Babilonia, Joan Mari Irigoien, 1989
"Babilonia zen antzinako herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena" irakur dezakegu liburuaren atzeko azalean. Honek ondo laburbiltzen du Babilonia baserriak biziko duen sufrimendua eta suntsipena. Anaia bikien arteko gorrotoa, oinordekotzaren inguruko inbiria eta ikusezinak; maitasun eta grinen arteko bortizkeria; mundu material eta magikoaren arteko harremana... Guzti hau eta gehiago topatuko dugu irakurgai honetan.
Babilonian, Irigoienen besteetan bezala, oposizioz eta dikotomiaz betetako mundu bat ikusiko dugu: tradizioa eta etorkizuna, mundu erreala eta magikoa, liberalak eta karlistak, maitasuna eta gorrotoa,...
Interesez jarrai daitekeen istorioa dela esango nuke, irakurketa erraz eta entretenigarria eskaintzen duena.
Amaia Ormaetxea
2007/10/29
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario