Zu bezain ahul liburuan 15 narrazio labur bildu ditu Karmele Jaiok.
Istorio horietan iragandako sentzazioak jasotzen dira.Egunerokotasunaren giza harremanetan guregan uzten dituzten arrastoak. Gurasoekiko,seme-alabeekiko eta senar-emazteekiko erlazionatzeko zailtasunak.
Narrazio gehienetan,irakurleak imaginazioa garatu behar izaten du bukaera asmatzeko.
Ipuin gehienak bigarren pertsona idatzita daude pertsonaren kontzientzia izango bazen moduan.
Ipuin berean esaldiak errepikatzen dira hainbat narrazioetan "bussines is bussines","punta-takoi,punta takoi punta;...
Atsegin handiz eta erraz irakurtzen da liburua.
1 comentario:
Nire ustez, erraz identifikatzen da irakurlea narrazioetako pertsonaiekin, bere ispilu batzuetan, eta xehetasun batzuetan, eta ingurukoak erretratatuta ikus ditzake.
Gainera, zenbaitetan bukaera irekia da, irakurleak imajina dezan zein patu egokitu nahi dion protagonistari. Ingurune hurbilean -egunerokotasunean- bada literatura, eta ona, gainera. Eta irakurterraza, gainera. Nik atsegin handiz irakurri dut.
Jorge
Publicar un comentario