2007/10/23

kleopatra

IZENBURUA: Kleopatra
IDAZLEA: Jon Arretxe

Liburu hau nobela beltza da baina parodia modukoa.
Eleberri honetako protagonista nagusiak Simon Artabe ikertzailea eta bere laguntzailea Etxebe dira. Hauek eta beste personaia batzuk Arretxek idatzitako Manila konexioa izeneko eleberrian agertu ziren.
Nobela honetan Artabek Etxeberen laguntzarekin eta emakume baten enkarguz kasu bat argitu behar du. Mandeuli Urdina aurkitzeko lana eskeini dio emakumeak. Artabek hori zer den jakin gabe onartu du eta Mandeuli Urdinaren bila joango da. Abenturak Basauri aldean gertatzen dira eta Basaurikoa naizenez, interesa sortu zait.
Arretxe idazle basauritarra da eta oso argi eta hitz gutxirekin deskribatzen ditu Basauriko auzoak, kaleak eta aipatzen dituen lekuak, nola heldu hara eta zein bideetatik. Irakurtzen duzun bitartean deskribatzen duena ikusi ahal duzu mapa bat izango balitz moduan.
Nobela hau oso errez irakurtzen da. Eleberriaren hasieran eta amaieran komikia erabiltzen du eta nire ustez liburuak komiki baten kontaeraren antza du. Elkarrizketa ugari daude. Deskribapenak ez dira oso luzeak baina etengabe agertzen dira.
Liburua gustura irakurri dut. Idazleak umorea erabiltzen du baina niretzat ez da izan barre egiteko. Elemento kutre asko agertzen dira eta haien artean, pertsonaiak eta gertaerak aurki ditzakegu.
Honetaz aparte, elemento historikoak eta artekoak ere agertzen dira nobelan: Abrisketako baseliza Arrigorriagan eta Finagakoa Basaurin garrantzia dute nobelaren garapenean. Ez dakit oso fidegarriak izango diren aipatzen dituen datu historikoak (bisigodoak, mairuak, karistiarrak...)Nobela euskera batuan idatzita dago eta oso puntualki bizkaiera erabiltzen du baserritarrak mintzatzen duenean. Niretzat idazkera ulergarria izan da. Nire ustez erderako esaera batzuk itzuli ditu literalki.

No hay comentarios: