2008/02/20

Ipuin batean bezala,J.M.Irigoien


Bada pare bat urte edo Irigoienen "Ipuin batean bezala" liburua irakurri nuela. Izenburuak "ipuina"aipatzen du eta ipuin tadizionaletan egon badaude istorio tristeak baina ez dute inoiz amaiera txarrik edo hori erakutsi ziguten behintzat txikitan.
Liburu honetan protagonista nagusiak badu istorio samingarria,errealitatea zein krudela izan daitekeen erakusten diguna.Maitasunaren bila egiten duen ibilbidean gaixotu egiten da:alde batetik ,arima eta bestetik ,gorputza gaixotzen zaizkio. Gorputzarenak ez du bueltarik,ihesak jota baitago;arimarenak bai,ordea.Ibilbide honetan,porrot batzuen ondoren, benetako maitasunari begiratuko dio begietara:badu gizon zintzo bat bere ondoan,amarekiko maitasuna eta konfidantza bereganatzen lagunduko diona;badu alaba bat,bera hil eta gero bere oroimena gordeko duena.Baina bizitzak baditu bere arauak eta alabak ere amaren bidea jarraituko du. Hori gertatu aurretik baina, ingurukoen izua ezagutuko du;eta izu horrek batzuen bizitzatik baztertuko duen bezala,besteengana hurbilduko du.Heriotzak sufrimendutik aske uzten ditu narratzailea eta bere alaba.
Istorioaren beste narratzaileak (aita) eskua luzatuko die sufritzen dutenei,ipuin batean bezala aurrera jarraituko du: itxaropena galdu barik.
Liburu honek beste bat ekarri dit gogora : Laura Mintegiren "Sisifo maite minez",hain zuzen ere. Istorio bietan protagonista nagusiek emakume izenak dituzte; biei maitasunak bihotza urratu die.
Irakurtzeko liburu erraza hau ere, ezinegon arraroa sortarazi zidana.

No hay comentarios: