2007/11/12
Liburuak tristura egoera batera eraman nau eta tristura horrek abesti bat gogora arazi dit. Abestia tristea da, baina polita, eta tristurari ere onura atera behar zaio, beraz entzun eta gozatu.(Gogoa baduzu hartu tekila botila bat edo beste zerbait, eskura duzuna, bete txupito bat, edan, hasi abestia entzuten, bete beste txupito bat eta telebistaren aurrean bazaude ez zaitez tontolo-mozola edo mozola-tontolo izan, itzali telebista eta joan zaitez ohera. ONDOLOIN!
Hortik aparte liburua errez irakurtzen da eta Karmele Jaioren liburu gehiago irakurtzeko gogoa piztu dit. Ea hurrengoa oraingo hau baino alaiagoa den, denetik behar dugu eta.
2007/11/09
Baina bihotzak dio - Xabier Montoia
13 narrazio desberdinak eskeintzen dizkigu Xabier Montoiak liburu honetan. Istorio bakoitzari gai jakin eta desberdin bat dagokio. Gaiok gure bizi-inguruan indarra eta eragina duten gurutz puntuak dira. Lehen istorioa nerabe betengan gurasoen banaketak sortzen duen angustian murgiltzen gaitu, egoera horretako sentimendu eta emozioetan ezinbesteko empatia batean irakurlea kokatzen duelarik. Kasu honetan mutil nerabe baten mingoztasuna arnasarazi egiten digu irakurketa aurrera doala. Ez istorio honek, ez besteek, ez dute amaierarik; gaiaren inguruan sortzen den korapiloak ez dakigu zein eboluzio izango duen pertsonaien geroaldian. Irakurleari, ordea, narrazio gehienek uzten diote irakurketaren amaieran pertzeptzio eta sentsazio amaituak: etsipena, sentimentuen aldarkotasuna, ezintasuna, maitasunaren amaiera, bakardea, ...
Beste gai batzuk dira infideltasuna, suizidioa, drogen ondorioak, ... Guztietan amaiera irekia da, eta pertsonaiak ez dira subjetuak, objetuak edo motiboak baino ez gaur egungo errealitatearen erretratuak egiteko. Ez du egiten idazleak pertsonaien deskribapen psikologikorik eta gutxiago beraei buruzko juizio edo balorapenik, hori dena irakurlearen lana da. Hala ere, idazleak ez du behartzen irakurlea balorazio moralak edo etikoak egitera, pertsonaiek nolabaiteko ikutu tragikoa zentzu klasikoan dutelako, hau da, beraingandik kanpo dauden ezinbesteko gertaera, indar edo joeren menpe daude. Testu-inguru batek, edo bizitzak berak, ezartzen dituen baldintzekin ezinean daudenez pertsonaiak, irakurlea kupidatu egiten da beraiekin bera ere izan daitekelako harietako bat. Beraz, istorio bakoitzaren gaiaren trataerak ez dio irakurleari distantziarik hartzen uzten. Pertsonaien emozio eta sentimenduen mundutik igaro behar du irakurleak. Nire ustez, Xabier Montoiak hori ondo lortzen du, eta sinesgarritasun handiago emateko agian pertsonaiei kokapen geografikoa ematen die: burua eta bihotza Euskal Herrian, itxaropenak eta fantasiak atzerrian. Norberaren kontuak eta inguru hurbilekoak ere atzerrira eramaten ditu, han urrutian ez dagoelako leku urrutiagorik ihes egiteko eta itxaropenentzako ez dago itxaropen gehiagorik. Egoera mingarri horietan zerbait argitu daitekelakoan edo, pertsonaiak identitatearen bila ari dira, eta irakurlearen pretzepzioa da bilatze horren aurrean ez dagoela ezer, eta zeozer badago gutxirako izango dela. Dena dela, azkenerako uzten digu idazleak bidairik latzena, hau da, norberaren herrian norberaren burua erbesteratzea. Istorio bakoitza irakurri ondoren etsipena eta samina geratzen dira giroan, baina eguneroko errealitatetik oso hurbil izan garen sentimendua ere.
Narrazioen egitura aldetik konfliktoa ez da aurkezten bat batean, narratze prozesuarekin batera ixurtzen doa apurka eta istorioa dramatismoaz koloreatzen doa. Narratzaileak korapiloaz irakurlea bakar-bakarrik uzten du, beronek bere ondorioak atera ditzan. Ez narratzaileak, ez pretsonaiek, ez dute iritzirik ematen ("narratzaile zero"). Esan ere, errealismo kritikoan koka daitekela autorearen lana, nahiz eta errealitatea erakusteko fikziora jotzen duen. Paradoja hori bihurritu egiten du autoreak bere liburuan, errealitatean sartzen bait gaitu fikziozko narrazioen bitartez.
Amaitzeko esan, liburuaren izenburuak modu sinplean eta errazean seinalatzen duela barruan dakarrena. Eta bide-batez, zoriondu Xabier Montoia gaur bertan Literaturako Euskadi Saria (2007) irabazi duelako bere azken narrazio bildumarekin, Euskal hiria sutan. Epaimahaiak justifikatu du saria liburuan goi-mailako literatura dagoelako eta euskara aberatsa eta ulerterraza erabiltzeagatik. Irakurleon txanda da orain.
Joseba Bilbao
2007/11/08
GUDARI ZAHARRAREN GERRA GALDUA saizarbitoria
Idazle honen Rossettiren obsesioa irakurtzen joateko esan ziguten eta irakurri ondoren idazlea apur bat gehiago ezagutzeko beste liburu hau irakurri dut. Gai aldetik ezberdina da. Liburu honetan, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat aztertzen du: “Gerra Zibileko memoria historikoa delakoa.
Gerran hanka bat galdu zuen gudari batek minusbalia horri dagokion pentsioa jasotzeko tramiteak egiten hasten da eta pertsona hori prozesu horretan nola sentitzen den kontatzen digu eta sentimendu horietatik abiatuz, gerra nola bizi izan zuen ere kontatzen digu.
Kontakizunean zehar perfil ezberdineko pertsonaiak agertzen dira, elkarren artean harremanak dauzkatelarik; batzuk Frankoren alde borrokatu zuten; beste batzuk errepublikaren alde, baina horiek artean ere ezberditasunak daude, batzuk UGT ingurukoak ziren eta dira, beste batzuk euskal nazionalistak.
Gerra garaian eta gaur egun gerra ostean, 50 urte beranduago, euren arteko harremanak berdinak al dira?
Liburua ez da luzea 100 orrialde ditu, hala ere sarritan gertatzen zaidan bezala, hasieran kosta egin zait zentratzea, batez ere pertsonaiekin, nor den nor jakin arte. Amaitu dudanean berriz hasi naiz irakurtzen eta bigarren aldi honetan askoz hobe ulertu ditut egoerak. Niri ez zait iruditu engantxatzen duen horietakoa, baina irakur daiteke. Gerra bat zer den eta zehazki Espaniako gerra zibila zer nolakoa izan zen ulertzeko lagungarria delakotan nago.
Eta amaitzeko Blog batean idazten dudan lehen aldia denez, froga egina dago, estrenatu naiz.
2007/11/07
Han goitik itsasoa ikusten da
Kontaketa, batez ere liburuaren lehen atalean, leku eta denbora saltu ugariz egindakoa da. Hala ere, ez du ulermena oztopatzen, eta haria normaltasunez jarrai daiteke irakurketan aurrera egin ahala. Baina, uka ezina da gertaerei dagokienez hutsuneak gelditzen direla. Hiru-lau pintzelkadatan margozten ditu gerra aurrean eta gerra zibilean protagonistaren familiakoei gertatutakoa.
Behar bada, hutsune horiek Romanek gaztetxotan atzerrian sentitzen duen hutsunearen ispilu izan daitezke: familiarik eza (aita hilda, ama urrun), pena txikitan egin gabeko gauzengatik, edo aurrerago azalduko den deserrotze sentsazioa.
Bestalde aipagarria da atal honetan azaltzen diren fantasia ukituak.
Bigarren atalean kontatzen dena Ponte a Eman gertatzen da Mussolini agintean zegoela, eta fazismoa pil-pilean. Errepresio giro honetan, Roman Ginoren herrian azaldu zenean, pertsonai bitxi multzoa bizi zen bertan, bakoitza bere erara iraultza egiten saiatzen zirenak. Adibidez Fray Ciccillo, txoriak ebanjelizatzeaz gain, juduak ezkutatu eta dokumentazio berria ematen ziena, bizimodu berria hasi ahal izateko; Luca pelikula italiar txarrak ipintzen zituena, herritarrak nazkatu, zinemara joateari utzi eta herritarrak gobernuaren kontrara altxatuko zirelakoan; gauaz pertsona bera beste lau edo bostekin elkartzen zen pelikula amerikarrak ikusteko; Aggio okina, Musolinik gereziak marikoien kontua zirela esan zuenetik, egunero ogi baten gerezi bat sartzen zuena; Livia, neska judua, arropa edo itxura aldaketarekin tradizioari ostikoa eman nahi ziona; Signora Maria herrian erreferendunak egiten zituena gaztetan eta eskumatarra izan arren Pablo bere etxean ezkutatu zuena; Pablo dokumentuak faltsutzen zituen marinel Portugaldarra, Nino Bartali txirrindulari ospetsua gurpilean ezkutatuta faltsututako dokumentuak eramatearen ardura hartu zuena, eta abar. Azken hau kenduta herriko pertsona arruntak, anonimoak nolabait esatearren, bakoitza bere txikitasunean lan handia egiten ari zirenak..
Bertako herritar batek, Nino deskubritu zuen Oscar mekanikariak, gerra ez dela kaletik ikusten, sufritu egiten dela eta agintariek bulegotik ikusten dutela dio. Beste alde batetik, jende normalari utzi behar zaiola gauzak esaten, eta liburuak beti izan beharko luketela jende txikiari egindako begirada uste du.
Eta ez ote da horixe berori liburu honetan neurri handi baten egiten dena? Herriko pertsona zehatz batzuen bizipenetan oinarrituta kontatzen da Historiaren zati bat.
Aurretik esandakoari lotuta dago protagonistak Ponte a Eman denboratxo bat eman ondoren egindako hausnarketa. Romanek dionez Gino Bartalik enziklopedia edo liburuetan agertu beharko luke, baina ez errepidean egindakoagatik, bizitzan isil-isilik egindako merituengatik baino, hori baita bere ustez liburuetan azaltzeko arrazoia.
Hori izan ote zen Julen Gabiriaren arrazoia Gino Bartali nobela honetako pertsonaiatzat aukeratzeko?
Hizkera aldetik txukuna da eta oso kontuan hartzen ditu garaia eta pertsonaiak nongoak diren erregistro aldaketak egiterakoan. Horren adibide dugu Roman eta bere gurasoen hizkera
“...Romanek entzun zuen gaur jakingozu noren truke kendu neutsun zubillinddarie.” (19.or.)
2007/11/06
Hemeretzi ipuinez osatutako liburua dugu Canoren hau. Badirudi Canok ipuin hauetan bere sormena askatu duela eta esperimentazioan murgildu dela oso literatura berritzaile, pertsonal eta gogoangarria emanez.
Ipuinotan darabilen hizkuntza oso zaindua eta depuratua da, berbazaletasun nabari batez jantzita. Kontakizunean dena kondentsatzen da, hizkuntza eta edukia. Forma zein mami aldetik abangoardiaren eragina antzeman daiteke. Surrealismoaren ukitua du. Bestalde, irakurlea Canoren burutazio eta ideien originaltasunaz miretsita geldituko da, adibidez, bere pertsonaien izenak asmatzeko erakutsiko duen salero bereziaz…
Zinema, telebista eta literaturako erreferentziak eta iruditeria mordoa da, baita maite dituen idazle zein artistei buruzko aipuak. Mundu propio bat garatuko du oso estilo indartsua erakutsiz.
Formari dagokionez ezaugarri pare bat azpimarratuko ditugu: Bat. 3. pertsonak, barne-bakarrizketak eta elkarrizketak bereizgarri ortografikorik gabe emango dizkigula, dena nahasiz, eta irakurlearen inteligentziaren esku utzita horren guztien bideratzea. Bi. Ipuinon bukaera asko bukatzear daudela diruditela, irakurleak zarratu dezan itxi gabeko atea.
Laburbilduz, liburua gomendatu egiten dizuet, hala ere, ez zaitezte irakurterraz horien esperoan egon! baina ez beldurtu: lehenengo irakurketa gozamena da, eta bigarren irakurketa hura baino hobea: zirraragarria. Behin eta berriro irakurtzeko moduko kontakizunak ditugulako Canok oparitu digun harri bitxi bilduma hau.
2007/11/04
KOADERNO HANDIA (Agota kristof)
2007/10/31
Nerea eta biok
Egilea: Laura Mintegi
Irakurri berria dudan eleberria da hau. Irale-Dolaretxeko liburutegian miatzen nenbilela ikusi, hartu, eta atzekaldea irakurri nuen. Arin irakurtzen zela jartzen zuen.. Kontrazaleko idazlearen cirriculumaren gaineko zartzeladek irakurri, gustatu,eta animatu nintzen hartzen. Laura Mintegi idazteaz aparte, Magisteritza eskolako iralaslea da. Urteak daramatza eskolak ematen. Nire lanarekin duen loturak ere lagundu zuen erabakitzen.
Hiztegia erabili barik oso ondo irakurtzen den liburu bat da. Bertan azaltzen den istorioa oso errez ulertzen da eta, behin haziz gero, Jesus batean bukatzen da. Ez da gauza askorik gertatzen. Ez da akziozko liburu bat. Agerian azaltzen direnak protagonistaren sentimenduak dira: Horrek sufritzen duen bakardadea, isladatzen da nagusiki. Ardurez gainezka dabil. Egunerokoa oso aldapatsua egiten zaio. Bestalde, aipatzen diren gaiak oso hurbilak ditugu: Euskal presoen egoera, familia, ardurak, maitasuna, lana…
Eskutitz luze bat da liburua. Lau urtetan zehar idatziriko eskutitz bat. Eguneroko baten antza handia du.
Istorioa gaurkoa da. Protagonista, Isabel, berrogeiren bat urteko andra bat da. Euskal Herrian bizi da. Bi seme-alaba gazte ditu. Horien aitak duela urte batzuk alde egin, eta bakarrik utzi du semea eta alabaren arduraren samaz. Ez dauka familiarik. Hutsune sentimentala sakonki sufritzen du. Unibertsitate irakaslea da ogibidez. Sortu zaion tutoretza lan berri batek bizitza aldatuko dio: preso dagoen neska baten irakaslea izatea, hain zuzen ere. Haien bien arteko harremanak eskutitzen bidez eraikiko dituzte. Behin baino ez dute elkar ikusiko. Epaiketa batean egongo dira aurrez-aurre. Esan bezala, behin bakarrik, eta inoiz ere berbaz. Guztia gutunen bidez izango da. Lau urteko korrespondentzia mantenduko dute ,neska, Irene, gartzelatik irten arte. Protagonistak idealizatu egingo du erlazioa: neskarekin maiteminduko da, eta honen ondorioz, bere bizitzaren hutsune guztiak beteta ikusten saiatuko da. Sentimendurik intimoenak kontatuko dizkio Nereari. Inoiz ez inori esandakoak, bere buruari azalduko balizkio moduan. Ilusio horrek errealitatea aldatuko dio. Aurrera joaten lagunduko dio. Baina lau urtetan erlazioa desgastatu egingo da. Nereak gutunak idazteari utzi, eta gartzelatik irtetzen denean ez doa berarengana. Bestalde, urteak joan, urteak etorri, seme alabak handitu eta Isabelek arazo berriak ezagutuko ditu. Aurre egiten saiatuko da honetan ere.
Aurrera!
Brooklyngo erokeriak. Paul Auster
Horrelako kasuetan kontakizun mardul bati huetakoren bat eskatzen diot: idazteko modua gustukoa izatea, edo niri, neure kabuz bururatuko ez litzaidakeen zerbait eskaintzea, edo ezagutzen ez dudan zerbait erakustea, edo ez dakidan zerbait irakastea, edo nik, bakarrik, sentituko ez nukeena sentiaraztea.
Ez dut esaten elaberri honetan horrelakorik eskaintzen ez denik, baina oraingo honetan nire irakurketak ez du horiekin topo egin.
Bueno, baina entretenigarria bada? Gaitzerdi, baina niretzat normalean ez da nahikoa izaten. Irakurketa entretenigarria izan delako sentsazioa eta denbora alferrik galdu izanarena muga ahul batez banandurik daude, eta kasu honetan ez dakit ziur mugaren zein aldetan gelditu naizen.
Idazle honek, nire ustez, horrelako elaberri bat urtero idatz lezake (30 urtean 30 elaberri), denak hau bezain onak edo hau bezain..... Nik, badaezpada, oraingoz, eta ziur aski luzarorako, ez dut autorearen beste libururik irakurriko.
Eta egin behar zen kritika? Ordenagailuari ez diot ezer kontatuko, zuei bai, gelan. Bitartean irakur dezakezue elaberri honen 260. orrialdeko azken lerroa. Ni ez naiz etorri egurra ematera. Agur.
OTTO PETTE-Anjel Lertxundi
Anjel Lertsundiren nobela hau 440 orrialdekoa da eta sei kapitulutan dago bananduta. Letra xeheago batez badu bigarren titulua ere “HILEAN BIZIAN BEZALA” izenekoa, agian liburuaren mamiaz informazio gehiago ematen diguna. Kapitulu bakoitza pertsonaia nagusi batek hartzen du eta denen artean Erdi Aroan kokaturiko istorio lazgarri bat osatzen du kondaketak.
Ados nago Ibonek zutabe honetan esandakoarekin. Nobela elaboratua ikusten dut, borobila, bere garaian ondo txertatu eta pertsonaiak eta gertakariak egoki deskribatuak. Zahartzarora iritsitako zalduna bere bizitzaren errepasoa egitera halabeharez dago kondenatua, Herioarekin egin baitu topo aurrez aurre.
Oso euskara aberatsean idatziriko nobela honek intentsitatea gordeko du orrialdeetan zehar. Tentsio-uneak mantentzen daki eta apropos luzamendutan dihardu irakurleak interesa gal ez dezan. Hau da nik erreparatu diodan alde onenetariko bat. Hala ere, orrialde trinko eta egoki kontatu batzuen ondoren, beste batzuk trantsizioko orrialde betegarriak iruditu zaizkit, hauetariko batzuk euskara standarragoan. Gustura irakurri dut eta euskaraz adina kontakizunaz gozatu dut.
2007/10/30
SARA IZENEKO GIZONA
Kapitulo bakoitzaren amaieran kapitulo horretan agertu den pertsonaia baten pentsamenduak gehitu ditu Atxagak.Merino tenienteak pentsatu zuena, Carrasko sargentuak pentsatu zuena...
Originala iruditu zait gehitze hau.
Nobela ondo dago.Idazkera zuzena da eta errez irakurtzen da baina ni ez naiz sentitu istorio honen konplizea.Kontakizun labur honek ez dit ezer berezirik sentiarazi:ez dut negarrik egin, ez dut barrerik egin ezta larritu ere protagonistak heriotza hurbil sentitu duenean.
2007/10/29
Jalgi hadi plazara
Liburuaren protagonista, burutazioz burutazio dabilen, Amaia Ezpeldoi detektibea da. Amaia ikerketa berri baten aurrean dago: Bilbora, onomastika bilkura batera joan ondoren desagertu diren Iparraldeko lau apez euskaltzain aurkitu behar ditu. Misterioa argitzeko Euskal Herrian barrena abiatuko da, lehenengo Isturitzetik Bilbora. Han, Carmen, eratorri mental likitsuetan galtzetik Amaia zaintzen duen maitalea; Haizemin, Iparraldeko ahaire zaharren abeslari transexual hunkigarria eta Estevez, bikotean bizitzeko bere xedea gurutze batez zirrimarratu duen ertzain galiziarra batuko zaizkio Amaiari. Talde bitxi honek misterioari erantzuna emango dion arrazoi harrigarria, baita askatzailea ere, aurkituko dute Gasteizen, Errioxan eta Nafarroako Bardeetan, apezak bai baina santuak ez diren euskaltzainen bila ibili ondoren.
Liburua gomendatuko nuke? Galdera zaila. Alde batetik bai, biziki gainera. Amaiaren ihes mentalek guk ezagutzen dugun mundu erreala, gure gizartean ematen diren egoerak, zalantzak… islatzen dituzte. Gaiak, beraz, hurbilak dira. Arras hurbilak. Euskararen egoera eta identitate sexuala gai nagusiak badira ere, beste hainbat gai ukitzen ditu: hego-ipar aldearen arteko harremanak, euskal literatura, egoera politikoa (edo… etsipena esan beharko nuke?), lana, maitasuna… Hurbilak ere lekuak. Betez ere, Bilbo. Bilboko deskribapenak bikainak iruditu zaizkit. Egiten diren aipamen batzuk hurbilak ere: hain ezagunak ditugun (ikastaroaren erdian gaudelako, noski) Neanderthal eta Homo Sapiens, Lazarraga eta Etxepare… Adin batekoentzat, hurbilak ere Amaiak dituen gogorapen asko.
Esandakoa gutxi balitz, aipatu behar dut ere liburuak sortzen duen askatasun sentsazioa. Hor dago euskaraz bizitzeko aukera, identitate sexuala onartzeko aukera. Azkenean, bakoitzak bere bizitza nahi duen moduan bizitzeko aukera. Halaber, topikoak apurtzeko aukera, euskaldun sentitzen garenok gure burua hain seriotzat ez hartzekoa...
Bestalde, aitortu behar dut hasierako atalak irakurri ondoren erabaki behar izan nuela irakurtzen jarraitzen nuen edo ez. Lexikoa zaila egiten zitzaidan. Hiztegia erabiltzen hasi nintzen. Sintaxia ere ez zitzaidan erraza egiten, esaldi batzuk behin baino gehiagotan irakurri behar izaten nituen. Dena den, jarraitzea erabaki nuen eta, generraikan, negien, nekusan… aditz trinkoei gustua hartu nien. Amaiaren erranahiz hutsak ziren perpausa lerrokatuei, nire ustez esanahiz beteak gehienetan, gustua hartu nien. Amaiaren hitz eta deskribapen argi eta zorrotzei, baita askotan nabarmentzen zitzaion ironiari, gordintasunari eta umoreari ere, gustua hartu nien. Hori bai, hiztegia apalean uztea erabaki nuen eta eleberria, hitzez hitz ulertu ez badut ere, gozatu egin dut.
Laburbilduz, Amaiak eta bere laguntaldeak Thunderbird 666 autoan egin zuten bidaia haiekin egitea erabaki nuen, eta benetan merezi izan duela. Orain, erabakia... zurea da.
Babilonia
"Babilonia zen antzinako herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena" irakur dezakegu liburuaren atzeko azalean. Honek ondo laburbiltzen du Babilonia baserriak biziko duen sufrimendua eta suntsipena. Anaia bikien arteko gorrotoa, oinordekotzaren inguruko inbiria eta ikusezinak; maitasun eta grinen arteko bortizkeria; mundu material eta magikoaren arteko harremana... Guzti hau eta gehiago topatuko dugu irakurgai honetan.
Babilonian, Irigoienen besteetan bezala, oposizioz eta dikotomiaz betetako mundu bat ikusiko dugu: tradizioa eta etorkizuna, mundu erreala eta magikoa, liberalak eta karlistak, maitasuna eta gorrotoa,...
Interesez jarrai daitekeen istorioa dela esango nuke, irakurketa erraz eta entretenigarria eskaintzen duena.
Amaia Ormaetxea
2007/10/28
SPrako tranbia
Lucas, burua galtzen ari den agure baten inguruan dabilkigu istorioa.
Protagonistarekin batera, liburuan ageri zaizkigun beste pertsonaia batzuk Maria (Lucasen arreba), Marcos (neba-arreben etxera heldutako gazte berezia), Roma (Marcosen neskalaguna), ... Lucasen beharrizanei lotuta ageri zaizkigu egunerokotasunean baina era berean, modu atsegin eta xamurrean.
Goian aipatutako pertsonaia bakoitzak ere bere gogoetak egiten ditu istorioaren zehar: Mariaren ipuina, Lucasen ariketa, ...
Lucasek, protagonistaren mundu magikoan, biziak eta hilak nahasten ditu: hildakoen artean Rosa( Lucasen emaztea); Matias (tranbia gidaria), ... leudeke.
Lucasen ametsen artean, Shisha Pangma-ra igotzea eta tranbian ibiltzea aipa ditzakegu. Mendi horren izenetik letorke, hain zuzen ere, nobela honen izenburua: SP (Shisha Pangma).
Bestalde, istorioan zehar ironia puntu bat ere ageri zaigu eta zenbaitetan, umorea ere bai. Umorez tratatzeko hain gai aldapatsua izanik, aparteko ukitua ematen baitio kontakizunari.
Beraz, eleberri hau irakurri ez duen edonori gomendatzeko modukoa da. Istorioan zehar, eguneroko errealitatea zein ametsa estilo fin, xamur eta era berean, dotorean islatua baitago.
2007/10/27
HAMABOST ZAURI
Idazleak bikote batzuen pasarteak kontatzen dizkigu. Istorio bakoitza desberdina da. Adibidez, mutil koskor baten udako maitasun istorioa kontatzen da eta baita preso egondako emakume baten istorioa ere. Gizarteri dagokionez, maila ezbedinetako jendearen gorabeherak narratzen dira: badago familia dirudun baten istorioa eta auzo txiro batean bizi den neska baten istorioa ere bai.
Narrazio horietan guztietan isladatzen da gizon-emakumeen arteko bikote harremanak ez direla beti zorionaren iturria. Bakardadea, isiltasuna, inkomunikazioa, desamodioa, zeloak, nahigabea...dira istorioen oinarria. Adibide gisa, bi zauri horien laburpentxoa:
- “Stop” ipuinean, auto barruan kokatzen da istorioa. Bikotearen arteko ohiko eztabaida dago. Gabonetan, zein etxetan afalduko duten, andrearen familiarekin edo gizonaren familiarekin elkartuko diren. Egoera horrek dakarren isiltasuna deskribatzen du.
- “Zuk nahi duzuna” kontakizunean, emakumeak semarrari zinemara edo afaltzera joateko proposamena egitear dago, baina, nekaturik ikusten duenez, ez dio ezer esaten. Senarrari gauza bera gertatzen zaio. Azkenean, komunikaziorik ezak bikotea etxean geraraziko du.
Liburu hau oso erraz irakurtzen da; eguneroko hiztegia erabiliz aparte, ez ditu oso esaldi luzeak erabiltzen; baina, narrazio batzuk laburrak direla iruditu zait eta gehiago irakurtzeko gogoz geratu naiz.
2007/10/26
Bihotz gosetien kluba
Beste aspektu bat da noragabetasuna, bihotz aseezinen kokatu ezina, eta egoera horren kontzientzia izatea. Goseak baino noragabeak berak galtzen ditu pertsonaiak eta beraien tragedia txikiak puztu egiten ditu ez kolokazio horrek, zer nahi duten ere ez dakitela dabiltzalako.
Umorea abileziaz erabiltzen du idazleak eta pertsonaiekin jolasten du. Galeria bitxia eta interesgarria. Bost ipuinak dira gazi-gozoak eta amaiera irekia dute. Geure barruari begiratzeko beste ispilu bat da. Ipuinak zeharo desberdinak dira tamainaren aldetik.Gai berbera dute:maitasuna bilatzen duten pertsonaia bakartiak. Istorioek ez dute ondo bukatzen.Izenburua bera negatiboa da: goseti hitza.
Gomendagarria da amaiera irekia duelako, irakurlea irudikatzera bultzaten dute eta protagonistei geroan zer gertatuko ote zaien pentsatzen jartzen da ezinbestean.Errealitate kutsua dauka eta erreza da irakurtzeko, sentimendu ezagunak baitira. Protagonistek ez dute zorte handirik amodio kontuetan. Batzuk patetikoak dira, amorrua ematen dute.Besteek, aldiz,irribarre triste eta samur baten eragileak dira.
1. Perikitoen Bakardadea
Neska albaitaria da. Amak dio:"Noiz bilatu behar dun senargaia?Badun garaia!Nik hire edaderako 3 ume hazita neuzkanan". Kontua da Arafat txoria gaixotu dela, perikitoak binaka izatea fideltasun sinboloa da. Bat hiltzen bada, bestea ere luze gabe hiltzen da, penaren penaz. Mutilaren bikoteak alde egiterakoan, Evita perikitoa hartzen du.Gizona da bakarrik bizitzen asmatzen ez duen pertsona.Eguberritako mirari batekin, agian...Amaiera irekia:liatuko dira,fijo.
2. Gentzianak loretan
Esteban Elordui,telebistako produktorea, mutilzaharra, Olatz laguntzaileaz maitemintzen da eta saiatzen da berarekin ligatzen. Horretarako, mendira joaten den egun batean negozioetan, bazter haiek Olatzekin ikustea polita izango zela pentsatu zuen. Gentzianak lore urdina, tronpeta itxurakoa da, Pirinioetako bazterretan dagoena, galduz doa. Lazarraga ere aipatzen da.Jauntxo euskalduna, Arabako Lautadakoa, Felipe II.aren garaikoa. Mendiko txabola batera doaz asteburua pasatzen karabina birekin. Azkarregi ibili zen gizona.Azkenean, Estebanek orkatila bihurtu eta etxera doaz ligatu barik. Amaiera irekia: oraingoan ez dira liatzen, baina geroan, batek daki. Errealista da, ez filmeetako "happy ending" horietakoa.
3. Trip
Trip da bidaia ingelesez. Mirenek bidaia agentzia batean egiten du lan. Garraiobideak konparatzen ditu. Autobusez bidaiatzea erosoa da gaur egun. Orient Express erromantikoa zen baina deserosoa. Gaueko trenetan jende arraroa ibiltzen da: emigrante afrikarrak, night klubetako neskak... ez zaio berdin gertatzen neskari atzerrian turismoa egiten duenenan. Gustura sentituda beti munduko bazter urrunetan. Lourdesera peregrinazioa egiten konturatzen da zahartzen ari dela.
5. Une egokia,hitz egokiak
Txemi eta Garbiñe. zeozer hartzera gonbidatzera ez da ausartzen mutila. Ez du aurkitu une egokia, hitz egokiak eta egunak aurrera doaz...
4. Heidi
Jabiri beti gustatu zitzaion marrazki bizidunetako Heidi. Irri eta negar eragiten zuena.Banatu berria zen Jabi. Tabernaria. Ixiarrek, kamarerak, esan zion:-"Bilatu beste andre bat". Depresioak jota, neskame bulgariar bat kontratatu zuen.Olga Antonova. Heidiren antza zuen. Berarekin ligatzen saiatu baina Olgak alde egin zuen. Insistitu ostean, bueltatu zen baina bere alabakaz. Heidiren antza ere zeukana. Nadia txikia. Bi Olga daude:emaztea eta neskamea eta bi Heidi: ama eta alaba. Amaiera irekia du: amodioa egiten dute. Agian lehenengo eta azken aldiz. Ala neskamea bueltatuko da???
Mozorroaren xarma
Protagonista nagusia Zigor da.Bere mundua ordenagailua eta logela da.Bertan pasatzen bait du denbora. Txatetik neska thailandiar bat ezagutzen du eta bere mundu txikitik irten eta Thailandia herrialdera abiatzen da. Bertan dagoela dena korapilatzen da Tawi deitutako neska ederraren eskutik.
Nobela hau gustiz dibertigarria da.
Narratzilea etengabe sartzen da irakurlearekin eta pertsonaiei buruzko eritziak era ematen ditu.
Bi zatitan banatu daiteke. Lehen partean narratzaileak pertsonai guztiak haien herrieldaetan daudela aurkezten ditu. Bigarren partean pertsonai guzti hoiek Thailandian biltzen dira autobus turistiko batean eta narratzileak hasieran emandako pertsonaien deskribapena zeharo aldatu egiten da .
Izenburuak zer ikusia dauka eleberriaren gaiarekin ze, zer dago, azken batean, norberaren mozorroa altxatzen dugunean?
2007/10/25
Amaren eskuak. Karmele jaio
Nerea protagonista nagusia da amarekin batera. Ama(Luisa) ospitalean dago, ez du hitz egiten eta ez du inor ezagutzen. Nereak egunkari batean egiten du lan eta ordu asko han egon behar du, horregatik gutxi ikusten ditu senarra(Lewis) eta alaba txikia (Maialen); askotan alaba lotan dago hura etxera heltzean. Nerea estresatuta dago: lan gehiegi egiten du, familia gutxi ikusten du, ama ospitalean dago eta gainera keskatuta dago aspaldi alde egindako maitalearen itzulera dela eta. Nerea ezin izan daiteke hori guzti hori aldi berean; egunerokotasunaren zama astuna da. Hori dela eta, izekoari (Dolores) deitzen dio Alemaniatik etor dadila eta amarekin laguntzeko. Biak Luisaz arduratuko dira eta argazki zaharrak erabiliz saiatuko dira ama errealitatera bueltatzea.
Iragana eta orainaldia tartekatzen ditu idazleak. Nerearen eta amaren oroitzapen zaharrak edo aspaldi gertaturikoak kontatzen dizkigu, guk gertatzen ari zaiena ulertzeko. Horrela badakigu Nerearen lehen senargaia desagertu dela eta bera ahazteko Oxfordera joan zela Maite lagunarekin eta han senarra ezagutu zuela; amaren lehen senargaia(German) marinela zela eta ura irentsi ondoren nahiz eta ez hil, guztiz aldatuta bueltatu zela eta Luisak harremanak apurtu zituela; izeko Dolores Alemaniara joan zela bizitzera baina familiarekin harremanak mantendu dituela eta orain itzuli egin dela Nereari amarekin laguntzeko.
