Goragoko beste iruzkin batean argudioa azalduta dagoenez, hemengo honetan nire irizpidea baino ez dizuet emango.
Zergatik hasi nintzen elaberria irakurtzen?Lehenengo orrialdeari begirada arin bat emanez,ONTZENA kafetegiaren izena ikusi nuen, hainbeste aldiz neu egondako Bilboko, Ukijo Zumarkaleko lekuarena.Hain zuzen ere, hauxe hartzen baitu Garatek gertaeren eszenatokia, bertako mahai baten aurrean eserita, Jon Garai detectibe protagonista aurkezten digunean.
Honek piztu zidan interesa eta handik aurrera, irakurri ahala, beste leku ezagun asko ere agertzen hasi ziren: Donostiako Aiete auzoa, Ondarreta edo Lasarteko zaldilastertokia, besteak beste.
Esan beharra dago idazlearen bigarren polizi-nobela hau,lehengoa "Izurri berria"izan baitzen, ez zitzaidala ohiko nobela "beltza" iruditu.Agian, holako bat izateko, idazkera zorrotza edo bortitza zen esperokoa eta honetan holakorik ez duzu aurkitzen. Pertsonaia maltxurrak, Patrizio Eizagirre eta Joxeba Goiriena handikiak batez ere, izaeraren ezaugarri txarrak eduki arren, egileak beti prudentziaz aipatzen ditu, droga trafikoaren auzietan sartuta ibiliak zirela azaltzen duenean.
Jon Garai ere funtzezko pertsona da , diruaz aparte, bezeroaren arazoez kezkatzen direnetarikoa. Eta zer esanik ez, emakumezkoren bat aurkezterakoan, zeruko aingerua bezala deskribatzen du idazleak.-" Edurne gau-jantzietan zegoen eta bere sorbalda biluziak, esnea bezain zuria, oroinez zetaturik, besarkatzera gonbidatzen zuen."-
Izan ere, lehen esan bezala, nahizeta ohiko genero "beltza"ren erakusle adierazgarriena ez izan, irakurtzea gomendatzen dizuet; lengoaia landua eta aberatza aurkituko duzuelako eta gertalekuen hurbiltasunak sinesgarria sentiaraziko dizuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario