2008/01/31

"Amaren eskuak."Karmele Jaio.2006 Elkar


Ospitaleko ohe batean etzanda dagoen andrea,inor ezagutzen ez duena Luisa da,Nerearen ama.Nerea liburuaren narratzailea da: emakume gaztea, 35 urte ingurukoa,kazetaria, ingeles batekin eskonduta(Lewis),alaba baten ama. Emakume hori guztiz nekatuta dago:bizitza, lana,..eta guzti hori gutxi balitz,orain ama du ospitalean. Gauza horiek ,duintasunez nola eutsi, berarengan sama handia dira.Nobelaren alde garrantsitsua honetan dago.
Beste aldetik, bi emakumeak, Luisa eta Nerea,belaunaldi desberdinetakoak izan arren,amodiozko antzeko sufrimenduak dituzte.
Amak buruaren lainoetan sartuta,gaztetik ezagutu zuen marinela,German izena gogoratzen du.
Oraina eta iragana primeran lotuz, Luisaren amodiozko istorioa eta beste batzuk ezagutzen ditugu.
Karmele Jaio kazetaria da eta ofizio ondo islatzen du nobelan, estilo arina, zuzena eta argia erabiliz.Narratzaile ona da.
Berak erabilitako konparaketak sentimenduak adierazteko gustoko eduki ditut.
Akats bat ipintzekotan Nerearen senarraren pertsonaia izan da, ia ez da agertzen.
Amaren eskuak behin eta berriro agertzen dira narrazioaren zehar:ospitalean,Nereari
ferekatzen, edo berpizten itsasoari begira daudenean.
Nobela arin eta gustora irakurtzen da.




SARA IZENEKO GIZONA

Nobelaren hasieran, Atxagak gerra Karlisten garaiko egoera politikoaren berri ematen digu eta honen medio zuzen-zuzen kontakisunaren harira eramaten gaitu.

Ekintza batez ere Irurtzunen kokatzen du idazleak, Don Carlosen jarraitzaileen koartel jeneralean.Protagonista erromantiko samarra izanez eta baita Zumalakarregi jeneralaren miresle amorratua ere, honen laguntzarako zalatari sartzen da beronen gudalostean.Jatorrizko bilbotar honek, Sara goitizenekoak, eguneroko bere gorabeherak kontatzen dizkigu, Don Carlosen zerbitzura egon zenetakoak.

Lehenengo pertsonan hitz egiten digu, bere nortasuna bi izaera ezberdinetan banatzen duelarik: alde batetik, espioiarena berarena, gertaerak zehatzak azaltzen dituenean eta bestaldetik, Bilboko "Arenal" kafetegiko ugazabarena, kontzientzia asuntoez aritzen denean.

Baina ez dira aipatutako horienak erabiltzen dituen erreferientzia bakarrak baizik eta, gertaerak ikuspuntu ezberdinpetik erakutsi nahaian, beste pertsonaien pentsakera ere kontuan hartzen du; besteak beste: bataila eremuaren gainetik hegaz egiten arranoarena edo teniente Valdibielsoarena.

Izan ere, irizpide horietaz guztietaz baliaturik, hasierako protagonistaren txapelgorrienganako mirespen itsua, pizkanaka sentimendu errealistagoaren itxura hartzen hasten da.; liburuaren amaierako, beraz, gudaren kontrako sentimendua du nagusi eta honek, hain zuzen ere, zalataria bultzatzen du azkenean hartzen duen erabakia aukeratzera.

2008/01/30

Sua falta zaigu Katixa Agirre

Liburu honek zazpi narrazio ditu,eta hauen artean ez dago inolako lotura argumentalik.Guztiz ezberdinak dira.Narratzailea batzuetan emakumezkoa,eta besteetan gizonezkoa da.Kontakizun guztiak mantentzen dute irakurlearen arreta amaierararte.
Lotura topatzen haztekotan,Katixak harreman kontuak sakontzen ditu,bikoteenak batez ere,hauek batzuetan lagunartekoak,homosexualak,adin desberdinetako bikoteenak...Euren arteko sexu kontuak,frakasuak...
Personai guztiak ikasitakoak dira ,batzuk atzerrian euren bizitzako aldi bat pasatu dutenak,agertzen diren emakume denak lanbide bat dute.Gaur egungo gizartea erreflejatzen da liburu honetan.
Sua falta zaigu lehengo ipuintxoaren izenbura delarik,liburu osoarena ere bai,besteak beste Ness lakuko zooplakton haragijalea,-Hirugarrenik Asier ,Festa konbidatuak,-Kafe makina elektrikoa,-Arazo bat berez,-eta -Horrela bukatu.
Estilo soilean idatzitako narrazio hauek arin eta gustura irakurtzekoak dira ,lenguaia zuzen eta ulergarri batean.Ez da behar inolako hiztegi berezirik ulertzeko.Euskera garbi-garbia erabiltzen du.

2008/01/29

SP rako TRANBIA


SPrako TRANBIA

Unai Elorriaga


Liburu honetan, Unai Elorriagak, adiñeko gizon baten eromen prozesua kontatzen digu. Eta hau izugarria izanda ere, naturaltasunez egiten du.

Protagonista,Lucas agurea da, gorputzez ahul eta burua galtzen ari den arren, bere ametsak eta oroimenak, bizirik mantentzen dute. Emaztea Rosa, aspaldi hilda, baina eten gabe agertzen da . Etxean, arreba Maria, gazte gitarra-jole bat eta honen andregaia bizi dira.

Gaztetasuna eta zahartzaroaren topagune bihurtzen da, bertan pasadizo xelebreak eta eguneroko hainbat gertakizun adierazten dizkigularik: maitasuna, gaixotasunaren aurrerakada, lagunartea, eta elkarbizitza,besteak beste .

Eleberri hunkigarria iruditzen zait eta errez irakurtzen da.

Ez dut gogoratzen antzeko libururik ,baina bai pelikula bat "El hijo de la novia".Gaia berdina da:
burua galtzen duen adineko emakume baten bizitza.




Karmele

Bat, bi, Manchester.
Iratí Jiménez

Irati Jiménez 70ko hamarkadako idazle bat dugu, eta nobela honekin Agustin Zubikarai saria irabazi du .

Ezinezko maitasun istorio bat da “Bat, bi, Manchester”; beste bat, baina beste bat izateagatik, berria, atsegina, inteligentea, zorrotza. 89 orrialde baino ez ditu nobelak baina hitz danak inportanteak ,ez dago bat soberan. Kontakizun bizi-bizia da.

Gaiari buruz ez dala berria komentatu behar dut zeren eta euskarazko narratiban gay-ez sarritan irakurri ,entzun eta ikusi egin dugu asko azken urteotan.
Gaia: Bi mutilen arteko (ezinezko) maitasun istorioa da, eta maitemina pausoz pauso kontatua. pertsonaiak:
Izenik ematen ez zaigun narratzaile homosexuala, ezagutzen dugun bakarra, bere izengoitia Rubio da”, idazle frustratua,maitasunaren ostiko bat jaso berria.
Aitor:guapo, heterosexuala, optimista,dena erraza iruditzen zaio eta aktorea
Verónica: Rubioren lankidea, gizon-jalea, baina beti kontalariaren inguruan dagoena beti animatzen, zirikatzen….
Paul, rubioren aurreko bikotekidea, desagertu zena egun batean eta …

Lekua:

Hiri handien erritmoa du Manchesterrek, agian Bilbao izan daiteke.Pasatzen diren autoak, leihoz betetako etxeak, eta tartean sartzen ditu idazleak gai handiak, maitasuna, desioa, grina, frustrazioa…

Argudioa:

Protagonistak.”Rubio eta Aitor” topo egiten dute Manchesterren. Ezinezkoa dirudi bi pertsonaiok elkarrekin egotea, guztiz desberdinak baitira.Baina Manchesterren daude, ihesaldi existentzialeko geldiune batean bezala eta elkarrengana jotzen dute. Azkenean hor daude biak egoera “ normal” baten barruan eta aurrera jotzen.

Egitura: Iratik obra honetan sentimenduen azalpenean zorrotz asmatzen du ,gizaren sentimenduak katalogo bat bezala ematen ditu ( maitemina, gorrotoa, jelosia, dezezioa…)Metafora errepikatuak,sinbolismoz beteriko pasarteak, irudi eta konparaketa bisualak…horien guztien erabilera neurtu eta egokia egiten zaio Iratiri maiteminean arakatzeko.
Ingeleseko hitzak erabiltzen itzultzailearen lanbide honen obsesioa bistan jartzen du eta aldi berean ironikoa, zehatza eta poetiko den tonu konplexu garaitzen du.
Elipsiaren erabilera inteligenteak egiten ditu Jimenezek.
Bukatzeko, sentsazio kontrajarriak pizten ditu nobela honek eta Euskal literaturak pertsonaia gay-ak naturaltasunez agertzen zaizkigu eta literatura realista eta garaikide barruan koka dezakegu eleberri hau.

