Nerabe eta gaztaroko pasadizuak sarritan landu ditu.Liburu sorta honetan ere.Narrazio bat da. Egiazko fikzioa da, sinesgarritasun handiko kontakizunak, horrelako egoeratan ikusi dugulako geure burua, eguneroko txikikerietan nahastuta, baina beti zerbait bilatzen: laguntasuna, kidetasuna, konplizitatea, ulermena, sexu astinaldia edo "heriotza txikia". Gaia da maitasun eza, bihotza ezin ase, bihotz gosetia, bakarti eta xurgatzailea. Hori da ipuinen abiapuntua: insatisfakzioa.
Beste aspektu bat da noragabetasuna, bihotz aseezinen kokatu ezina, eta egoera horren kontzientzia izatea. Goseak baino noragabeak berak galtzen ditu pertsonaiak eta beraien tragedia txikiak puztu egiten ditu ez kolokazio horrek, zer nahi duten ere ez dakitela dabiltzalako.
Umorea abileziaz erabiltzen du idazleak eta pertsonaiekin jolasten du. Galeria bitxia eta interesgarria. Bost ipuinak dira gazi-gozoak eta amaiera irekia dute. Geure barruari begiratzeko beste ispilu bat da. Ipuinak zeharo desberdinak dira tamainaren aldetik.Gai berbera dute:maitasuna bilatzen duten pertsonaia bakartiak. Istorioek ez dute ondo bukatzen.Izenburua bera negatiboa da: goseti hitza.
Gomendagarria da amaiera irekia duelako, irakurlea irudikatzera bultzaten dute eta protagonistei geroan zer gertatuko ote zaien pentsatzen jartzen da ezinbestean.Errealitate kutsua dauka eta erreza da irakurtzeko, sentimendu ezagunak baitira. Protagonistek ez dute zorte handirik amodio kontuetan. Batzuk patetikoak dira, amorrua ematen dute.Besteek, aldiz,irribarre triste eta samur baten eragileak dira.
1. Perikitoen Bakardadea
Neska albaitaria da. Amak dio:"Noiz bilatu behar dun senargaia?Badun garaia!Nik hire edaderako 3 ume hazita neuzkanan". Kontua da Arafat txoria gaixotu dela, perikitoak binaka izatea fideltasun sinboloa da. Bat hiltzen bada, bestea ere luze gabe hiltzen da, penaren penaz. Mutilaren bikoteak alde egiterakoan, Evita perikitoa hartzen du.Gizona da bakarrik bizitzen asmatzen ez duen pertsona.Eguberritako mirari batekin, agian...Amaiera irekia:liatuko dira,fijo.
2. Gentzianak loretan
Esteban Elordui,telebistako produktorea, mutilzaharra, Olatz laguntzaileaz maitemintzen da eta saiatzen da berarekin ligatzen. Horretarako, mendira joaten den egun batean negozioetan, bazter haiek Olatzekin ikustea polita izango zela pentsatu zuen. Gentzianak lore urdina, tronpeta itxurakoa da, Pirinioetako bazterretan dagoena, galduz doa. Lazarraga ere aipatzen da.Jauntxo euskalduna, Arabako Lautadakoa, Felipe II.aren garaikoa. Mendiko txabola batera doaz asteburua pasatzen karabina birekin. Azkarregi ibili zen gizona.Azkenean, Estebanek orkatila bihurtu eta etxera doaz ligatu barik. Amaiera irekia: oraingoan ez dira liatzen, baina geroan, batek daki. Errealista da, ez filmeetako "happy ending" horietakoa.
3. Trip
Trip da bidaia ingelesez. Mirenek bidaia agentzia batean egiten du lan. Garraiobideak konparatzen ditu. Autobusez bidaiatzea erosoa da gaur egun. Orient Express erromantikoa zen baina deserosoa. Gaueko trenetan jende arraroa ibiltzen da: emigrante afrikarrak, night klubetako neskak... ez zaio berdin gertatzen neskari atzerrian turismoa egiten duenenan. Gustura sentituda beti munduko bazter urrunetan. Lourdesera peregrinazioa egiten konturatzen da zahartzen ari dela.
5. Une egokia,hitz egokiak
Txemi eta Garbiñe. zeozer hartzera gonbidatzera ez da ausartzen mutila. Ez du aurkitu une egokia, hitz egokiak eta egunak aurrera doaz...
4. Heidi
Jabiri beti gustatu zitzaion marrazki bizidunetako Heidi. Irri eta negar eragiten zuena.Banatu berria zen Jabi. Tabernaria. Ixiarrek, kamarerak, esan zion:-"Bilatu beste andre bat". Depresioak jota, neskame bulgariar bat kontratatu zuen.Olga Antonova. Heidiren antza zuen. Berarekin ligatzen saiatu baina Olgak alde egin zuen. Insistitu ostean, bueltatu zen baina bere alabakaz. Heidiren antza ere zeukana. Nadia txikia. Bi Olga daude:emaztea eta neskamea eta bi Heidi: ama eta alaba. Amaiera irekia du: amodioa egiten dute. Agian lehenengo eta azken aldiz. Ala neskamea bueltatuko da???
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario