2007/10/23

Brooklyngo erokeriak

Paul Austerren lehen lana euskaratua daukagu hau: Brooklyngo erokeriak. Duda barik, itzulpenak euskaraz irakurtzeko aukera zabaldu egiten zaigu irakurleoi. Eta hori, jakina, eskertzekoa da.
Eleberri honetako protagonista Nathan daukagu. Hau dibortziatuta dago, eta biriketako minbiziaren zulotik atera berria da Brooklynera (New York) bizitzera joaten denean, bere haurtzaroko auzora, hain zuzen ere. Tom horren loba da, eta kasualitatez, hau ere Brooklynen bizi da. Osaba eta loba horien lagunak, familia, eta zeharka sartzen diren beste pertsonai batzuen gorabeherekin osatzen da nobela. Baina ez edonola. Izan ere, pertsonaiak puzzle baten zati askeak irudika daitezke, eta liburua amaitzear dagoela joko horren pieza guztiak erraz, samur eta kasualitatez uztartzen dira.
Orokorrean, pertsonaien bizitza arrunta da, baina haien arteko leialtasuna goraipatekoa dela iruditzen zait, batetik. Bestetik, badirudi bizitzak beste aukera eman nahi diela, eta horretan ere kasualitateak jokoa emango du.
Beno, seguru nago zeure buruari galdetu diozula zertara datorren horrenbeste kasualidadea, ezta? Ba, Austerrek kasualitatea behin eta berriro aipatzen duelako. Baina azken hau ez da kasualitatea, kausa baizik.
Amaitzeko, idazleak batzuetan irakurlearekin hitz egiten du, horrek freskura eta hurbiltasuna ematen dio nobelari. Teknika hau, irakurketa erraza eta pertsonaien arteko saltsagatik gomendatzeko liburua dela iruditzen zait.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Egia esan liburu hau irakutzeko erraza suertatu zait, izan ere hasiera korapilatsu xamarra iruditu arren! Hasieran neketsu iruditzen bazaizu ere, geroz eta gogo handiarekin irakurtzen duzu.