratzar egingo du. Bere emazte ohia hilda dago.
Hemendik aurrerantz nobela poliziako baten barruan sartzen gaitu.
Bere bizitzako azkeneko urteei aurre eman beharko die: emazte ohia dela, lagun minak direla, aurreko amorante sekretua dela, amorante berria dela, eta batez ere bere bete egin gabeko desioak.
Nobelaren bukaeran emazte ohia bizirik agertzen da eta Damian konorterik gabe, hilda balego bezala geratzen da.
Protagonista bera narratzailea da, espirala da trama, minbizia kentzeko ebakidura da hasieran eta ebakidura bera dugu bukaeran. Hausnarketa baino ez da, batzuetan behaztopoz, bestetan oinak arrastaka, baina ideia horretan bueltaka eta bueltaka dihardu: “Zoriona, kaka zaharra... hilda hago”.
Lexikoa aberatsa da, sinonimoz betea. Gaia erakargarria da eta sentimenduz josita dago. Hasier Etxeberriak hizkera bizia eta ugaria dakarkigu.
Beraz liburu hau ez da euli kaka euli bazka baino.

2008/02/04

ZU BEZAIN AHUL







Zu bezain ahul liburuan 15 narrazio labur bildu ditu Karmele Jaiok.


Istorio horietan iragandako sentzazioak jasotzen dira.Egunerokotasunaren giza harremanetan guregan uzten dituzten arrastoak. Gurasoekiko,seme-alabeekiko eta senar-emazteekiko erlazionatzeko zailtasunak.


Narrazio gehienetan,irakurleak imaginazioa garatu behar izaten du bukaera asmatzeko.
Ipuin gehienak bigarren pertsona idatzita daude pertsonaren kontzientzia izango bazen moduan.


Ipuin berean esaldiak errepikatzen dira hainbat narrazioetan "bussines is bussines","punta-takoi,punta takoi punta;...

Atsegin handiz eta erraz irakurtzen da liburua.

2008/02/02

RELAX, DON'T DO IT!


RELAX, Rafa Ugalde, literotura saila, Txalaparta, 2007


Bederatzi ipuin erotikok osatzen dute Relax liburua. Guztiak lehen pertsonan daude kontatuta (Aitite ere bai?). Gizonezkoak, ia guztiak ezkongabeak, dira narratzile eta protagonista, batean izan ezik, horretan emakume alargun bat baita.
Narrazio hauen helburua sexu jarduna kontatzea da, horrela sarreratxo baten ondoren (pelikula pornoetan bezala?), narrualdia dator, garrantzitsuena, eta bukatzeko, ondorio modura edo, sentimenduak aipatzea, baina oso gutxi. Sexuak inporta dio.
Protagonistek txortan egiteko lagunak egunkariko Relax sailean topatzen dituzte batzuetan (hortik izenburua); beste batzuetan, lantokian (euskaltegian, esate baterako). Askotan, andreak dira, ezkonduak.
Gizon-emakumeen arteko sexu harreman hutsak (huts-hutsak? izan arren, sarri aipatzen da samurtasun hitza: “dena izan zen samurra eta patxadatsua”, “bi narrutaldi goxo izan genituen”...Mutilak trabesti bati jotzen dionekoa ez da samurra, min egin nahi dio, eta egiten dio. Goxoa eta samurra aititerena da.
Ondo pasa daiteke liburu hau irakurriz.

2008/02/01

Elvis hil zen urtean - Xabier Mendiguren. Elkar, 2007.


Irakurri dudan liburua, Elvis hil zen urtean nobela txikia da, Xabier Mendiguren-ena, iaz Elkar-rek argitaratua.

Idazlea 1964. urtean jaio zen eta kontatzen digun istorioa 1977. urtean garatzen da. Jakina, oraintxe bertan aipatutako bigarren urte honetan hamairu urteko mutila zen, eta bere lanaren hiru protagonistak 1977. urtean hamabost urteko mutilak dira, hots, egilea nobelatik oso hurbil dago.

Nobela hau zergatik aukeratu dudan galdetzen badidazue, erantzuna erraza eta arina izango da: hasieratik erraza eta arina irakurtzeko iruditu zitzaidalako, eta erabiltzen duen euskarak aldi berean ulergarria eta aberatsa zela eman zidalako.

Izan ere, euskaraz irakurtzeko ohitura galdua dugunontzat honelako liburuak baliogarriak izaten dira, zeren eta hiztegia behin eta berriro begiratzera joan behar ez duzunez gero, animatuago sentitzen zara.

Hala eta guztiz ere, esan behar dut liburua ez dela oso interesgarria izan, eta hasieran prometitzen zuenak ez duela bat ere bete. Sarrera irakurri eta gero uste duzu belaunaldi bateko kronika oparituko digula idazleak, baina urrengo kapituluak irakurtzen dituzun neurrian konturatzen zara dena borondate oneko asmo batean gelditzen dela.

Dena den, gauza guztiek alde onak eta alde txarrak dituztenez, alde onak aipatuko dizkizuet.

Hasiera-puntua bezala, ideia erakargarria da Elvis Presley abeslari famatua hil zen urtea (1977) hartzearena, idazleari urte berean suertatu zitzaizkion istorioak kontatzeko.

Zer kontatzen digu liburuak? Ba, 1977. urtean Gipuzkoako herri bateko hiru mutil- lagunei burutik pasatzen zitzaizkion pentsamenduak, sentimenduak, adoleszentziako kontuak, etab.

Eduk, Roberrek eta Etxek 1977. urteko uda hartan esnatu egiten dira lehen amodioetara, etorkin eta bertoko pertsonen arteko harremanen zailtasunera, euskaldunzaharrak direnek baina euskaraz egiten ez duten jarrerenera, euskara berreskuratzearen garrantzira, herriko eliza barruan garatzen den militantzia politiko berrira, etab.

Liburuan agertzen den ikuskerarekin bat etorri naiz eta narratzailearekin identifikatu naiz.

Liburua amaitu ondoren sentitu dudana izan da egileak bere bizitzaren eta nire bizitzaren zati bat ere kontatu digula; belaunaldi bateko oroimenak besterik ez dira izan.

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA


Pijama marradunaz jantzitako umea

John Boyne

Eleberri honek kontatzen diguna Bigarren Mundu Gerran eta konkretuki Berlinen eta Auschwitzen (Polonian) gertatzen da.
Protagonista nagusiak, bi ume dira. Bata, Bruno, komandante nazi baten semea da.Bestea, Shmuel, judutarra eta kontzentrazio esparruan sartuta dago.
Haien arteko harremanak, haien arazo, kezka eta interesak ezagutuko ditugu liburuan zehar.
Brunori ez zaio bidezkoa iruditzen Berlingo etxetik ateratzea, bere lagun minak han uztea, leku itsusi hartara (Auschwitzera) bizitzera joatea, han lagunak ez izatea, aspertzea... eta aurrez aurre duen errealitatea (zapalkuntza, beldurra, sufrimendua, gosea...) ez du ikusten.
Shmuelek ez dio zuzen-zuzen erantzuten, ez dio kontzentrazio esparruaren errealitatea azaltzen, bere beharrak ez ditu aipatzen...
Bi mundu guztiz enfrentatuta eta haiek lagunak izango dira. Esan dezakegu umeen adiskidetasuna eta batez ere inozentzia direla benetako protagonistak.
Gainetik ikusita, hau izango zen liburuaren argudioa. Baina liburuak askoz gehiago esaten du. Liburuaren azken esaldiak hauek dira: “ Jakina, hura guztia aspaldi batean gertatu zen, eta ezinezkoa da berriro halakorik gertatzea. Ez, gaur egun, ez orain” Zihur?
Brunok leihotik ikusten duena ulertzeko, errealitatearekin ez enfrentatzeko, "asmatzen" ditu azalpenak, ez ditu galdera zuzenak egiten... Jarrera hori ez da guztiok izaten duguna sarritan?
Egoera mingarria, injustu, bortitz baten aurrean, beste keku baterantz begiratzea, ez enteratzearena,ez ulertzearena egitea...
Ez da Brunok egiten duena? Baina Bruno umetxoa da. Guk zergatik ez dugu errealitatea "ikusten"?
Liburua gustatu egin zait. Oso erreza da irakurtzeko, entretenigarria da eta oso pertsonaia hurbila eta hunkigarriak ditu. Gomendatzen dizuet irakurtzea.

EDORTA JIMENEZ. Koioteren arrastoa


Aukeratu nuen liburu hau, agerian den lez, indioei buruzko zerbait eukiko zuelakoan eta gai horretan beti izan dut jakinmina.
Liburua gustatu zait, zerbait kontatu du indioei buruz, beraien ohiturei buruz, hizkuntzak eta tradizioak eta euskal herriko jendearekin, herri txikia, isladatu bezala, konparatu ditu.

Zerbait kontatu du ere bai euskaldunei buruz, amerikar euskaldunei buruz, nola bere euskalduntzea ezabaturik, erdigalduta geratu da amerikar tradizioekin, beraien hizkeran eta beraien ohitura nahasturik.

Baita herri garatua bezala,Estatu Batuak eta bere kultura kutsatua, artifiziala eta garaile bezala kritikatzen du, halan indioak erreserbatan itxita, bere natura basatiak inguraturik errespetazen dituzte bitartean, estatubatuarrek, kolonoek, inbaditzaileek zein mina egin diote bere inguruari:Natura basatia, indioena, zaindua, ederra eta askea indioena ; kutsatua, itxita eta faltsua estatubatuarrena.

Kontatzen du ere bai nola indioek ahoz aho kontserbatu dituzte bere tradizioak, eta , nahiz eta pobreak izan, kasinoko aberastasuna aprobetxatuz, lortu dute bere kultura bizia irautea.

Narrazio moduan egin badu ere, Edortak bere inpresio eta ideiak zabaltzen ditu liburuan, era subjetiboan, narrazio sinplea erabiliz eta deskribapen arrunten bidez.

Pasadizo pare bat kontatzen dizkigu, niretzat gutxi izan direnak, zeren indioei buruzko istorio gehiago espero nuen, apur bat ezkorra , zeren kritikatzen du indioek erabili dituzte amerikar bideak beraien kultura gordetzeko...