2008/01/28

Sisifo maite minez. Laura Mintegi


Laura Mintegiren liburu hau, oso erraz irakurtzen den hoietakoa da, kateiatzen duen hoietakoa... Hizkuntza aberatsa, arina eta ulerterraza. Erakargarria benetan. Irakurlea egoera pertsonal askorekin identifikatu eragin daitekeena, hain zuzen ere.

Gaiak puntu asko ikutzen ditu: maitasuna, adiskidetasuna, desioa, fideltasuna, morala, afektuen munduan menpekotasuna, malenkolia "ausentzia baten presentzia etengabea" bezala L.Mintegik identifikatzen duen sentimentua.


Pertsonaiak:

Ane (ama): Maitemintzen denean atzera edota bere konpromiso pertsonalak kontutan hartu gabe, dena utzi eta bizitzari bira osoa ematen diona, bizi berri bat hasteko beste batekin, beste kontinente batean...


Mikel (medikua): Besteei laguntzea, ahuleenei hain zuzen ere, bere ipar bezala duena... Bere bizitzako helburuak desbideratu gabe, zalapartarik gabe, aurrera eramaten dakiena.


Esteban (sikoanalista): Bere kontsultara doanari barneko gogorapen izkutuenak kanporatzen laguntzen diena. Era berean bere bizitzan ematen diren kontraesanak bideratzen ez dakiena.


Jon (senarra): Benetako paper sekundarioa du historio honetan. Badirudi emaztearen joan-etorri gora-behera guztiak onartzen dituena, txistik ere ezan gabe. Bihotz zabala? Maitemindua?


Galdera: Nola liteke ama batek, sei urte luzeetan, Atlantikoaren beste aldean utzi dituen bere bi alabak inoiz ez aipatzea, eta faltan ez botatzea? Sekulan erruaren sentimenturik ez edukitzea?


* Maitasuna den-dena jakiterik ez dagoen ikasgaia omen da, inork kanpotik uler ezin duena, eta azken baten, bikote bakoitza mundu bat da.

Zu bezain ahul - Egilea: Karmele Jaio


Oso liburu erakargarria irakurtzeko; hamabost istorio labur daude, hogeitazazpi urteko emakume baten ikuspuntutik ikusiak.
Erabiltzen duen euskara ulergarria eta erraza da, eta nire ustez ipuingintzan ondo idaztea zaila izan daiteke, zeren eta orri gutxitan eta eta hitz gutxi erabiliz ondo kontatu behar duzu istorio bat.
Agertzen diren gaiak gure belaunaldiko gizon eta emakumeoi gehien interesatzen, arduratzen eta ukitzen zaizkugunak dira: bikote barruan agertzen diren problemak (ixiltasunak, amodio eza, adarrak ipintzearena, gezurrak, ilusio galduak, etab.), laguntasun harremanak, seme - alabeeikiko ardurak eta kexkak, droga, bakardadea, gure gurasoekin ditugun amodio eta / edo gorroto sentimenduak, nola bizitzak aldatzen gaitun, gartzela, etab...
Liburu honek sentsazio propioak eragin dizkit. Eman dit nik neuk sentitu ditudan gauzak egileak ere sentitu dituela. Identifikatu egin naiz pertsonai batzurekin.
Ez dago akzio handirik eta istorio laburrak izateagatik ez da oso deskriptiboa ere.
Liburu hau gomendatuko nioke aspalditik euskaraz irakurri ez duen pertsona bati, animatzeko gehiago irakurtzera.

Rosa Landeta

"Amaren eskuak", Karmele Jaio


Tituluak berak esaten digu zein izango den liburuaren protagonista nagusia: ama. Ospitalean lo dagoen ama, noizean behin begiak ireki eta hitzen batzuk esaten dituen ama. Inguruan izango ditu beti bere alaba, Nerea, eta bere ahizpa, Dolores, noiz esnatuko den zain.
Amaren gaixotasuna dela eta, Nerearen errutina eten/hautsi egingo da, ezustean, inolako abisurik gabe, bere bizimodua hankaz gora jarriz, egoera berriari aurre nola egin asmatu egin beharko duelarik, eta horrek eragina izango du beregan eta bere ingurukoengan.
Nerearen ikuspuntutik dago kontatua istorioa, baina ama da,esan bezala, istorioaren oinarri eta eragile.
Egun 35 urte inguru dituen Nerearen bizitza zer-nolakoa den ezagutuko dugu, baina baita bere haurtzaroko zenbait kontu ere, bere amarekin txikitan bizi izandakoak gogoratzen dituenean. Baina amaren alderdi bat baino ez dugu ezagutuko Nerearen oroitzapenen bidez, amak susperraldietan esaten dituen hitzek, esaldiek lagunduko digute amaren irudia osatzen, Nerearentzat ere ezezagunak diren hainbat kontu ezagutuz.
Eleberria lasaia, hunkigarria da, gorabehera handirik gabea, gustura irakurtzen dena, istorioak hasieratik harrapatu egiten zaituelako, istorioan erraz murgil zaitezkeelako.

LEHORREKO KOADERNOA


LEHORREKO KOADERNOA
Anjel Lertxundi
Alberdania - 1998

Roman Korta dugu istorio honen protagonista. Zarautzeko idazlea da eta 45 urte dauzka. Bihotzak abisua pasatu zionetik, paseoa ematen du egunero hondartan eta malekoian; "Infarto Road", horrela deitzen dute herrian malekoi hau, bihotzekoa izan dutenak , ala bihotzeko gaixotasunak sufritzen dituztenak, paseiatzera, egunero joaten baitira hara.
Egun batean botila bat aurkitzen du hondartzan. Eta botila horren barruan, altxor bateko mapa bat. Handik aurrera argi bat agertzen da bere bizitza triste horretan eta ilusioz beterik ikerketari ekiten dio.

Anjel Lertxundik (Orion, 1948 jaioa) sinatzen du liburu hau. Harritzekoa, "Andu" eta "Iñaki Aldekoa" goitizenaz baliatzen baititu normalki.

Idazkera aldetik nahiko errez ulertzen da, baina istorioa garatzeko modua konplexu samarra da.
Hasieran, ez nuen nondik nora harrapatu, istorio pilo bat nahasten dituelako; ez zitzaidan batere gustatzen, baina, pixkanaka pixkanaka, zentzua harrapatzen joan nintzen. Azkenean, asko gustatu zait. Gomendatzen dizuet.

2008/01/27

Zazpi Kolore. Jon Arretxe. Elkarlanean


Bidaia liburu honetan, autoreak munduan zehar ezagututako hainbat pertsonen esperientziak helarazten dizkigu. Europa, Asia, Amerika eta Afrika dira eszenatotiak, eta bertan aurkitutako
gizakien sentimendu, arrazonamendu eta jokabideak protagonistak. Pertsona hauek kolore diferentez margotzen dute mundua: beltzaz eta tristuraz Mendebaldeko heriotza, zuriz eta pozaz Ekialdekoa. Esperantza, bildurra edo poza bezalako jarrera, emozio edo koloreak daude. Kolore diferente eta askotan kolorea bera. Berdea, alegia, erabat unibertsala da, berde larretan, zein basamortuko hondarretan norberaren egoera ekonomikoa hobetzeko nahian baitabil gizakia munduan.

Bidaiatzea munduko erdigunea ez garela ulertzea bada, Arretxeren liburuaren irakurketa bidaiaren lehenengo pausoa da. Komendagarria, beraz, estilo narratiboz idatzitako liburu hau, eta ez soilik bidaiak buruan dituztenentzat, baita maletak hartu gabe etxeko sutondotik aire diferente dastatu nahi duenarentzat ere. Gainera, idazleak historiak protagonistekin elkarrizketen bidez jaso eta adierazten dituenez, sinesgarriak egiten dira protagonistak eta historioak. "Garinpeiro" baten ariman edo "zoriontsuak izateko behar dugun guztia daukagula" dioen txiro baten pentsaeran sartu nahi badugu, ezin aukera hobea ematen digu irakurketa honek. Saiatu eta gozatu!

"Soinujolearen semea" B.ATXAGA




Jakin nuenean euskaraz irakurritako liburu bati buruz idatzi behar nuela, erraz erabaki nuen Atxagaren "Soinujolearen semea" izango zela. Orain dela bizpahiru urte edo gehiago irakurri nuenez gogoratzen dudana da benetan barruan utzi zidana. Liburuaz hitz egin baino lehen onartu behar dut "atxagazalea" naizela eta berak idazten duena irakurri aurretik gustatuko zaidalakoan nagooela. Liburu honek aurrekoak gogorarazten dizkit: "Obabakoak", "Gizona bere bakardadean" ...


Nobela honen protagonista, David, Californian bizi da orain, baina bere haurtzaro,eskola garaia eta gaztaroa kontatzen digunean Euskal Herrian kokatzen du Obaba herrian hain zuzen ere.


Liburua saltoka doa, kapitulu batzuek orainaldia kontatzen dute Californian, beste batzuetan frankismo garaiko 60-70 hamarkadetan gertatzen da eta besteetan gerra zibilean gertatutakoak kontatzen ditu.


Davidek bere alabei utzi nahi die bere memori liburua, gutxi dakitelako Euskal Herriaz, kontakizun honetan paisaia, natura, baserriko giroa, historia... agertzen dira.


Gazte euskaldun batzuen historia da eta bere ibilbidea ETAn amaitu arte. Nahiz eta liburua luze samarra izan erritmo arina du, niretzat lasaigarria, gozatzekoa, inoiz ez ahaztekoa.


Asteburu honetan irakurri dut eleberri honek Italian beste sari bat gehiago irabazi duela berria ez izan arren, ea honelako beste liburu berri batekin alaitzen gaituen!
Begoña Sarnago

2008/01/26

Hautsi da Katea


Oraingoan Totik euskaraz idaztea erabaki du, hau dela eta bere beste liburu batzuk ere irakurri nuela, hau arrazoi handiagoz irakurtzea erabaki nuen.

Honetan Euskal Herriko besta alde batera jo du. Liburu honen istorioa Sara, Baiona eta horko zonaldean kokatzen delarik.

Nobela hau, nobela historiko, erromantikoa eta entretenigarria bezala definituko nuke.

Istorio hau Frantziako iraultzan kokatzen gaitu. Nolako eragina izan zuen honek Euskal Herriko mugaren alde bietan adieraziz, batez era herrixketan eta leku txikietan, Garai historiko nahasi baten pertsonai arrunten bizitza kontatzen digularik. Azkenean Baionan gertatuko sarraskia kontatuz eta pertsonaiaren joan etorriak inguru horretatik.

Abentura erromantikoa kontatzen digu.

Ihes Betea

Ihes betea, oraingo liburu honetan Angeles, Werner Lindemann 17 urteko mutil baten istorioa kontatzen digu, modu honetan istorioaren eta izenburuaren arteko lotura eginaz.

Werner Lindemann 17 urteko mutil bat da. Momentu honetan Alemanian faxismoaren ezarpena ematen hasi da. Lehengo zatian idazleak mutilaren bizipenak eta judutarren aurkako jarrerak adieraziz eta bestalde naziekiko zaletasuna edo harremanak kontatzen digularik.

Bigarren zatian, mutila bere benetako nortasuna ezagutzen du eta bere bizipenak eta asmoak hankaz gora jartzen zaizkio, hausnarketa egin ondoren Italia aldera ihes egitea erabakitzen du.

Hirugarrenean eta azkenez, egoera ikusita Frantziara ihesi doa eta hemengo bizipenak kontatzen dizkigu. Azkeneko honetan, pertsonaren jarrera aldaketa sakona ikus genezake, hasierako jarrera senofoboa laguntzan bilakatzen delarik.

Idazleak liburu honen bidez bizitzaren arriskuei eta aldaketei buruz modu hurbil baten bidez hitz egiten digu. Honako honetan kontatzen digun istorioa ez zaigu hain urrun gelditzen modu berean gogoeta aukera emoten digularik.

2008/01/25

ETA SUGEAK EMAKUMEARI ESAN ZION Lourdes Oñaederra


Nork ez dio, berrogei urte betetzerakoan, bere bizitzari begirada luze eta sakona zuzendu : Zer egin nuen ¿ , zergaitik ez nuen bestea aukeratu ¿ , berriro egingo ote nuen ¿ ,,...........
Hau holan izanda , imagina ezazue urtebetetzearen aurrean egon beharrean, heriotzaren aurrean egonez gero.

Barne- bidaia da Teresarena, agian bakardedarako bidaia.Errealitate latza, bera eta errealitatea, erralitatea eta bera.

Lehenengo pertsonan kontatzen digu Teresak bere bizitza, motel – motel, lehunki ; abiadura honek berari gustoa emango balio bezala ,berriro bizitzeko edota sentitzeko aukera emango balio bezala , guri ere pentsatzeko denbora eman nahi izango baligu bezala.Teresak ez du prisarik adierazten irakurlearen aurrean bere arimaren larrugorritasuna adierazteko.

Somatzen duzuenez oso nobela intimista da.Irakurtzeko erreza, hiztegi arrunta eta esaldi laburrak, baina, hala ere, enpatia sentitzeko kapaz direnei edota sentiberadunak direnei soilik gomendatuko nieke.

Literatura klasikoan badaude , ezbardintasunak aparte utzita, mota honetakoak , adibidez “Jane Eyre “ , “Sentido y sensibilidad “ ,” Cumbres Borrascosas “ “ El retrato de Dorian Grey “ ,........ .Hauetan pertsonaiak hasten dira beraien bizitza kontatzen atzera begiratzen duten bitartean. Bakardadea eta maitasunik gabe bizitzea lehenengo bi kasuetan ;maitasuna eta tormentua hirugarreran eta, norberaren deuseztapena eta bakardadea laugarrenean. Liburu hauetako protagonista batzuk arimaren lasaitasuna eta baretasuna lortzen dituzte, beste batzuk ordez etsipena baino ez dute aurkitzen , baina guztien kasuetan , bizitzako errealitateak sortarazten dizkien beraien arimaren irrikatasunak , itxaropenak , zalantzak , alde izkutuak,,... gurekin konpartitzeko prest daudela ematen du.

Bi urte pasa dira irakurri nuenetik , baina nik uste dut oraindik naizela kapaz birbizteko bere garaian liburuak sortu zizkidan zenbait emozioi. Hauek zeintzu diren ,noski, ez dizkizuet kontatuko , pertsonalak diraeta.
Amaitu da nire txanda, oraingoa zuena da, irakurtzeko garaia ailegatu zaizue eta .

"Burua txoriz beterik" Iñaki irastizabal


Irakurri dudan azken liburu honetan gaur eguneko familia baten kideen arteko harremanak dira gai.
Familia bera,familia tradizionala ez izan arren, gaur egun bizi dugun egoeran beste hainbeste aurki ditzakeguz.
Guraso banatuak, seme alaba independienteak, bizitzaren ikuspuntu ezberdinak etab
Momentu askotan, pertsonaiak estresaren morroi dira eta ezin dute aurkitu haien arteko komunikaziorako tarte egokirik. Hau dela eta senideak patu tragiken menpean daude.
Dena den azkenean suspensean bukatzen bada ere, itxaropen izpiak agertzen dira.
Nobela bost kapitulutan zatituta dago eta kapitulu bakoitza pertsonai baten izena euki arren, intererlazionatuta agertzen dira guztiak.
Personaien deskripzio zuzenak ez dira agertzen, baina haien jokabide eta eginkizunagaitik ezagutzen dira . Pertsona errealak dira denak,haien alderdi onak eta txarrak dituztelarik.
Hizkuntza arrunta, modernoa,ondo estrukturatua eta ulertzeko errazak ez dio kentzen aberastasuna.
Beraz nobela bizia dela izan daiteke.

GASTEIZKO HONDARTZAK


Xabier Montoia – “Gasteizko hondartzak”

Gustura irakurri nuen Xabier Montoiaren liburu hori, Gasteizko hondartzak. Garai batean Gasteizen bizi izan nintzen eta beraz, liburuan zenbait egora kokatzen diren leku batzuk ezagunak nituen. Liburuan zehar aipatzen diren lekuak, oso ezagunak eta Gasteizen adierazgarriak dira: Dato kalea, Plaza Berria, Florida parkea, Goya gozotegia, Zaramaga aldea, Santiago eta Txagorritxu ospitaleak, …

Liburua hogeita bi ipuin desberdinez dago osatuta. Guztiak Gasteizen daude kokatuta, gerra zibilaren ondoko urteetan. Gaia da Gasteizek bizi izandako azken 60 urteko tartea. Horrela, kontakizun guztiek badute lotura hari bat, jarraipen bat denboran zehar. Lehenengo ipuina 1937an gertatzen da eta azkena gaur egunekoa dugu.
Pertsonaien bidezko lotura oso argia da. Pertsonaiak ez dira errepikatzen, baina kontakizun guztietan agertzen da aurreko istorioko norbait. Batean protagonista dena, bestean bigarren mailan geratzen da.