Amak, ospitalean, bakarrik German izena esan du eta Doloresi eskatu dio farora eramateko. Horregatik, nahiz eta medikuak esan ospitaletik ez ateratzeko, Nereak eta izekok amaren azken nahia betetzea erabakitzen dute eta hor bukatzen da istorioa.
Istorioa kontatzeko deskripzio eta konparaketa ugari erabiltzen ditu, baita ama-alabaren bizitzen arteko paralelismoak. Bi protagonistek, Nereak eta amak, zauri bat dute: gizonezko maitale baten galerak sorturiko zuloa.
Nobelaren simboloa, amaren eskuak, baldintzarik gabeko babesaren sinboloa da.
Bukatzeko, zera esan behar, sentimenduak ugari agertzen direla eleberri honetan eta atseginez irakurtzen dela.
2007/10/24
IHES BETEA
Horretarako, Alemania nazira garamatza. Testuingurua aitzakia hutsa da, baina. Azaletik ez bada ere, denok ezagutzen dugun ingurura hurbilduko gaitu. Nork ez du horren berri?
Markoa sekulako da muturreko egoerak azaltzen zaizkigulako. Errazagoa izango zaigu, beraz, kanpotik jasotakoa argitasunez aztertzea, urruntasunak ez du oskolik. Gaia sakontzeko distantzia beharrezkoa da-eta.
Horrela, gaiari buruzko ikuspegi orokorra hartzen lagundu ez ezik, hausnarketa ariketa egitera ere gonbidatuko gaitu.
Gaurkotasun handia du gaiak. Bai, honetan Patxirekin bat nator. Edonon eta edonoiz koka liteke. Hangoak eta hemengoak; ordukoak eta gaurkoak…. Gure inguruan ere pil-pilean dago.
Esango nuke identitatea idazlearen kezketako bat dela eta, horregatik, idatzi duela ihes betea.
Hasieran protagonistak kanpotik eraikitako identitate oso bat jasoko du. Oso harro dago alemana izateaz, kanpotik jaso duen identitateaz, ereduaz… Baloreak, arauak .. ez dira zalantzan jartzen. Are gehiago, ez da pentsatu behar. Eredua ezin hobea da. Supergizakia izateko “kapa aldean eta ibili munduan”.
Halako batean, ezustean jakingo du judua dela. Krakada itzela nabarituko du eta bat-batean, mundua hankaz gora jarriko zaio. Erraietan galeraren hutsune gordina igarriko du. Izena, izana, familia, maitea, lagunak, segurtasuna, gizarte eredua, autoestimua… dena galdu du! Maslowren piramidetik oinarrizko alde fisiologikoak izango ditu erdi tente, beste guztia hondatu egin !
Protagonistak horrela adieraziko digu hausnarketa une baten:
Mundu horretan erraza zen bereiztea gaizkiaren eta ongiaren arteko lehia, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.
Arauak eta egitekoak markatuta daude. Judua nintzela jakin nuenetik, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea. Asmatu egin behar nuen non zegoen zer.
Barrurako bidaia luzea egin beharko du; ihesean ibiliko da; ezkutatu egingo da; kikilduta biziko da; zuzentasuna topatzeko beldur egongo da; iparra galduta eta zorabiatuta. Barren-barrena jo ondoren, identitate berria josten hasiko da …..
Eta azkenean, barrutik sortutako identitate berriak oreka ekarriko dio taldeko identitateari, hau da judua izateari !
Esango nuke identitatearen gaiaren konplexutasuna primeran aurkeztu digula Lertxundik.
Isabelek dioen legez, Lertxundik gizakiaz zer pentsa ematen digu.
2007/10/23
Brooklyngo erokeriak
Eleberri honetako protagonista Nathan daukagu. Hau dibortziatuta dago, eta biriketako minbiziaren zulotik atera berria da Brooklynera (New York) bizitzera joaten denean, bere haurtzaroko auzora, hain zuzen ere. Tom horren loba da, eta kasualitatez, hau ere Brooklynen bizi da. Osaba eta loba horien lagunak, familia, eta zeharka sartzen diren beste pertsonai batzuen gorabeherekin osatzen da nobela. Baina ez edonola. Izan ere, pertsonaiak puzzle baten zati askeak irudika daitezke, eta liburua amaitzear dagoela joko horren pieza guztiak erraz, samur eta kasualitatez uztartzen dira.
Orokorrean, pertsonaien bizitza arrunta da, baina haien arteko leialtasuna goraipatekoa dela iruditzen zait, batetik. Bestetik, badirudi bizitzak beste aukera eman nahi diela, eta horretan ere kasualitateak jokoa emango du.
Beno, seguru nago zeure buruari galdetu diozula zertara datorren horrenbeste kasualidadea, ezta? Ba, Austerrek kasualitatea behin eta berriro aipatzen duelako. Baina azken hau ez da kasualitatea, kausa baizik.
Amaitzeko, idazleak batzuetan irakurlearekin hitz egiten du, horrek freskura eta hurbiltasuna ematen dio nobelari. Teknika hau, irakurketa erraza eta pertsonaien arteko saltsagatik gomendatzeko liburua dela iruditzen zait.
Krokodriloa ohe azpian
Liburu horrek Antoni.Maria Labaien Narrazio Saria baita Haur eta Gazte Literaturaren Espainako Sari Nazionala jaso zuen 2003. urtean. 2006ko martxoan, liburu hau IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundearen (International Board on Books for Young People) ohorezko zerrendan sartu dute.
