2008/02/06

ZU BEZAIN AHUL



Karmele Jaiok idatzitako "Zu bezain ahul" liburuan 15 ipuin labur-labur aurki ditzakegu. Oso ipuin errealistak eta subjektiboak dira. Oso erraz irakurtzen direnak.


Ipuinek, elkarren artean loturarik izan ez arren, izenburuak adierazten duen moduan, faktore komuna daukate: pertsonaia nagusiaren ahulezia, ezintasuna; beldurra batzuetan, inpotentzia beste batzuetan. Bakardadea nabarmena da.


Gehienetan, pertsonaia, emakumea, bikotea eta lana izan arren ez da gustura sentitzen bere egoera sentimentalarekin, baina ezer gutxi egiten du zoriontsu izateko. Supermerkatuko eskaintzak narrazioaren amaiera aldera honako hau irakur daiteke: "Barkatu, Jokin -moztu dio, eta harri-irudi baten antzera gelditu da isilik, atean dagoen kartel erraldoiari begira, Aukeratu gure produktuak eta bete zure ametsa. Hamaika aldiz irakurri du esaldi bera."


Denboraren esperientziak ere indarra hartzen du. Iraganeko harremanak agertzen dira, oraina baldintzatzen. Atzerako zenbaketa narrazioaren amaiera aldera honako hau irakur daiteke: "_ pasatu al zara aspaldian gaztetxetik? Jarraitzen al du bertan okupazioaren margoak?-galdetu dio orduan Xabierrek?."... "Alkandora barnetik dihoakion gizonezko eskua sabeleraino heldu zaio eta ikur ezezagun bat aurkitu du bertan. Alaba zesareaz jaio zeneko orbaina ukitu eta gizonaren eskua gelditu egin da."


Ipuinak oso erraz ulertzen dira, bigarren pertsonan idatzita daude, horrela hurbilago sentitzen duzu kontakizuna. Ez da zaila izaten ipuin bateko pertsonaiarekin identifikatzea eta haren egoeran sartzea, eta ulertzea.


Gustukoa izan dut liburua.




No hay comentarios: