Duela bi urte, erosita eta gogoko nuen liburu bat irakurri nuen, hau da, "Ostegunak", Jon Arretxe idazlearena. Oso famatua izan da betidanik, nahiz eta modernoa izan, klasiko bihurtu da Euskal Literaturan.
Egia esan, itxura ona du. Azal polita eta erosoa edonork irakurtzeko, "poltsikoa" delako, errazterreza, arina eta laburra. Horretaz aparte, pasarteak laburrak dira. Edozein momentutan hartzen duzun irakurketa da eta era berean uzteko ez dago arazorik, ez duzu haria galtzen.
Eleberria irakurri eta hurbiltasuna sentitu nuen. Nik neuk bizi dudan Gasteizko Unibertsitateko giroa deskribitzen du Arretxek. Beraz, gaztedi kontuak dira.
Esan daiteke liburu honen gaiak Unibertsitateko garaia eta gaztediaren oroitzapenak direla. Gaiaren eta tituluaren artean harreman handia dago. Osteguna da Gasteizen unibertsitarioen parranda gaua. Argudioa honako hau da: Arretxek bere bizitzaren zati bat kontatzen du eleberri txiki honetan; IVEFa ikasi zuen garaia primeran deskribatzen du. Gaztea izateak suposatzen duenaren gauza guztiekin batera:amodioa, parrandak, sasi=eskola. . . Alderdi akademikotik aparte doan guztia. Bestela, liburua aspergarria izango litzateke.
"Ostegunak" akzio askotakoa da, zeren eta abentura eta anekdota ugari kontatzen baitira. Era berean, deskriptiboa ere bada, behar den neurrian, hots, pertsonaiak nolakoak ziren kontatzeko orduan. Istorioa Gasteizen kokatzen da,XX.mendeko 80.=90. hamarkadetan. Narratzaileak 1.pertsonan hitz egiten du protagonista baita.
Bere helburua zen bizitzarik garairik politena gogoraraztea, "ebokatzea": gaztetasuna.Sasoi honetan oso idealista eta kokoloa zarelako. Gero, gauzak aldatu egiten dira. Beste perspektiba batetik ikusten duzu mundua, zabalagoa.
Bat nator liburuaren agertzen den mundu ikuskerarekin. Horrelakoa zen benetako giroa. Unibertsitateko tabernakoa, neska=mutilen arteko harremanak... Liburua amaitu nuenean, pentsatu nuen oso erreala eta hurbila zela.
Antzeko liburuak, "Gure Barrioa 1975"eta "Nerabetasuna" Xabier Mendiguren idazlearenak dira.
Azken honetan ipuin bilduma bat irakurri dut. Oro har, istorio laburrak dira. Gai batzuk unibertsalak dira: amodioa...gomendatzen dizuet batez ere arina, erreza eta dibertigarria delako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Liburua oso ondo dago eta oso erraza da irakurtzeko. Animatzen zaituztet irakurtzeko.
mese ahal duzu laburtu liburua behar det urgentea
Publicar un comentario