Kandiskyren Tradizioa,Ramon Saizarbitoria, 2003, Erein
Liburua ez da luzea, 84 orrialde ditu eta arratsalde goxo baten irakur daiteke. Azkenengo boladan euskeraz askorik irakurri ez dudan arren, orain ekin diot gogoz .
Edozein adinetako pertsonek irakur dezakete. Kandisky pintorearen emaztearen anekdotan onarritzen da liburuxka hau. Aintzineko ohitura bat jarraiki, Errusian, urtezahar eta urteberri arteko gauean, neska gazteak ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela uzte zuten eta. Neska gazte baten aurreneko sexu esperientzia kontatzen digu. Miren da gure protagonista. Gehien gustatzen zaion izena Aitor da, baina Manurekin maiteminduta dago, erreala ez den mutila. Manuel oso baikorra, azkarra, zentzuduna, sentimenduak adierazten dakienak..... eta Aitor berriz, baldarra benetan. Gabon zaharrean kalera ateratzen da Aitor izeneko mutila topatu nahian eta beroki grisa, ilea ez orraztua, begi berdeak eta ezpain mamitsuak dituen batekin topo egiten du: Aitor. Neskak bere buruan mutil ideala irudikatu du eta ez dauka zer ikusirik egokitu zaion mutilarekin. Manurekin libre sentitzen da; honek aukera ematen dio bera izaten, Miren izaten. Aitorrekin berriz, zailtasun handia du naturaltasunez jarduteko eta sentitzen duena esateko; beldurra du ea gaizki iritziko ote dion, umore oso aldakorra du eta.
Mirenek uste du inporta duen gauza bakarra sentitzea dela baina konturatzen da sentimenduak izateaz gain, izugarrizko garrantzia duela adierazten jakiteak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario