2007/10/01

EGUNERO HASTEN DELAKO

EGUNERO HASTEN DELAKO

Saizarbitoria gustuko dudanez aukeratu dut liburu hau.

Nerabe batek birjintasuna galdu ondoren, haurdun gelditzeak dakartzan egoera azaltzen du idazleak.
Aldi berean itzelezko hitz jarioa duen berbalariko bat agertzen da eleberrian. Batzuetan ematen du norbaitekin hitz egiten dagoela; beste batzuetan aldiz bere barne pentsamenduak agertzen dituela. Bere hausnarketetan kritiko azaltzen da zenbait gairekin eta ondoren bere iritsia ematen du. Eskoletan ematen den edukazioa kolokan jartzen du eta funtzionarioak alperrak bezala agertzen dira.
Zenbait adierazpenetan identifikatuta sentitu naiz idazlearekin: mutilzaharren eta ezkonduen topikoa aztertzen duenean. Non gelditzen dira ezkonduen anbizioek? Semeen etorkizunean.
Amatasuna eta erditzeari buruz oso pasarte polita dauka: “Ziur asko emakumearen bizitzako momenturik handiena ama egiten den momentua izango da.. Baina aizu ,ama izateko aukerarik izan ez dugunok jasan behar dieguna…..” Eta adibide batzuk jartzen ditu.
Moralari buruz aipamen bat egiten du, “Morala krisian ote dago? Zein moral? Katolikoa?
Nire ustez narratzailearen helburua da txanponaren bi aldeak adieraztea eta irakurlea jartzea egoera kritikoan eta oso ondo lortzen du.
Gaiari dagokionez esango nuke bizitzako gertakarien aurrean daukagun jarrera dela (kasu honetan abortuaren aurrean).
Nire iritsian badago gaiaren eta tituluaren arteko erlazioa; bizitzak gauza jakinak ematen dizkigu baina guk badaukagu aukera pixka bat aldatzeko, egunero bizi berri bat hasten delako.
Irakurleak liburua irakurriz gero sentitzen duena da ikuspuntu ezberdinak daudela gai, ekintza edo gertaera bat aztertzerakoan eta podereak erabiltzen dituela baliabideak ikuspuntu hauek bideratzeko.
Irakurtzen hasi nintzenean pixka bat desorekatuta sentitu nintzen; metodoan dena nahastatuta dagoelako: gogoetak,elkarrizketak, deskripzioak baian aurrera jo ahala konturatu nintzen nondik nora joan zitekeen.
Oso ondo idatzita dago kontuan izanik Saizarbitoria eleberri hau idatzi zuenean oso gaztea zela.
Asko gozatu dut irakurketarekin eta uste dut astiro astiro irakurtzea merezi duela.

1 comentario:

agus dijo...

Nik aspaldi irakurri nuen liburu hau. Egia esan, baditut hainbat liburu berrirakurtzeko eta hau da horietako bat. Hartu nuenean, erabat harrapatu ninduen eta amaitu arte ez nuen atsedenik izan. Orduan berria zen gaia, egoera, idazkera... Irakurtzeko gogoa piztu zait, gaur egun beste era batera ulertuko dudalako, seguru!