Balio historikoa aipagarria da. Lehengo ipuinean, Gasteizen alemaniar pilotuak zeuden Gernika bonbardeatu aurretik. Frankismo garai hartan, kalean “Cara al sol” abestia kantatzen zen eta “uniforme” edo arropa urdinez jantzitako gizon mordoa ikusten zen edozein lekutan.
Inprenta klandestinoa eta erregimenaren aurkako jarduerak agertzen dira; etxeetako hormetako pintadak euskaraz; soldaduskan gertatutako gora beherak frankismo garai hartan; hippieak, kanpoko musika talde eta estilo berriak ere kontatzen ditu, adibidez, Jimi Hendrix eta Sex Pistols; lehenengo drogak (haxixa) eta yonkiak; aldi berean, Ursulinak eta San Jose ikastetxeetan hezitako gazteak eta beraien egokitzea gizarte aldakor batean.
Berritze industriala agertu berri zen. Alderdi komunista eta mugimendu sozialak, proletargoarena, nabariak ziren. Medikuntzaren aurrerapenak ere aipatzen dira, kimioterapia adibidez.

Sentimenduak, maitasuna (homosexualitatea, ezkutuko maitasuna…), beldurra, gorrotoa, eta abar, errepikatzen dira liburu osoan.

Hiztegiaren aldetik, gutxitan kontsultatu behar da hiztegia. Idazkera arina eta kontakizun batzuekin identifikatzea ere erraz gerta daiteke.

Erakargarria dugu liburua, gustura irakurtzen dena.

"Gure barrioa" Xabier Mendiguren


Liburu honetan X.Mendigurenek 1960-1970 eko hamarkadetako mutil talde baten pasadizoak kontatzen dizkigu, haien haurtzaroko jolasak eta nerabean dituzten kexkak agertzen dira urte haietako egoera sozial politikoan murgilduz.
Era autobiografikoan idazten du eta ni neuk ere, nere haurtzaro eta neraberazarora bidaiatu dut.
Nobela bera hiru ataletan banatzen da:
1-"Barriokoak";Haurrek barrioan (auzoan)antolatzen dituzten jolas eta barrabasadak dira nagusi.(Txirrindu lasterketak, txabolen eraiketa, futbola etab)
Mutil taldekoek kalean bizi direla esan daiteke, pertsona nagusien artean. Ez da sekulan aipatzen familia eta etxeko bizitza .
2- "Beste mundukoak".Nagusitzen diren neurrian, neskeenganako duten hurbilpena adierazten digute.
3- "1975" Nerabe direla, egoera sozio- politikoa nola bizi duten kontatzen da.
Nobelan zehar ondo prfilatzen ditu pertsonai ezberdinak.Haien deskripzioak nahiko prototipiko eta zehatzak dira.
Lider,ahul eta enpolloi paperak dituztenak lagun taldean eta nagusien artean hezitzaileak dira nagusi (maisu eta apaizak)
Literatura aldetik ez da oso aberatsa. Hizkuntza arrunta eta kolokialaerabiltzen du.
Euskera batuan idatzita egon arren,erderakada franko agertzen dira eta Gipuzkoan erabiltzen diren hainbat esamolde.

2008/01/23

Eztia eta ozpina Patxi Zubizarreta


Liburu honek,inmigrante marroki baten pazadisoak kontatzen dizkigu,Marokotik atera eta Parisera heldu arte.Oso irakurketa erreza du ,eta berataz gogoratzen dutena da inmigranteen munduan sartzen garela .Batzuetan aurreritziak izaten ditugu inmigranteei buruz,eta nobela honek horrek kentzen lagunduko digu.Mutil honek, gure protagonistak amets bat du ,hau da:Parisera ailegatzea ,hor bizi zelako bera umea zenean udetan etortzen zen anaiaren laguna.
Bidean ostopo pila bat aurkituko ditu,maiteminduko da hainbaten ere,baina azkenean lortuko du bere asmoa.
Argudio azioduna du ,denbora guztian gauzak pasatzen zazkio,eta entretenigarria da ,arin irakurtzekoa.
Errekomendatzen dizuet batez ere inmigrante magebiei buruzko aurreritziak kentzeko.

Behi Euskaldun Baten Memoriak ATXAGA



Bernardoren behiaren memoriak ere, irakurketa bat baino gehiago eskaintzen dituelakoan gaude.
Behiak, aurrera datozkion enbarazu eta etsai modu guztiei aurre egiten die.
Setatsu izeneko protagonistaren "barruko ahotsaren agindua" da aparteko indar hori. Behia, "arreta osoaz" ari da beti, barruko "kezka" pean, "behi harrotasunak" eraginda. Setatsu horrek, batzutan, "poliki eta geldiro" ibilteko, "zeuk egin behar duzula aurrera, zeure ahalez", "eme egotea", "ameskerietan ez erortzea"... bezalako aginduak ematen dizkio. Beste batzutan, "kontuz!, ibili apartean!".
Behiak, "arriskua bera ere erakaragarria" du, "asperkeriaren harlausa astunak" astindu egiten ditu, "denbora pasatzeko modu berriak asmatzeari" egiten dio, "aluzinaketa" eta "delirioetan" erorita ere, atera egiten da; "apustuak ere egiten" dizkio bere buruari, "logikaz pentsatzen" kasten du.
Istorioen buruan, erreflexio hauen ondorio, honako sententziak aurki daitezke: "azkenean jabetu egin nintzen", edota "ez nuen etsi", edota "bete egin nuen neure promesa".
Basoa eta desertua dira behiaren egon leku atseginak. "Gehientsuenetan —aitortzen du— mendian ibiltzen nintzen La Vacherekin batera". Mendian ez dago, gainera, biderik, "Eta biderik ez badago, horrek esan nahi du nahi adina bide dauzkagula", hots, hiritar bizitzari oposatzen zaion zerbait da: "Ikuiluko behiek, eta areago granja edo herri haundietan bizi direnek, mila gauza desberdin dauzkate egiteko eta ikusteko", baina "hobea izaten al da beti?".
Basamortua edo desertua da darabilen beste sinbolo bat. Hango bakardadeak "benetako behi" izaten laguntzen dio, "hainbeste proba" bertan pasatu ondoren, "izarren izen eta legeak" ikasiz.
Bukaeran, promesa: "Egunen batean, premia sortu ezkero, jarraituko nuen —memorien— beste parteekin".

2008/01/22

BIHOTZ BI, GERRAKO KRONIKAK, Saizarbitoria


Bi atal ditu liburu honen tituluak, Bihotz bi eta Gerrako kronikak, elkarri lotuta. Bi bihotzak, senar-emazteenak, gerran dabiltza, gerra zibilean.
Nobela honetan Saizarbitoriak bikote harremanaren gorabeherak azaltzen dizkigu, gizonaren ikuspuntutik kontatuta. Gizonezko batek bere emaztearekiko benetako sentimentuak garbi adierazten dizkigu (harritzekoa!). Denborak aurrera egin ahala, eguneroko kontuek, huskeriek (arraina frijitzeko modua, Modemako ozpinarekiko gorrotoa...) eragin dituzten haserrealdi eta liskarrengatik okerrera egin du harremanak. Bikote honen amaiera zein den hasieratik dakigu, baina horrek ez dio jakinmina kentzen kontaketari, ederki erakusten baititu autoreak bikote barruko kontuak: senarraren pentsamentuak, egiten dituen txorakeriak, andrea mintzeko modua...Gehienoi gertatu zaizkigun kontuak dira.
Gerrako kronikak, Espainiako Gerra Zibileko kronikak, tabernako lagunek (jende edadetua) gizonari egiten dizkiote arrautza frijituak txorizoarekin jaten dituzten bitartean.
Saizarbitoriak Kandinskyren tradizioa nobelan ere egoki agertzen du gizon-emakumeen arteko harremana, baina hasiberritakoa, gaxtetakoa, eta, oraingo honetan, neskaren ikuspuntutik.

2008/01/21

BEGIRA , BEGIRA. TRADIZIOAREN LEHIOTIK


Euskal literaturan oso ezagunak diren Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabal, Juan Kruz Igerabide, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Jesus Mari Olaizola "Txiliku", Mitxel Murua eta Kirmen Uribe idazleen lanak aurkitu ahal ditugu liburu zoragarri honetan.

Liburua oso ondo antolatuta dago. Ipuinak, olerkiak, aho-korapiloak, eta hizkuntz jolasak tartekatzen ditu. Istorio desberdinak kontatu arren, batzuetan elementu berdinak aurkitu ahal ditugu istorio baten baino gehiagotan. Honek, ustekabean, istorio desberdinetan loturak aurkitzera garamatza.



Testuarekin batera protagonismo berezia dute Elena Odriozolaren marrazkiek. Elenak erabiltzen dituen lerro biribilak eta kolore biziak esanguratsuak dira. Zenbaitetan marrazkiek mugimendua eta bizitza ematen diote idatzitakoari.



Benetan gozatuko ahal duzuela, txikiak zein nagusiak, liburua irakurtzen, ipuinak irudikatzen eta olerkiak ozen irakurtzen.

Vredaman


“VREDAMAN”
Unai Elorriaga
Elkar argitaletxea
Donostia.2005



Nobela honen kritika guztiek esaten dutenez, eta liburuko atzeko azalean dakarrenez, lau istorio dira liburu honen arima. Hala eta guztiz ere, nire ustez istorio bakarra da benetan, mutil batek munduaz jabetzeko prozesuaren istorioa, hain zuzen. Prozesu gogorra, baina dramatismorik gabe aurkezten digu Unai Elorriagak eta bitartean mutiltxo horren (autobiografikoa izango ote da?) asmoak eta desioak ere: “munduko pertsona inteligentena, medikuak bezala” izan nahi du, edo Magadaskarrera joan nahi duela aitarekin, guztiok, bera izan ezik, badakigu ere aita hiltzen ari dela; baina baita kontatzen digu kafesnearen errezeta ere, eta aurkezten dizkigu bere mundua osatzen duten pertsonajeak: lehengusuak, lehengusina, izeba-osaba, eta harien lagunak.
Elorriagaren lehenengo nobelan bezala, narrazioaren estiloa da protagonista. Estilo magikoa, nobelan agertzen diren protagonistak bezalaxe, baina ume baten ahotik aterata, umea baita narratzailea, haren zalantzekin munduaz jabetzeko… narrazioaren zehar hamaika aldiz “entzungo” diogu umeari honako esaera hauek: “igual”, “nik uste”, “sinisten nuen”.. eta halakoak, mundua ez baitu menperatzen eta berak badaki hori.

Narratzailea, esan dudan bezala, umea da, baina bi ahots ezberdinak erabiltzen ditu :

A) Umeak bere istorioa kontatzen duenean, narratzaile orojakilea da. Umetxo baten ikuspuntutik kontatzen dizkigu kezkak eta pasadizoak, bere mundua… baina irakurleok, nagusien hizkerara “itzulita” konturatzen gara ez duela ume baten munduaz hitz egiten, baizik eta guztion mundua azaltzen digula (horixe da, hain zuzen, Literaturaren betebeharra): Nork ez du “libelula urdin bat” harrapatu nahi izan? Nork ez du Masdagaskarrera, edo Kontxintxinara, aitarekin joan nahi izan? Nor ez da liluratu izeba-osaben ekintza gogoangarriekin?
Memento horietan ez dago denborarik , eta horregatik den-dena orainaldia kontatzen digu, ez dago geroaldirik ezta lehenaldirik.(ez bada berehalako iraganaldi burutua). Mundu magiko honetan bizi da gure narratzailea, irakurleak nobela osoan zehar igartzen duena gertatu arte, hots, aitaren heriotza. Paragrafo terrible, benetan, umea heriotzaz jabetzen denean:

“Non dago aita, osaba?Logelan?Eta osaba Pedrok esan dit trenean joan dela aita, ze gu estazio ondoan bizi gara, eta esan dit urrun joan dela eta denbora asko egongo garela ikusi gabe. Eta izeko Rosa guri begira zegoen eta osabari esan dio Ez, Pedro, holan ez. Eta gero esan dio esan egia umeari. Eta osabak bastoia mugitu du eta esan dit Hil egin da aita gaur goizean. Eta nik ez dut jakin nora begiratu eta libelulari begiratu diot, eta ez zuen trzzz egiten eta kolore gutxiago zeukan. Eta potea mugitu dut, baina libelulak ez du trzzz egin. Eta arinago mugitu dut potea, eta hego bat apurtu zaio libelulari, baina ez du trzz egin eta ez du ezer egin. Eta hor ikusi dut libelulak ere hil egiten direla.Eta hor ikusi dut aitak ere hil egiten direla, libelulak bezala. Eta amak ere bai. Eta umeak ere bai.”

Eta horren ondorioz denbora hasi da pasatzen eta liburuko azkeneko bi paragrafoek erakusten digute umeak ezagutu duela mundua, eta orain, jada, ez dago “igua”lik, ez dago “uste dut”ik , ordea, dena da absolutoa:
“Eta orain badakit ez garela Magadaskarrera joango. Eta ez garela inora joango. Aitarekin. Igeri egitera ere ez.
Aita oso ondo orraztuta egoten zen beti, eta batzuetan esaten zidan Noiz joango gara Magadaskarrera, Tomas? Eta nik esaten nion bihar.”


B) Besteen istorioak kontatzen dituenean narratzailea da lekuko narratzailea. Orduan pertsonaiak, benetan pertsonai bitxiak (baina errealak), agertzen zaizkigu ume baten ahotsatik, baina umearen interpretaziorik gabe, objektiboak dira oso. Umeak ez du epaitzen kontatzen diguna, ez du baloraziorik egiten; lekukotasunaren lez kontatzen digu ikusitakoa, edota entzundakoa. Pertsonaiek badaukate izena (ez bada Mateo lehengusuaren lagun bat: “bat oso-oso altua”).


Narratzailearekin bukatzeko aipatu beharra dago lauzpabost hizkera maila ezberdinak daudela:
1.- Komentatutakoa umearena, dibagazioaz beteta.
2.- Pertsonai zaharrenena. Oso hizkera berezia. Presarik gabekoa. Makulu-hitzez gainezkatuta. Agertzen diren agureak (Liburutegiko zaindari ohia, lagun baten osaba, apaiza…) beti daude prest hitz egiteko luzaro, eta galdera erretorika eta errepikakorrek betetzen dituzte elkarrizketa guztiak..
3.- Lehengusuena eta haien lagunena. Loturik gabeko ideiak eta bukatu gabeko esaldiek osatuta. Adibiderik argiena Gur dugu: pertsonai xelebrea da (oso ezaguna Algortan) eta hizkera zein ekintzak zoroak betetzen dituena.
4.- Lehengusinarena, izeba-osabena, eta Piedadena. Hizkera landuena eta naturalena.


Egiturari dagokionez, esan behar da istorio guztiak batera gertatzen direla. Ez dira istorio paraleloak amaieran batzen diren horietarikoak. Piedaden istorioa eta bere arkitekto ospetsuarekin izandako andregaialdia berezia izan daiteke kronologikoki, baina kontuan hartu behar dugu liburuan agertzen den Piedaden istorioa ez dela andregai izan zenaren istorioa, baizik eta horren narrazioa (Piedadek berak, asko beranduago, eginda) horregatik esan dezakegu istorio guztiek batera umearen mundua eratzen eta osatzen dutela, guztiek batera, eta horrexegatik esaten nuen hasieran istorio bakarra dela eta ez, ordea, lau istorio.

Bukatzeko esan beharra dago ni heldu nintzela liburu honetara bere "anai nagusiaren" eskutik, zera da, "SPrako tranbia"rekin maiteminduta, baina hemen badaude Tranbiari buruz hiruzpalau komentarioak eta horregatik nahiago izan dut Vredaman hona ekartzea ("Van't Hoffen ilea" gutxiago gustatu zitzaidalako), dudarik gabe, hunkigarriagoa, baina, nire uste apalean, eta nahiz eta niri asko gustatu, kalidade gutxiagokoa.

Ahaztuta neukan esatea Unai Elorriagak badaukala argitaratuta Vredaman-en ume/gazteentzako bertsioa. Semeek badaukate eta irakurri dute (gustora gainera) baina ez dut gogoratzen izenburua ("matxinsaltoa"?).

Anima zaitezte!

