2008/01/28

Zu bezain ahul - Egilea: Karmele Jaio


Oso liburu erakargarria irakurtzeko; hamabost istorio labur daude, hogeitazazpi urteko emakume baten ikuspuntutik ikusiak.
Erabiltzen duen euskara ulergarria eta erraza da, eta nire ustez ipuingintzan ondo idaztea zaila izan daiteke, zeren eta orri gutxitan eta eta hitz gutxi erabiliz ondo kontatu behar duzu istorio bat.
Agertzen diren gaiak gure belaunaldiko gizon eta emakumeoi gehien interesatzen, arduratzen eta ukitzen zaizkugunak dira: bikote barruan agertzen diren problemak (ixiltasunak, amodio eza, adarrak ipintzearena, gezurrak, ilusio galduak, etab.), laguntasun harremanak, seme - alabeeikiko ardurak eta kexkak, droga, bakardadea, gure gurasoekin ditugun amodio eta / edo gorroto sentimenduak, nola bizitzak aldatzen gaitun, gartzela, etab...
Liburu honek sentsazio propioak eragin dizkit. Eman dit nik neuk sentitu ditudan gauzak egileak ere sentitu dituela. Identifikatu egin naiz pertsonai batzurekin.
Ez dago akzio handirik eta istorio laburrak izateagatik ez da oso deskriptiboa ere.
Liburu hau gomendatuko nioke aspalditik euskaraz irakurri ez duen pertsona bati, animatzeko gehiago irakurtzera.

Rosa Landeta

No hay comentarios: