Hirurehun eta berrogeita hamar orrialde dituen liburua ez da kontakizun laburra. Nire ustez haria barik sarea izan beharko luke, eta ez irekiegia, bestela arrainik ez. Horixe gertatu zait niri, elaberri honek ez nau harrapatu.
Horrelako kasuetan kontakizun mardul bati huetakoren bat eskatzen diot: idazteko modua gustukoa izatea, edo niri, neure kabuz bururatuko ez litzaidakeen zerbait eskaintzea, edo ezagutzen ez dudan zerbait erakustea, edo ez dakidan zerbait irakastea, edo nik, bakarrik, sentituko ez nukeena sentiaraztea.
Ez dut esaten elaberri honetan horrelakorik eskaintzen ez denik, baina oraingo honetan nire irakurketak ez du horiekin topo egin.
Bueno, baina entretenigarria bada? Gaitzerdi, baina niretzat normalean ez da nahikoa izaten. Irakurketa entretenigarria izan delako sentsazioa eta denbora alferrik galdu izanarena muga ahul batez banandurik daude, eta kasu honetan ez dakit ziur mugaren zein aldetan gelditu naizen.
Idazle honek, nire ustez, horrelako elaberri bat urtero idatz lezake (30 urtean 30 elaberri), denak hau bezain onak edo hau bezain..... Nik, badaezpada, oraingoz, eta ziur aski luzarorako, ez dut autorearen beste libururik irakurriko.
Eta egin behar zen kritika? Ordenagailuari ez diot ezer kontatuko, zuei bai, gelan. Bitartean irakur dezakezue elaberri honen 260. orrialdeko azken lerroa. Ni ez naiz etorri egurra ematera. Agur.
2007/10/31
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario