2008/02/20

0TTO PETTE.HILEAN BIZIAN BEZALA,Anjel Lertxundi


Liburu hau irakurtzen hasi nintzenean -orain dela hamabi urte- tortura inguruko pasarteak ezin irentsi eta etxeko apalategi batean geratu zen hautsak hartzen berriro eskuetara etorri zitzaidan arte.

Aitortu behar dut Erdi Aroko gertaera ilunak ez ditudala gustuko,gogaitu egiten nautela torturetako pasarteek,deskripzio luzeek aspertu egiten nautela.

Hala ere, uda honetan, Ildefonso Falcones idazlearen "La Catedral del Mar" eleberria irakurri dut eta gustatu bazait ere,hainbat deskripzio luze eta amaigabe asko gainetik pasatu ditut. Badute antzekotasunik Lertxundirenak eta Falconenak,biak Erdi Aroan kokatzen dira, biek legenarra zabaldu zen garai ilunak lantzen dituzte.

Hizkuntza aldetik azpimarratu behar dut irabazi egin nauela Lertxundik.Zelango lexiko aberatsa,zelango estilo dotorea! Istorioak atrapatu egin nau,garai hartako usaia heldu zait bere hitzetatik,harritu egin nau ez jakiteak zer gertatuko zen gero,espero ez dugunarekin datorkigu eta idazlea.

Zazpi kapitulutan dago banatuta liburua.Lehenengoa sarrera modukoa da eta bertan pertsonai nagusiak ezagutaraziko zaizkigu: Otto Pette baroneta-Jauregiko Nagusia- eta Jauregiaren jabetza zalantzan jarriko dion Arrotza.Hurrengo kapituluetan eta txanda hartuz, bakoitzak bere bizitzako pasarteak kontatuko ditu.Horrela ezagutuko dugu adibidez Otto Pette eta bere loba Grazibelen arteko maitasuna.

Ottok ez daki etxean ezustean agertu zaion Arrotza nor izan daitekeen.Arrotzak ez dio bidea erraztuko baina lagunduko dio bere bizitzari errepasoa egiten;horretarako Arrotzak mozorro asko erabiliko ditu :kapitulu batean Errondal izango da :Erregeari bere primuaren jaiotza ospatzeko kuadro bat oparituko diona;beste batean Battis Toberaren itxura hartuko du:txakur txiki baten konpinian itsuarenak eginez,itsu koplak kantatzen dituena;gero Manex Muxela trepetaria izango da.

Ottok bere bizitzan etsai asko egin ditu,Erregearen faborea lortu nahian elizarekin neurtzen du behin eta berriro bere poterea,Aba Yakuerekin,hain zuzen ere.

Baina nor da etxean kontu eske sartu zaion Arrotza? Errondal,Battis Tobera,Manex Muxela,Aba Yakue, Pikardit frailea ala Erregea bera? Badute guztiek balbea,mendekua hartzeko arrazoiren bat.Sodoma eta Gomorrak sua hartu zuten bezala sua hartuko du legenarrak jota dagoen herriak eta baronetak aurrez aurre kontu eske etorri zaion Arrotza,Jaun Beltza dela jakingo du :HERIOTZA eta hilean bizian bezala bakardade gorrian etorriko zaio betirako gau iluna.

No hay comentarios: