Zergatik gomendatzen dudan liburuxka hau? Lehendabiziz irakurri nuenetik hainbat urte pasa diren arren (14ren bat ), gaur bertan lehen deskribaketak irakurtzeari ekin diodanean, ezin izan diot parre edo algarari eutsi. Ez al da nahiko motibo?
AITAREN BATEN ez da nobela, ez da olerki edo soziologia/filosofia liburua. Ala, agian, bai! Izan ere, artikuluen helburua irakastea, pentsaraztea izan ez arren, argi pixkat bai ematen duelakoan nago. Atzerantz behatuta eta dibertsioz irakurritako liburuen zerrenda bat eginez gero,nik hau hautatuko nuke mesanotxerako: ezagutzen ditugun pertsonaia publikoen erretratu idatziak dira alde batetik, eta gure egunerokotasunean oinarritutako obserbazio zorrotzak, bestetik.
Zer kontatzen du, bada, liburuak? Berrogeiren bat artikuluxka dira, independienteak eta nahi duzun ordenean irakurtzekoak; aurkibidea begiratu eta aukeratzea baino ez daukazu. Duela 18/19 urte egunkarietan agertutako zutabe itxurako artikulu-sorta. Gaia: bere momentuan publiko ziren hainbat pertsonaiaren (bertoko zein nazioarteko, egunkari/telebistatik jasotako...) argazki sikologiko-edo...; bere inguruan entzun, ikusi edo noizbait han-hemenka irakurritako anekdoten interpretazio librea; beste kasu askotan Andonik berak dioskunez, bere "patrika-filosofia"-tik ateratako ondorio irrigarriak... Tituluak berak "aitaren baten" ematen digu pista: berehalako baten irakurtzekoak dira, metroan edo tabernan norbaiten zan esperoan zaudela ... 3 minutuko irakurketak.
Pertsonaia, jazoera, komentario horiek gaurko-gaurkoak dirudite, gehienok ezagutzen ditugu eta ironia samurrez kontatuak daude. Idazkerari erreparatuta ere euskara erraz eta bizia, freskoa, kalekoa esango genuke.
Bukatzeko, eta goiko galderari helduta, nire aukeraketaren zergatiak hauexek dira: deskribaketa intelijenteak direlako, freskoak eta umerozkoak; zeure buruaz parre egingo duzulako; bolantean zoazela loa uxatzeko erremedioa emango dizulako; aitaren baten irakuriko duzulako. A! Ahaztua nuen: Andoni Egañarena da sendabide-liburu hau.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario