Duela bi urte sukaldean nenbilelarik,barre algarak entzun nituen egongelatik. Nire semea "Kutsidazu bidea, Isabel " irakurtzen ari zen. Hain dibertigarria ematen zuenez erabaki nuen, neuk ere, irakurtzea. Esan behar dut niretzat ez zela izan hain barregarria, agian , hasieran izan nituen euskerarekiko harremanak gogorarazten zizkidalako. Euskera ikasteko nahian, Getariako familia batekin udako hilabete batean joan nintzen eta gorriak pasatu nituen haien hizkerarekin. Ez zegoen ulertzeko modurik. Liburuak ere kontatzen du nola mutil erdaldun bat baserri batera joaten da bizitzen eta aldi berean euskara klaseetara.Hasieran, ez daki nondik joaten den euskaltegira eta baserriko alabari, Ixabeli, galdetzen dio bidea. Handik atera da liburuaren izenburua. Mutila, euskaldunberria zenez, arazoak zituen euskaraz ondo ulertzeko eta horregatik baserrian edota euskaltegian egoera "dibertigarriak" agertzen ziren.
Liburua ondo dago, deskonektatzeko eta "euskaldunberriek"dituzten kexkak eta beldurrak kentzeko. Oso arin irakurtzen da eta ondo pasatzen da pretentsiorik gabe. Ordudanik, ez dut antzeko libururik irakurri. Beno, "Todos nacemos vascos" Oskar Terolena gogoratu dit, barre handiak egin ditudalako eta gaur egun gai batzuei ematen zaien garrantzia kentzen dielako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario