Liburu honetan, izenburuak esaten digun bezala, hamabost istorio labur aurkitzen ditugu: istorio txikiak, xumeak, sentimenduz josita.
Idazleak bikote batzuen pasarteak kontatzen dizkigu. Istorio bakoitza desberdina da. Adibidez, mutil koskor baten udako maitasun istorioa kontatzen da eta baita preso egondako emakume baten istorioa ere. Gizarteri dagokionez, maila ezbedinetako jendearen gorabeherak narratzen dira: badago familia dirudun baten istorioa eta auzo txiro batean bizi den neska baten istorioa ere bai.
Narrazio horietan guztietan isladatzen da gizon-emakumeen arteko bikote harremanak ez direla beti zorionaren iturria. Bakardadea, isiltasuna, inkomunikazioa, desamodioa, zeloak, nahigabea...dira istorioen oinarria. Adibide gisa, bi zauri horien laburpentxoa:
- “Stop” ipuinean, auto barruan kokatzen da istorioa. Bikotearen arteko ohiko eztabaida dago. Gabonetan, zein etxetan afalduko duten, andrearen familiarekin edo gizonaren familiarekin elkartuko diren. Egoera horrek dakarren isiltasuna deskribatzen du.
- “Zuk nahi duzuna” kontakizunean, emakumeak semarrari zinemara edo afaltzera joateko proposamena egitear dago, baina, nekaturik ikusten duenez, ez dio ezer esaten. Senarrari gauza bera gertatzen zaio. Azkenean, komunikaziorik ezak bikotea etxean geraraziko du.
Liburu hau oso erraz irakurtzen da; eguneroko hiztegia erabiliz aparte, ez ditu oso esaldi luzeak erabiltzen; baina, narrazio batzuk laburrak direla iruditu zait eta gehiago irakurtzeko gogoz geratu naiz.
2007/10/27
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario