Esango nuke Lertxundik liburu honetan identitatea sakondu nahi duela.
Horretarako, Alemania nazira garamatza. Testuingurua aitzakia hutsa da, baina. Azaletik ez bada ere, denok ezagutzen dugun ingurura hurbilduko gaitu. Nork ez du horren berri?
Markoa sekulako da muturreko egoerak azaltzen zaizkigulako. Errazagoa izango zaigu, beraz, kanpotik jasotakoa argitasunez aztertzea, urruntasunak ez du oskolik. Gaia sakontzeko distantzia beharrezkoa da-eta.
Horrela, gaiari buruzko ikuspegi orokorra hartzen lagundu ez ezik, hausnarketa ariketa egitera ere gonbidatuko gaitu.
Gaurkotasun handia du gaiak. Bai, honetan Patxirekin bat nator. Edonon eta edonoiz koka liteke. Hangoak eta hemengoak; ordukoak eta gaurkoak…. Gure inguruan ere pil-pilean dago.
Esango nuke identitatea idazlearen kezketako bat dela eta, horregatik, idatzi duela ihes betea.
Hasieran protagonistak kanpotik eraikitako identitate oso bat jasoko du. Oso harro dago alemana izateaz, kanpotik jaso duen identitateaz, ereduaz… Baloreak, arauak .. ez dira zalantzan jartzen. Are gehiago, ez da pentsatu behar. Eredua ezin hobea da. Supergizakia izateko “kapa aldean eta ibili munduan”.
Halako batean, ezustean jakingo du judua dela. Krakada itzela nabarituko du eta bat-batean, mundua hankaz gora jarriko zaio. Erraietan galeraren hutsune gordina igarriko du. Izena, izana, familia, maitea, lagunak, segurtasuna, gizarte eredua, autoestimua… dena galdu du! Maslowren piramidetik oinarrizko alde fisiologikoak izango ditu erdi tente, beste guztia hondatu egin !
Protagonistak horrela adieraziko digu hausnarketa une baten:
Mundu horretan erraza zen bereiztea gaizkiaren eta ongiaren arteko lehia, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.
Arauak eta egitekoak markatuta daude. Judua nintzela jakin nuenetik, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea. Asmatu egin behar nuen non zegoen zer.
Barrurako bidaia luzea egin beharko du; ihesean ibiliko da; ezkutatu egingo da; kikilduta biziko da; zuzentasuna topatzeko beldur egongo da; iparra galduta eta zorabiatuta. Barren-barrena jo ondoren, identitate berria josten hasiko da …..
Eta azkenean, barrutik sortutako identitate berriak oreka ekarriko dio taldeko identitateari, hau da judua izateari !
Esango nuke identitatearen gaiaren konplexutasuna primeran aurkeztu digula Lertxundik.
Isabelek dioen legez, Lertxundik gizakiaz zer pentsa ematen digu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario