Karmele Jaiok kontatzen digu istorioa intimista eta egunerokoa dela esan dezakegu.
Nerea protagonista nagusia da amarekin batera. Ama(Luisa) ospitalean dago, ez du hitz egiten eta ez du inor ezagutzen. Nereak egunkari batean egiten du lan eta ordu asko han egon behar du, horregatik gutxi ikusten ditu senarra(Lewis) eta alaba txikia (Maialen); askotan alaba lotan dago hura etxera heltzean. Nerea estresatuta dago: lan gehiegi egiten du, familia gutxi ikusten du, ama ospitalean dago eta gainera keskatuta dago aspaldi alde egindako maitalearen itzulera dela eta. Nerea ezin izan daiteke hori guzti hori aldi berean; egunerokotasunaren zama astuna da. Hori dela eta, izekoari (Dolores) deitzen dio Alemaniatik etor dadila eta amarekin laguntzeko. Biak Luisaz arduratuko dira eta argazki zaharrak erabiliz saiatuko dira ama errealitatera bueltatzea.
Iragana eta orainaldia tartekatzen ditu idazleak. Nerearen eta amaren oroitzapen zaharrak edo aspaldi gertaturikoak kontatzen dizkigu, guk gertatzen ari zaiena ulertzeko. Horrela badakigu Nerearen lehen senargaia desagertu dela eta bera ahazteko Oxfordera joan zela Maite lagunarekin eta han senarra ezagutu zuela; amaren lehen senargaia(German) marinela zela eta ura irentsi ondoren nahiz eta ez hil, guztiz aldatuta bueltatu zela eta Luisak harremanak apurtu zituela; izeko Dolores Alemaniara joan zela bizitzera baina familiarekin harremanak mantendu dituela eta orain itzuli egin dela Nereari amarekin laguntzeko.
Amak, ospitalean, bakarrik German izena esan du eta Doloresi eskatu dio farora eramateko. Horregatik, nahiz eta medikuak esan ospitaletik ez ateratzeko, Nereak eta izekok amaren azken nahia betetzea erabakitzen dute eta hor bukatzen da istorioa.
Istorioa kontatzeko deskripzio eta konparaketa ugari erabiltzen ditu, baita ama-alabaren bizitzen arteko paralelismoak. Bi protagonistek, Nereak eta amak, zauri bat dute: gizonezko maitale baten galerak sorturiko zuloa.
Nobelaren simboloa, amaren eskuak, baldintzarik gabeko babesaren sinboloa da.
Bukatzeko, zera esan behar, sentimenduak ugari agertzen direla eleberri honetan eta atseginez irakurtzen dela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario