2008/01/23

Behi Euskaldun Baten Memoriak ATXAGA



Bernardoren behiaren memoriak ere, irakurketa bat baino gehiago eskaintzen dituelakoan gaude.
Behiak, aurrera datozkion enbarazu eta etsai modu guztiei aurre egiten die.
Setatsu izeneko protagonistaren "barruko ahotsaren agindua" da aparteko indar hori. Behia, "arreta osoaz" ari da beti, barruko "kezka" pean, "behi harrotasunak" eraginda. Setatsu horrek, batzutan, "poliki eta geldiro" ibilteko, "zeuk egin behar duzula aurrera, zeure ahalez", "eme egotea", "ameskerietan ez erortzea"... bezalako aginduak ematen dizkio. Beste batzutan, "kontuz!, ibili apartean!".
Behiak, "arriskua bera ere erakaragarria" du, "asperkeriaren harlausa astunak" astindu egiten ditu, "denbora pasatzeko modu berriak asmatzeari" egiten dio, "aluzinaketa" eta "delirioetan" erorita ere, atera egiten da; "apustuak ere egiten" dizkio bere buruari, "logikaz pentsatzen" kasten du.
Istorioen buruan, erreflexio hauen ondorio, honako sententziak aurki daitezke: "azkenean jabetu egin nintzen", edota "ez nuen etsi", edota "bete egin nuen neure promesa".
Basoa eta desertua dira behiaren egon leku atseginak. "Gehientsuenetan —aitortzen du— mendian ibiltzen nintzen La Vacherekin batera". Mendian ez dago, gainera, biderik, "Eta biderik ez badago, horrek esan nahi du nahi adina bide dauzkagula", hots, hiritar bizitzari oposatzen zaion zerbait da: "Ikuiluko behiek, eta areago granja edo herri haundietan bizi direnek, mila gauza desberdin dauzkate egiteko eta ikusteko", baina "hobea izaten al da beti?".
Basamortua edo desertua da darabilen beste sinbolo bat. Hango bakardadeak "benetako behi" izaten laguntzen dio, "hainbeste proba" bertan pasatu ondoren, "izarren izen eta legeak" ikasiz.
Bukaeran, promesa: "Egunen batean, premia sortu ezkero, jarraituko nuen —memorien— beste parteekin".

No hay comentarios: