Julen Gabiria idazle galdakoztarraren liburua hau errez irakurtzen da, hiztegi eta egitura aldetik aberatsa den arren ez da korapilatsua . Historia ari ugarien artean dabil baina liburua irakurri ahala puzzlea osotzen doa.
Liburuaren protagonista Roman Alberdi da, Muxikako baserri batean bizi den umea, guda zibilaren sasoian. Aitak Gino Bartali txirrindulariaren lasterketa bat ikustera darama eta honek markatuko du nobelaren ildoa. Roman gerratik urruntzeko Bilboko portutik itsasoratuko da Frantzia aldera. Han Alpeetan berriro egingo du topo Gino Bartalirekin. Azkenean bigarren gerra mundialaren sasoian Ginoren bila honen herrira joango da, Ponte a Enmara, hain zuzen.
Liburuak detaile eta lotura asko ditu, baita fantasia puntua ere. Pertsonaiak ez dira sakonki lantzen, gainetik pasatzen dela dirudi irakurle bakoitzak jantziko ditu bere erara osotasuna har dezaten. Leku deskribapenak oso plastikoak dira: mahastiak, herriak, Alpeak, txirrindolak…
Niri liburua gustatu zait, bigarren partea batez ere, xarma puntu bat du errealtasun gordinaren parean. Anima zaitezte! itsaso han goitik ikusten da eta!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Orain dela bi urte nik ere gozatu nuen liburu honekin. Nire ere asko gustatu zaitzaidan
Bat nator. nik ere disfrutatu nuen puzzlea osatzen eta pertsonaia bitxi horiekin.
Publicar un comentario