Liburu honetan Hasier Etxeberriak Cosme Iturrinoren gogoetak argitan jarri dizkigu. Lehenengo pertsonan idatzita dago eta bertan, aste batean, bost egunetan hobeto esanda, astelehenetik ostiralera, Iturrinok berak kazetari bati, Hasier Etxeberria idazleari, hainbat istorio kontatzen dizkio.
Fikziotik ateratakoen artean batzuek zirko batean aspaldian elkar lan egin zuten: Ettone Diccino zirkoaren jabea, Iturrinorekin batera kaxa zatitzailearen kidea eta garai horietan bere lagunik handiena; Anne eta Belle ahizpak, gorputz bateko emakume bi eta Iturrinoaren neska-lagunak edo; bita ere, Lucio fakirra, eta Daisy, txakurren erregina.
Falta direnak gaurkoak dira eta Iturrinorekin bizi dira herri txiki batean: Jose Azpiazu Madariaga, ezizenez Josetxo edo Plasma, tabernaria eta gau egun bere lagunik handiena; Don Valentin, herriko abade jauna, alkate jauna eta kultura zinegotzia.
Liburu hau arin irakurtzen da, hizkuntza landua baina erreza idatzita dago, eta baditu pasarte batzuk oso hunkigarriak. Adibidez, zirko sasoian Iturrino eta Anne eta Belle ahizpen arteko harremanak naturaltasunez zelan kontatzen dituen.
Liburu hau bukatu ondoren gogoa ematen dizu Hasier Etxeberriaren beste liburu bat hartzeko eta berriro irakurtzen hasteko. Gehiago jakin nahian edota ase nahian.
1 comentario:
Jon Landa HANDIA!!!!
Zu, bai, zu!
Zirkoaren inguruan edozer gerta liteke. Eta zure gustukoa izateak ez nau harritzen. Zirkoak barruan dugun umeari une atsegina dakarkio orokorrean. Bale, ez du zertan, baina horrela irudikatu nahi dut edo nahi zaitut.
Hurrengo baten, astia izanez gero, eta hain erraz irakurtzen bada, eskatuko dizut liburua.
Nik EULIEN BAZKA eta MUTUAREN EZTAKIZER irakurri ditut eta hauek ere oso laburrak dira. Lehenengoa gomendatuko nizuke, baina, hori bai, lasaigo zaudenerako,patxadaz eta ZARATA barik irakur dezazun. Agian, Iraleko ikastaroa amaitzen dugunerako?
Publicar un comentario