Bernardo Atxagaren nobela hau gerra karlistan kokatzen da.Martin Saldias "Sara" goitizena duena karlisten zelataria da.Bilbotik irtetzen da Zumalakarregi jeneralentzat garrantzi handiko informazioa ematera.Karlisten kanpamendua Irurtzun herrian dago eta bai bidean zein Irurtzunen bere bizitza arriskuan ikusiko du Martinek.
Kapitulo bakoitzaren amaieran kapitulo horretan agertu den pertsonaia baten pentsamenduak gehitu ditu Atxagak.Merino tenienteak pentsatu zuena, Carrasko sargentuak pentsatu zuena...
Originala iruditu zait gehitze hau.
Nobela ondo dago.Idazkera zuzena da eta errez irakurtzen da baina ni ez naiz sentitu istorio honen konplizea.Kontakizun labur honek ez dit ezer berezirik sentiarazi:ez dut negarrik egin, ez dut barrerik egin ezta larritu ere protagonistak heriotza hurbil sentitu duenean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario