2008/01/31





SARA IZENEKO GIZONA

Nobelaren hasieran, Atxagak gerra Karlisten garaiko egoera politikoaren berri ematen digu eta honen medio zuzen-zuzen kontakisunaren harira eramaten gaitu.

Ekintza batez ere Irurtzunen kokatzen du idazleak, Don Carlosen jarraitzaileen koartel jeneralean.Protagonista erromantiko samarra izanez eta baita Zumalakarregi jeneralaren miresle amorratua ere, honen laguntzarako zalatari sartzen da beronen gudalostean.Jatorrizko bilbotar honek, Sara goitizenekoak, eguneroko bere gorabeherak kontatzen dizkigu, Don Carlosen zerbitzura egon zenetakoak.

Lehenengo pertsonan hitz egiten digu, bere nortasuna bi izaera ezberdinetan banatzen duelarik: alde batetik, espioiarena berarena, gertaerak zehatzak azaltzen dituenean eta bestaldetik, Bilboko "Arenal" kafetegiko ugazabarena, kontzientzia asuntoez aritzen denean.

Baina ez dira aipatutako horienak erabiltzen dituen erreferientzia bakarrak baizik eta, gertaerak ikuspuntu ezberdinpetik erakutsi nahaian, beste pertsonaien pentsakera ere kontuan hartzen du; besteak beste: bataila eremuaren gainetik hegaz egiten arranoarena edo teniente Valdibielsoarena.

Izan ere, irizpide horietaz guztietaz baliaturik, hasierako protagonistaren txapelgorrienganako mirespen itsua, pizkanaka sentimendu errealistagoaren itxura hartzen hasten da.; liburuaren amaierako, beraz, gudaren kontrako sentimendua du nagusi eta honek, hain zuzen ere, zalataria bultzatzen du azkenean hartzen duen erabakia aukeratzera.

No hay comentarios: