2008/01/28

Sisifo maite minez. Laura Mintegi


Laura Mintegiren liburu hau, oso erraz irakurtzen den hoietakoa da, kateiatzen duen hoietakoa... Hizkuntza aberatsa, arina eta ulerterraza. Erakargarria benetan. Irakurlea egoera pertsonal askorekin identifikatu eragin daitekeena, hain zuzen ere.

Gaiak puntu asko ikutzen ditu: maitasuna, adiskidetasuna, desioa, fideltasuna, morala, afektuen munduan menpekotasuna, malenkolia "ausentzia baten presentzia etengabea" bezala L.Mintegik identifikatzen duen sentimentua.


Pertsonaiak:

Ane (ama): Maitemintzen denean atzera edota bere konpromiso pertsonalak kontutan hartu gabe, dena utzi eta bizitzari bira osoa ematen diona, bizi berri bat hasteko beste batekin, beste kontinente batean...


Mikel (medikua): Besteei laguntzea, ahuleenei hain zuzen ere, bere ipar bezala duena... Bere bizitzako helburuak desbideratu gabe, zalapartarik gabe, aurrera eramaten dakiena.


Esteban (sikoanalista): Bere kontsultara doanari barneko gogorapen izkutuenak kanporatzen laguntzen diena. Era berean bere bizitzan ematen diren kontraesanak bideratzen ez dakiena.


Jon (senarra): Benetako paper sekundarioa du historio honetan. Badirudi emaztearen joan-etorri gora-behera guztiak onartzen dituena, txistik ere ezan gabe. Bihotz zabala? Maitemindua?


Galdera: Nola liteke ama batek, sei urte luzeetan, Atlantikoaren beste aldean utzi dituen bere bi alabak inoiz ez aipatzea, eta faltan ez botatzea? Sekulan erruaren sentimenturik ez edukitzea?


* Maitasuna den-dena jakiterik ez dagoen ikasgaia omen da, inork kanpotik uler ezin duena, eta azken baten, bikote bakoitza mundu bat da.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Way cool! Some very valid points! I appreciate you writing this post and the rest of
the site is really good.
My webpage ; electronic cigarette wholesale