2008/01/21

BEGIRA , BEGIRA. TRADIZIOAREN LEHIOTIK


Euskal literaturan oso ezagunak diren Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabal, Juan Kruz Igerabide, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Jesus Mari Olaizola "Txiliku", Mitxel Murua eta Kirmen Uribe idazleen lanak aurkitu ahal ditugu liburu zoragarri honetan.

Liburua oso ondo antolatuta dago. Ipuinak, olerkiak, aho-korapiloak, eta hizkuntz jolasak tartekatzen ditu. Istorio desberdinak kontatu arren, batzuetan elementu berdinak aurkitu ahal ditugu istorio baten baino gehiagotan. Honek, ustekabean, istorio desberdinetan loturak aurkitzera garamatza.



Testuarekin batera protagonismo berezia dute Elena Odriozolaren marrazkiek. Elenak erabiltzen dituen lerro biribilak eta kolore biziak esanguratsuak dira. Zenbaitetan marrazkiek mugimendua eta bizitza ematen diote idatzitakoari.



Benetan gozatuko ahal duzuela, txikiak zein nagusiak, liburua irakurtzen, ipuinak irudikatzen eta olerkiak ozen irakurtzen.

No hay comentarios: