2007/10/23

Krokodriloa ohe azpian

Mariasun Landa Errenterian jaio zen 1949an. 1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen eta zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle jardun zuen. Egun, Literaturaren Didaktikako irakasle da Donostiako Irakasle Eskolan. Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio lanak egin baditu ere, haur eta gazte literaturara zuzendu ditu bere emaririk nagusiak; dagoeneko, alor horretan, 30 titulu argitaratu ditu. Lan horietatik asko katalanera, galizierara, gaztelerara, ingelesera, frantsesera, alemanera, grekora, koreerara, arabierara nahiz albanierara itzuli dituzte. Landak jasotako sarien artean Euskadi, Municheko White Raven eta Estatu espainoleko Kultura Ministerioak ematen duen Sari Nazionala daude.
Liburu horrek Antoni.Maria Labaien Narrazio Saria baita Haur eta Gazte Literaturaren Espainako Sari Nazionala jaso zuen 2003. urtean. 2006ko martxoan, liburu hau IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundearen (International Board on Books for Young People) ohorezko zerrendan sartu dute.
Depresioari buruzko liburua da. Esaten dute XXI. mendeko gaixotasun larriena izango dela. Protagonista tipo arrunta , grisa da, harremanetarako zailtasunak dituena. Krokodilo bat agertzen zaio ohe azpian, eta oinetakoak eta jaten dizkio. Krokodiloa angutiaren metafora da: ahotzar batekin irentsiko zaituen piztia da. Azaleko irakurketa bat dago, gizona eta bere krokodiloak osatzen dutena, eta bestea, sakonekoa, larritasunarena da.
Testoa bizia, intentsua, umeretsua da. Parodia bat dago: antitristezi pildoren parodia. Ikutzen den gaia, gure baitan sentitzen dugun krokodriloarena da, baina irakurleari dagokio nola azaldu. Amaiera, dena dela, itxaropentsua da: maitasuna izatea eta onartzea krokodrilo eta larritasun horrekin bizi eta negoziatu behar izango dugula.

1 comentario:

sorgine dijo...

Zerbait galdetu nahi Mariasun Landari?
Uztailaren 1ean Mariasun Landa elkarrizketatu behar dugu eta leiho bat irekitzea pentsatu dugu zure galderak proposa ditzazun.
http://eibar.org/blogak/sareinak/agenda/zer-galdetu-nahi-diozu-mariasun-landari