Anjel Lertxundiren nobela honetan Werner da protagonista, eta berak, zahartzaroan kontatzen du bere bizitza. Lehenengo partean, hamasei eta hamazazpi urte zituenekoak idazten ditu. Garai honetan, Alemania naziaren garaian, Werner Hitler-zale sutsua da eta harro sentitzen da horretaz. Bere nazismoari buruzko kontzientzia ez da suspertu familiaren barnean, kanpoan bizi den giroan baizik. Nerabezaroaren sentipenak eta nerabearen “izateko” prozesua Alemaniako egoera sozio-politikoarekin uztartzen da eta ondorioa oso ondo narratuta dago nobela honetan: taldekoa izateko beharrak, goi-arraza batekoa izatearen harrotasunak, patriota izatearen frogak erakusteko nahiak eramaten du protagonista juduen kontrako koldarkeriak egiten, inolako enpatiarik gabe, bihotzean ezer txarrik sentitu gabe, juduak sekulako gorrotoa merezi duten pertsonak bezala tratatu behar direla kontzientziarekin. Bere asmoa eta nahia nazismoaren asmoa eta nahiak dira eta Alemania handia, garbia eta askatuta lortzeko ekintzetan gero eta gehiago inplikatzen da.
Ezustean jakiten du judua dela eta mundua eta bizitza amildegitik joaten zaizkio. Beharbada Sebastian juduari egindako sarraskiaz gogoratuz, gorotza sentitzen da. Mundua salbatu behar izatetik, simaurra bere gainean sentitzera pasatu zen. Orduan hasten da bere ihesa, judu herratuaren ihesa, eta honekin batera harridura, etsipena, gorrotoa eta izua.
Bigarren partean, Alpeak-Trieste-Paris-Marsella egiten duen ibilbidearekin eta gertaerekin batera, hausnarketa sakona egiteko sakona du eta hurkoenganako sentimenduak izaten ari da, “familiaren on beharrez ari da eta ez bere onaren bila” eta beste juduei laguntzeko hartzen duen erabakiak bere buruarenganako estimua eskuratzen laguntzen dio. Azkenean, Hitler-zale amorratua izatetik Hitlerren arerio izatera pasatzen da, eta azken hau burutzen du Hermann, bere aita? ideologiko izan zena hiltzen duenean.
Liburua atseginez irakurri dut eta Lertxundik narratzen duena, nahiz eta Alemania nazian kokaturik egon, gaurkotasun handia duela uste dut. Nahiz eta hitz batzuk ez ulertu, testuinguruak erraztu dit une bakoitzean narrazioaren esanahia.
Lehenengo atala akzio askokoa eta azkarra izan bada ere, bigarrenean hausnarketa eta sentimenduen deskribapensakona izan da nagusi. Bestalde, lehenengo pertsonan idatzita egoteak hurbiltasuna eman dio istorioari eta erraza izan zait hainbat pertsonaiarekin bat egitea eta kontaketetan sartzea.
2007/10/07
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario