2008/02/15

Mozorroaren xarma


Izenburua: Mozorroaren xarma.
Idazlea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Erein, 2007

Hementxe dugu Begoñako idazlearen hirugarren eleberria. Honetan , gairik garrantzitsuenen artean isolamendua, narkotrafikoa eta homosexualitatea daude, eta guztiak era karikatureskorik edo “mozorroturik” ikusita.
Egian esan, protagonistarik ez dago, baina aipagarria da istoria desberdinak lotzen dituen pertsonaia: Zigor “otaku”euskalduna; hau da, bere logelan isolaturik bizi dena, kanpoko munduarekin harremanatzeko internet baliabide bakarra duena. Dirudienez, Zigorren nortasuna eraikitzeko Asel Luzarragak “La conjura de los necios“protagonista, Ignatius, hartu zuen inspiraziotzat, baina nire ustez Zigor ez da hain nazkagarria eta hain ikonoklasta. Sexu birtualaren bila zegoen egun batean, Zigorrek gonbidapena bitxia jaso zuen: neska thailandiar lilugarria eta xarmant batek egin ziona, hain zuzen ere. Thailandian garatuko da eleberriaren gainerakoa. Bidai antolatuen kideek osatuko dute “mozorro” galeria hau. Inor ez da ematen duena: gay kubatiarra, bikote italiarra, neska errusiatar misteriotsua eta bere gurasoak …Guztiek izkutatzen dituzte sekretuak . Trama nahiko rocamboleskoa eta batzutan nahasturik du kontakizunak. Ez dakit zer esan. Planteamendu orijinala da, pasarte batzuk nahiko dibertigarriak , baina aurrean aipatutako gaiak azalean tratazten ditu. Ea beste batek irakurtzen duen eta topatzen duen nik ikusi ez dudana…

No hay comentarios: