Jakin nuenean euskaraz irakurritako liburu bati buruz idatzi behar nuela, erraz erabaki nuen Atxagaren "Soinujolearen semea" izango zela. Orain dela bizpahiru urte edo gehiago irakurri nuenez gogoratzen dudana da benetan barruan utzi zidana. Liburuaz hitz egin baino lehen onartu behar dut "atxagazalea" naizela eta berak idazten duena irakurri aurretik gustatuko zaidalakoan nagooela. Liburu honek aurrekoak gogorarazten dizkit: "Obabakoak", "Gizona bere bakardadean" ...
Nobela honen protagonista, David, Californian bizi da orain, baina bere haurtzaro,eskola garaia eta gaztaroa kontatzen digunean Euskal Herrian kokatzen du Obaba herrian hain zuzen ere.
Liburua saltoka doa, kapitulu batzuek orainaldia kontatzen dute Californian, beste batzuetan frankismo garaiko 60-70 hamarkadetan gertatzen da eta besteetan gerra zibilean gertatutakoak kontatzen ditu.
Davidek bere alabei utzi nahi die bere memori liburua, gutxi dakitelako Euskal Herriaz, kontakizun honetan paisaia, natura, baserriko giroa, historia... agertzen dira.
Gazte euskaldun batzuen historia da eta bere ibilbidea ETAn amaitu arte. Nahiz eta liburua luze samarra izan erritmo arina du, niretzat lasaigarria, gozatzekoa, inoiz ez ahaztekoa.
Asteburu honetan irakurri dut eleberri honek Italian beste sari bat gehiago irabazi duela berria ez izan arren, ea honelako beste liburu berri batekin alaitzen gaituen!
Begoña Sarnago
No hay comentarios:
Publicar un comentario