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa



Idazlea:John Boyne.
Argitaletxea:Alberdania 2007.217 orri.
Liburuaren gaia Alemaniako Hitlerren ofizial baten semearen (Bruno izenekoaren) bizipenak.
Titulua guztiz bat dator gaiarekin, marradun pijama da judutarrek janzten zuten arropa Auchviz-en .(Liburuaren azalak ere holan daude marrazturik.)
Argumentoa hitz gutxitan esanda honakoa da:Bruno 9 urteko mutila Hitlerren garaian ,Poloniara "hesiaren " beste aldera doa bizi izatera .Han lagun bat topatzen du ,Shmuel judutarra.
Liburua lehengo pertsonan dago idatzita,Bruno protagonista eta narratzaile izanik .
Estiloa oso erraza da eta hiztegia zein bizitzaren ikuspegia ume batena da.
Amaierak ezuztez harrapatzen zaitu,horrekegatik ezin da inori kontatu ,irakurri egin beharrekoa da eta.
Liburu hau erraz irakurtzen da, pentzatzeko asko ematen du eta gomendagarria da bai helduentzat, zein gazteentzat ere.
Idazlea irlandarra da ,1971n jaioa,eta beste lau eleberriren egilea da."Pijama marradunaz jantzitako mutikoa" hamazazpi hizkuntzatara itzuli diote eta film bat ere egin berri dute.

7 kolore


7 kolore, zazpi bidaia, zazpi begirada, zazpi egoera, zazpi sentimendu; hamaika jende, hamaika kultura, hamaika hizkuntza, hamaika pena eta ilusio bat.
Itakara abiatzerakoan, “edo norbaiten sena bila”, eska ezazu zure bidaia luze izan dadin “Kavafis”.
Jon Arretxek, egoera eta bizipen horiek ipuin egokiturik, 7 kolore deritzon liburuan idatzi ditu.
Liburuaren kapituluak ere zazpi dira; kororez kolore kokatuta daude bidaiaetako geldialdiak. Hasteko eta bukatzeko heriotzaren aurpegira begira, heriotza, bi ikuspegi eta bi kolore ezberdin hartuta: beltza mendebaldeko kulturarentzako, zuria, berriz, ekialdekoarentzako. Tartean beste bost kapitulu txertatu ditu bizi biziak, zazpiei bizitza emanez.
BELTZA heriotza da; GRISA, etsipena; GORRIA, beldurra; HORIA, misterioa; tentazioa; BERDEA, itxaropena, ametsa; URDINA, bizipoza; ZURIA, heriotza; hain zuzen.
Koloreak ikusmenari; soinuak entzumenari; alde batetik sentzuak, beste aldetik sentimentuak, eta horiak bizidunei lotuak dira.
Nire betiko ametsa “txapela buruan eta ibili munduan” izan da, baina ibiliz ikasten ibiltzen, eta ibiltzearen ibiltzeaz dezberdin ikusten dira gauzaz
Liburu irakurterraza eta interesgarria da oso, oso erritmo bizia eta zaindua ere badu, intentsitatea eta indarra ez da berdina kontakizun guztietan.

"Narrazioak", Joseba Sarrionandia



J.Sarrionandiaren "Narrazioak" liburua 1983. urtean argitaratu zen lehen aldiz, baina nik 1985ean irakurri nuen, urte horretako data baitauka etxeko apalean dudan liburuak. Hasiera hasieratik liburu arrakastatsua izan zela esan ohi da, eta horrela izan delakoan nago, 4. argitaraldikoa baita nirea. Baina zergatik dut oraindik gogoan 1985ean irakurritako liburua? Bada, nik propio aukeratuta, euskaraz gozatu nuen lehen liburua izan zelako.
Liburuak 10 ipuin labur ditu, eta guztietan nabaria da J. Sarrionandiak gauzak kontatzeko duen erraztasuna eta gauzak esateko duen modu propioa. Prosa poetikoan idatziak, giro eta erritmo geldoko narrazioak izanik, ez dira irakurtzean luze egiten, egilea ez baita luzamenduetan galtzen. Erreferentzia literario ugari ageri dira, eta narrazio bakoitzak kosmos propioa eta berezia eratzen du. Zenbaitetan espazioa erreala da, eta horietan egilearen unibertso errealak eta fikziozkoak bat egiten dutela ematen du, bere jaioterria eta inguruko lekuak ( Mugarra, Santikurutz, Izurtza, Urkiola) aukeratzen baititu kontatzen duena kokatzeko, gertutasun horrek fikziozko unibertsoan murgiltzen ari zareneko sentsazioa areagotu egiten duelarik. Irakurtzeak merezi du, dudarik gabe.

2008/01/20

Santiago bidean


Egilea: Joxemari Iturralde.

17 urteko mutil batek Donejakue bidea egiten erabakitzen du, bere etxeko giroa ihes egiteagatik(gurasoak banatzear daude eta). Abiapuntu xinple horrekin, egileak historioari ekiten dio, erabat lineala, bidea bera jarraituz, etapaka, egunez egun.
Bi atal bereizten dira nobelan: bata, protagonistari gertatuako gorabeherak, eta bestea, bidearen ezaugarri nagusien deskribapena (bidea, hiriak, artea, Historia...).
Protagonista berak kontatzen ditugu gertatutakoak -hots, lehenengo pertsonan. Erromesaldia egiten ari den ahala aurkituko du hainbat gauza ezezagunak berarentzat: aintzinako kondairak
-beste erromesek kontatuta-, hiritar batek ez duen ezagutzen lasaitasuna eta pakea bidean: mendiak, basoak, aranak... , eta batez ere, bakartasuna, zeinak uzten dio denbora galanta pentsatseko. Hemen bertan, nobelak porrot egiten du, nire ustez. Mutil honen pentsaera, burutazioak, ataratzen dituen ondorioak, ez dira gazte batenak, baizik eta heldu -oso heldu esango nuke- batenak. Ematen dira egilearenak direla.
Bidean, ez uzteko bisitaldiak jasotzen ditu, herriko lagunenak; ohiko neskalagunarena ere. Momentu batean, harremanak ezartzen ditu neska holandar batekin, erromesa ere, eta horren lagunekin. Oso talde arraroa iruditzen zaio, zeren eta, antza, bidearen berezitasunaz aprobetxatuz, maltxurkeriei ekiten die.
Neskalaguna ohia eta holandar erromesarekin izaten dituen harremanen deskribapenak ez dira erotikoak, pornografikoak baino. Deskribapen horiek ez du ezer aportatzen narrazioari, dohanik dira, eta egileak, elipsiak erabiliz, ekidi zitzakeen, istorioa aldatu gabe.
Amaiera oso zabala geratzen da, zeren mutila Frómistan (Palentzian) amaitzen da bidea, Compostelaraino iritsi gabe.
Inori gomendatzekotan, 17-20 urte arteko mutilarentzat, baldin eta bidearekiko interesa badaukate. Narrazioak ez du merezi.

Zlataren Egunkaria


Zlata Filipovic, 13 urteko neska bosniarra, egunkari hau egilea da. Beraz, protagonista. Hain ezaguna den Ana Frank-en modura, setiaturiko Sarajevon eguneroko bizitza eta sentimenduak isladatuz joan da bere egunkarian. Neska baten ikuspuntutik, gerra ankerkeriaren berri izaten dugu liburu honetan.
Zlatak kontatzen dizkigun gauza guztiak benetan dira hunkigarriak: gerra guztien ondorioak, kalteak, bonbardaketak, hilketak, herrien deusestatzeak... pentsarazteko dira.
Egileak, 13 urte baino ez duen neskatoak, ematen du helduagoa dela. Bere estilo, bere pentsamenduak eta burutazioak -eta, horrekin batera, adierazteko era, idazteko era- harritzekoak suertatzen zaio irakurleari.
Egunez egun adierazten dituen pasadizoen artean deneratiko topa dezakegu: une alaiak, tristeak, itxaropen gabekoak... guztiak oso hiztegi aberats eta esanguratsu orniturik.
Horrexegatik, eta egunkari baten egituragatik, oso irakurketa erreza suertatzen da.
Gomendagarria oso 13 urtetik gorako neska-mutilentzat.

2008/01/19

Gaur nire iraganean sartuko zara


Xabier P. Do campo


Liburu hau aukeratu nuen istorioa Bilbon gertatzen zelako eta oso bitxia iruditu zitzaidalako eleberriarekin batera beste liburu bat zetorrela marrazki eta zirriborroekin.

Irakurtzen hasi nintzenean konturatu nintzen testuak eta ilustrazioek bat egiten zuten narrazioaren haria osatzeko eta ibilbide bat markatzen zuten Bilbotik zehar.
Protagonistak Bilboko Iruña kafetegiko mahai baten gainean ahaztutako koaderno marrazkiz betea aurkitzen du eta horrek bultzaturik, jabea aurkitzen eta marrazkietan agertzen den emakumea argitzen saiatuko da.

Eleberri hau errez irakurtzen da baina nire ustez irakurlearen interesa mantentzeko suspense falta zaio.

Xabier Do Campo idazlea haur eta gazte literaturaren arloan galizierazko idazlerik ezagunetakoa da.
Xose Cobas ilustratzailea liburu asko ilustratu ditu eta jaso dituen sari ugarien artean,2005eko Gourmand World Cookbook Award izenekoa dago.

2008/01/18

"Alaba"ri buruzko beste bat.



Goragoko beste iruzkin batean argudioa azalduta dagoenez, hemengo honetan nire irizpidea baino ez dizuet emango.

Zergatik hasi nintzen elaberria irakurtzen?Lehenengo orrialdeari begirada arin bat emanez,ONTZENA kafetegiaren izena ikusi nuen, hainbeste aldiz neu egondako Bilboko, Ukijo Zumarkaleko lekuarena.Hain zuzen ere, hauxe hartzen baitu Garatek gertaeren eszenatokia, bertako mahai baten aurrean eserita, Jon Garai detectibe protagonista aurkezten digunean.

Honek piztu zidan interesa eta handik aurrera, irakurri ahala, beste leku ezagun asko ere agertzen hasi ziren: Donostiako Aiete auzoa, Ondarreta edo Lasarteko zaldilastertokia, besteak beste.

Esan beharra dago idazlearen bigarren polizi-nobela hau,lehengoa "Izurri berria"izan baitzen, ez zitzaidala ohiko nobela "beltza" iruditu.Agian, holako bat izateko, idazkera zorrotza edo bortitza zen esperokoa eta honetan holakorik ez duzu aurkitzen. Pertsonaia maltxurrak, Patrizio Eizagirre eta Joxeba Goiriena handikiak batez ere, izaeraren ezaugarri txarrak eduki arren, egileak beti prudentziaz aipatzen ditu, droga trafikoaren auzietan sartuta ibiliak zirela azaltzen duenean.

Jon Garai ere funtzezko pertsona da , diruaz aparte, bezeroaren arazoez kezkatzen direnetarikoa. Eta zer esanik ez, emakumezkoren bat aurkezterakoan, zeruko aingerua bezala deskribatzen du idazleak.-" Edurne gau-jantzietan zegoen eta bere sorbalda biluziak, esnea bezain zuria, oroinez zetaturik, besarkatzera gonbidatzen zuen."-

Izan ere, lehen esan bezala, nahizeta ohiko genero "beltza"ren erakusle adierazgarriena ez izan, irakurtzea gomendatzen dizuet; lengoaia landua eta aberatza aurkituko duzuelako eta gertalekuen hurbiltasunak sinesgarria sentiaraziko dizuelako.

2008/01/16

ALABA_Gotzon Garate


Alaba / Gotzon Garate / Elkar, 1984


Elaberri hau, poliziakoa eta beltza da, Garaterena dela erraz ikusten da, motza, eta soila.
Dirudun familia batean neska bat desagertu ondoren,detektibe sekreto bati deitzen du aitak. Detektibea berehala hasiko da neskaren arrastoaren bila. Neska, bere aita gartzelara bost urtetarako bidali zuen beste tipo batekin omen dago, droga kontuan ere ezaguna den batekin. Pista guztiak neskaren bila dabiltza baina azkenean gauzak oso desberdin gertatzen dira. Ez da nobela poliziako astuna, ez da ere aspergarria.
Garateren hizkera aipatu beharrekoa da. Elaberri honetan, besteetan baino hitz ekialdeko tipoko gehiago sartu du. Hitzaurrean dioenarekin zerikusirik badu honek. Baina, hizkera garbia eta dotorea duen arren, estilo poetikoaren antzeko zerbaiten bila dabilela ematen du batzutan, eta ezin da ahaztu Garate poeta baino nobelista dela, eta poeta kontuan trebetasun falta nabaria duela. Hiztegia berezia dela eta, hiztegia erabili behar izan dudala aipatzea baino ez.

"Haur Besoetakoa" Jon Mirande

Biziki gogoratzen dut Jon Miranderen eleberria,"Haur Besoetakoa" irakuri nuenean. Hain zuzen ere, orain dela zortzi do bederatzi urte izan zen, hemen Dolaretxen bertan R 3000 egin nuenean, lagun batek utzita. Oso liburu berezia da, gogorra,eta nik sentidu nuen atsekabea itzela izan zen.. Atsekabea, nobela osoak protagonistaren gero eta nabarmenagoa den obsesioa isladatzen duelako. Gizonak bere haur besoetakoarentzat eta edariarentzat izugarrizko erakarpena sentitatzen du, gero eta gehiago, beti gehiago. Haurrarentzat, neskatoarentzat sentitzen duen atrakzio fisikoa oso gordina da, bat oso deseroso sentitzen da hau irakurtzerakoan ; baina bera ere alkoholiko larri bat da eta adikzio biek gizon-protagonista hau oso pertsonai konfliktibo, zaila, berezia, egiten dute.
Nabokoven "Lolitarekin" antza du, dudarik gabe, gaiaren aldetik eta. Hortik aparte, niri beste nobela izugarri bat ekartzen dit gogora, Malcom Lowryren amerikarraren "Sumendiaren Azpian" ("Under the Volcano"), nobela honen protagonistaren alkoholismoarengatik.
Beste alde batetik, Miranderen nobela laburra da eta orduan irakurtzen dena intensoago bihurtzen da, larritasunaren sensazioa areagotzen da. Aipatu behar dut ere bai Mirandek erabiltzen duen iparraldeko euskera zaila egin zitzaidala, nobela osoa ilunago egiten. Oso narrazio ona ta interesgarria dela uste dut eta bere irakurketa gomendatzen dut.

kutsidazu bidea, Ixabel


Liburu hau gomendagarria da; erraz irakurtzen delako, barrea sorrarazten duelako eta tolosa baserrietako bizimodua, ohiturak eta hango euskera adierazten digulako.
Tolosar hizkera eta euskera batua arteko dauden desberdintasunak ikus daitezke liburu honetan.
Batzuetan hizkera lar trauskila iruditu izan zaidan arren, esan beharra daukat horrek eman diola grazia eta bizitasuna liburuari.
Idazteko modu bizia, freskotasuna eta naturaltasuna adierazten du idazleak.
Egilearen mezua baserriko bizitzaren eta kaleko bizimoduaren desberdintasuna erakustea da; eta baserriko lana, ohiturak eta bizimodua erakutsi nahi izan digu egileak. Euskararen eta euskalkien aberastasuna ere adierazten du.

LIBURUAREN LABURPENA
1980ko udan hemeretzi urteko mutil bat, Juan Martin Errazu, Tolosako "Aranguren" baserria doa bere burua "Josechu el vasco" bihurtu nahian; Euskera, eta euskal ohiturak eta bizimodua ikastera.
Baserrian zazpi lagun bizi dira: gurasoak, bi anaia bikiak, bi ahizpa eta amama. Ahizpatako bat Ixabel da.
Josechu astegunetan Alkizara doa Euskera ikastera eta lehenengo egunean Ixabeli dio erakusteko bidea; hortik dator izenburua "kutsidazu bidea, Ixabel".
Baserriko lanetan lagundu egiten du; baina dena ez da ikasi eta lana egitea; Intxaurburuko festetara ere joan da bere gelako kideekin.
Ixabelez maitemintzen da lehenengoz ikusi duenetik; baina uda bukatzen da eta "zibilizaziora" bueltatzeko beharra ere.

"kutsidazu bidea, Ixabel" liburuan, deskripzio artean elkarrisketa zuzenak ere daude.
Liburuari oso hasiera ona eman dio Joxean Sagastizabalek; horrek lehenengo momentutik irakurtzeko gogoa piztu dit. Liburuaren hasiera hauxe da: "1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura: Tolosa. Mendian gora, Vasconum:
Hemeretzi urtez asfalto hutsean hazi eta baserri batera joan nintzen, neure burua Josechu el vasco bihurtu nahian.

BELARRAREN AHOA


BELARRAREN AHOA

Harkaitz Cano

Alberdania - 2004



Harkaitz Cano idazle gaztea dugu, bere tokiaren bila dabilena Euskal Literaturan. Poesiaz gain, edo poesiaren batera, hainbat liburu idatzi ditu. Haien artean "Belarraren ahoa" hain zuzen ere.



Hemen kontakizun berezia dugu, azken urteetan Euskal Literarutak jasan dituen gaiak alde batera utzita (terrorismo, gerra zibila...) proposamen original batekin saiatu da.



Adolf Hitlerrek Bigarren Mundu Gerra irabazi du. Diktadore handi hau Europa osoaren jabea egin da eta orain bere itsas armaderekin AEBtara doa Roosvelt presidenteari aurre egiteko asmoz. Beste pertsona bat doa barku berean, beste bibotedun gizon txiki bat, baina diktadore beharrean, komediantea dena: Charles Chaplin, "The Great Dictator" filma egin zuen gizona. Horrexegatik atxiloturik dago itsasontziko sotoan eta Hitlerrek berak bere eskuekin torturatu egiten du zinemagilea.



Istorio honekin batera, beste bat kontatzen du: 1886. urtean, Isère izeneko itsasontzian, "Lady Liberty" (Azkatasunaren Estatua) Frantziatik AEBtara zihoan. Baina ez bakarrik, bere koroko kiribilduetan polizoi batek (Oliver Legrand) moldatu zuen bere ohea New Yorkera joateko.



Canok, ohi duen bezala, maila altuko euskara erabiltzen du. Euskara jasoa, euskara jantzia. Hemen, Nobela Historikoa egin beharrean, Historian oinarritutako istorioa asmatzen du. Bi errealitateen arteko konbinazio bat dugu istorio hau ez baita gertakari historikoak bezain objetibo eta errealista, ezta goitik behera asmaturiko istorioa bezain subjetibo eta fantasiazkoa ere. Genero berri baten jaiotza suposatuko du horrek?



Gaia interesgarria da eta idazkera aldetik oso liburua arina; hondartzara eramateko edo trenean irakurtzeko modukoa, bizpahiru ordutan irakurtzen baita. Entretenimendua eskaintzen dio irakurleari eta baita zertan pentsatu ere. Zer gertatu zatekeen Hitlerrek Bigarren Mundu Gerra irabazi izan balu?



Nik oso ondo pasatu dut irakurtzen. Gomendatzen dizuet.

BELARRAREN AHOA

2008/01/15

PABLO SASTRE



HOTEL MAJIKOA (Susa.1984)


Irakurri nuen bere liburu hau urteak eta urteak direla, nik euskerarekin borrokan nengoela oraindik eta liburu pottolo hura!
Hara non irakurtzen nengoela konturatu nintzen hiztegiaren premiarik ez neukala hain ondo jarraitu ahal nuelako.
Bere estilo sinplean, zuzena eta umoretsu edo ironiaz pizka bat baliatzen zen, hori da, behintzat
orain gogoratzen dudan moduan..(irakurri dut oraintxe bere zati bat eta ez dit inpresio oso txarra eman, nahiko gaurkotua dago gaineraz...)
Horrexegatik diot hauxe zen niretzako liburu interesgarria, hara gehiago; idazten zuenak nire adin berberakoa ,26 urte! eta horrek harritu ninduen, berak ere euskaldunberria zen eta!
Gaineraz euskera ikasterakoan ere, ez zaude liburu mardulak edo politikoak irakurtzeko umorean, en fin, uste dut gaurko gazteek ere horrela pentzatzen dute eta agian, nire blog honekin zerbait irakurtzera animatzen dira, ez ba da baina gure bloggak.
Espero dut inoiz: gogoak, denbora eta "umorea"izatekotan, horrela edo "antzekoa "idaztea..Amets bat da, ba dakit. Agur eta datorren arte!

2008/01/14

OSTRUKEN ETA INVENTARIUMEN GAINEAN



NAGUSIOK ikusi dugunez, gure irakurleek sarritan aipatzen dizkigute Bernardo Atxagak idatzitako obrak (fan cluba osatzekotan zaudete ala?). Hala ere, faltan somatu ditugu bi opus, minor baina oso interesgarriak, benetan asko jota pare bat orduan hasi eta amaitu daitezkeenak (eta Henri Bengoa Inventarium liburuxkaren kasuan, entzun ere bai, kantuen grabazioa edukiz gero). Kritikarik egiteko betarik ez gogorik ez dugula eta, hemen duzue YouTuben Bikoteatrokoek Lezio berri bat ostrukari buruz lantxoan oinarrituta muntatu zuten antzerkiaren zatitxo bat. Bidenabar, Lizardiren Paris'ko txolarrea, Mikel Martinezen ahotsean.

On dagizuela!

Ispilua



Izenburua: Ispiluak

Idazlea:Mikel Hernandez Abaitua

Argitaletxea: Erein




Mikel Hernández Abaitua idatzitako liburu honetan 17 ipuin biltzen dira, bi multzotan banatuta:

munduaren ispilua eta ispiluaren mundua. Badira egungo gizartea isladatzen digutenak: bere anaia punkia bezalakoa izan nahi duen mutikoa edo emaztegai gogaikarriaz ihesean dabilen; eta beste batzuek aztarna mitologikoak edo magikoak dituztenak. Haien arteko lotura ispilua da. Guztiok dakigu zein garrantzia eduki duen ispiluak Literaturan, eta ipuin hauetan sinbolismo desberdinak ditu: errealitate paraleloa edo ispiluaren erresuma (“ispiluen egilea”), sosiaren gaia (Pedro aketegi eta bere txakurra), liluratzea…Lewis Carroll, Valle-Inclan eta Grinn anaien aztarnak topatzen ditugu, besteak beste
Nik irakurri nuenean gustora egin nuen. Hizkuntza eta sintaxi aldetik ez da iluna eta “gai metafisikoak” atsegin badituzue, gomendatzen dizuet, dudarik gabe.

2008/01/12

Kandiskyren Tradizioa


Kandiskyren Tradizioa,Ramon Saizarbitoria, 2003, Erein



Liburua ez da luzea, 84 orrialde ditu eta arratsalde goxo baten irakur daiteke. Azkenengo boladan euskeraz askorik irakurri ez dudan arren, orain ekin diot gogoz .

Edozein adinetako pertsonek irakur dezakete. Kandisky pintorearen emaztearen anekdotan onarritzen da liburuxka hau. Aintzineko ohitura bat jarraiki, Errusian, urtezahar eta urteberri arteko gauean, neska gazteak ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela uzte zuten eta. Neska gazte baten aurreneko sexu esperientzia kontatzen digu. Miren da gure protagonista. Gehien gustatzen zaion izena Aitor da, baina Manurekin maiteminduta dago, erreala ez den mutila. Manuel oso baikorra, azkarra, zentzuduna, sentimenduak adierazten dakienak..... eta Aitor berriz, baldarra benetan. Gabon zaharrean kalera ateratzen da Aitor izeneko mutila topatu nahian eta beroki grisa, ilea ez orraztua, begi berdeak eta ezpain mamitsuak dituen batekin topo egiten du: Aitor. Neskak bere buruan mutil ideala irudikatu du eta ez dauka zer ikusirik egokitu zaion mutilarekin. Manurekin libre sentitzen da; honek aukera ematen dio bera izaten, Miren izaten. Aitorrekin berriz, zailtasun handia du naturaltasunez jarduteko eta sentitzen duena esateko; beldurra du ea gaizki iritziko ote dion, umore oso aldakorra du eta.


Mirenek uste du inporta duen gauza bakarra sentitzea dela baina konturatzen da sentimenduak izateaz gain, izugarrizko garrantzia duela adierazten jakiteak ere.






2008/01/10

BIGARREN TXANDA HASI DA!!!!


Beno, iritsi zaigu liburuzale amorratuen bigarren saldoa!!! Lehenengo aurpegi-musuak ikusita, begietan panikoa batzuengan (BLOG???, Internet???, E-MAIL????), "horreur!, idatzi ere egin behar da" beste batzuengan. TRANKIL EGON DENOK!
Lehenengo, badakizue: onartu ezazue zuen e-mailetan agertuko zaizuen gonbitea, bete pare bat datu eta segi aurrera. Hurrengo lana -jejejeje, nagusioi agintzea gustatzen zaigu- hauxe duzue: irakurtzeko gomendatuko zenuketen liburu bati buruzko kritikatxoa egin. Hamar bat egun dituzue horretarako; beraz, hasi!!!

A: eta URTE BERRI ONA denontzat.