Depresioari buruzko liburua da. Esaten dute XXI. mendeko gaixotasun larriena izango dela. Protagonista tipo arrunta , grisa da, harremanetarako zailtasunak dituena. Krokodilo bat agertzen zaio ohe azpian, eta oinetakoak eta jaten dizkio. Krokodiloa angutiaren metafora da: ahotzar batekin irentsiko zaituen piztia da. Azaleko irakurketa bat dago, gizona eta bere krokodiloak osatzen dutena, eta bestea, sakonekoa, larritasunarena da.
Testoa bizia, intentsua, umeretsua da. Parodia bat dago: antitristezi pildoren parodia. Ikutzen den gaia, gure baitan sentitzen dugun krokodriloarena da, baina irakurleari dagokio nola azaldu. Amaiera, dena dela, itxaropentsua da: maitasuna izatea eta onartzea krokodrilo eta larritasun horrekin bizi eta negoziatu behar izango dugula.
BELARRAREN AHOA
autorea oso gustoko badut ere, hasieran hau izan zen bigarren arrazoia liburua aukeratzeko.
Europa menpean hartu ondoren, 1945ean New Yorkera doa Hitler ontzidi baten buru. Diktatorea ez da Alemanian hil, eta Amerika menperatzeko helburuarekin abiatu da.
Itsasontziko sotoan Charles Chaplin komediantea darama preso. Mahattanera heltzerakoan, torturatu ondoren hil zorian egon arren, komedianteak ihes egitea lortzen du.
Hirurogei urte lehenago , Olivier Legrand, Rouen portuko zamaketariak, polizoi moduan egin zuen bidaia bera.Frantziatik New Yorkera joan zen Askatasunaren Estatua puskatan zeraman itsasontzian ezkutatuta.
Manhattanen ,1946an, bat egingo dute hiru pertsonaien bizitzek. Hirurak sinbolismo handiko pertsonaiak dira "Gizon txikia" filmean agindako karikaturarekin obsesionatuta, handinahikeria errepresentatzen du. "Komediantea" sarkasmo eta askatasuna, botere zapaltzailearen kontrako borroka. Olivier Legrand, polizoi inmigrantea, langile txiki anonimoarenduintasuna.Hausnarketa bat da, komediante eta gizon txikiaren gogoetak 29 kapitulu laburretan pasarteak bezala elkarren artean txandakatzen dira.
Nobela txikia honen gaia askatasuna da: politikoa, pertsonala eta baita idazlearena ere.
Amaiera zintzilik gelditzen da, Canorentzat istorio amaitugabeak istorio amaituak baino interesgarriagoak dira. Denbora puskatzea gustatzen zaio, denbora jausia eta ordena kaotikoa.Autoreak errealitatearen geruza eskutatuen eta desberdinen agerpena sugeritzen digu.
Historiaren bigarren interpretazio bat.
Idazkera jasoa eta zaindua, prosa zehatza.Carver, Auster, O' Connor...idazleen eragina eta ZINEMARENA. Chaplinen "El gran dictador" izeneko pelikulari omenaldia da( Olivierren bizitza
flash-back moduan kontatuta dago)
Beste erreferentziak: Wagnerren musika, Marko Polo, Picaso, Churchill...Eta KARPETA URDINA, komediantearen altxor eta arma bakarra( Underword idazmakina). Hau da,literatura:( ...Ekarri zetaz bilduriko zapata kaxa huts bat, zerbait malgua, urrea balio duten hitz horiek biltzeko, ekarri esentzien botila...). Literatura argia eta esperantza da.
Irakurri nobela minimala, distiratsua eta poesiaz beteriko hau.Umorez betea, asko eskertzen da
ere ironia kritikoa eta zorrotza.
kleopatra
IDAZLEA: Jon Arretxe
Liburu hau nobela beltza da baina parodia modukoa.
Eleberri honetako protagonista nagusiak Simon Artabe ikertzailea eta bere laguntzailea Etxebe dira. Hauek eta beste personaia batzuk Arretxek idatzitako Manila konexioa izeneko eleberrian agertu ziren.
Nobela honetan Artabek Etxeberen laguntzarekin eta emakume baten enkarguz kasu bat argitu behar du. Mandeuli Urdina aurkitzeko lana eskeini dio emakumeak. Artabek hori zer den jakin gabe onartu du eta Mandeuli Urdinaren bila joango da. Abenturak Basauri aldean gertatzen dira eta Basaurikoa naizenez, interesa sortu zait.
Arretxe idazle basauritarra da eta oso argi eta hitz gutxirekin deskribatzen ditu Basauriko auzoak, kaleak eta aipatzen dituen lekuak, nola heldu hara eta zein bideetatik. Irakurtzen duzun bitartean deskribatzen duena ikusi ahal duzu mapa bat izango balitz moduan.
Nobela hau oso errez irakurtzen da. Eleberriaren hasieran eta amaieran komikia erabiltzen du eta nire ustez liburuak komiki baten kontaeraren antza du. Elkarrizketa ugari daude. Deskribapenak ez dira oso luzeak baina etengabe agertzen dira.
Liburua gustura irakurri dut. Idazleak umorea erabiltzen du baina niretzat ez da izan barre egiteko. Elemento kutre asko agertzen dira eta haien artean, pertsonaiak eta gertaerak aurki ditzakegu.
Honetaz aparte, elemento historikoak eta artekoak ere agertzen dira nobelan: Abrisketako baseliza Arrigorriagan eta Finagakoa Basaurin garrantzia dute nobelaren garapenean. Ez dakit oso fidegarriak izango diren aipatzen dituen datu historikoak (bisigodoak, mairuak, karistiarrak...)Nobela euskera batuan idatzita dago eta oso puntualki bizkaiera erabiltzen du baserritarrak mintzatzen duenean. Niretzat idazkera ulergarria izan da. Nire ustez erderako esaera batzuk itzuli ditu literalki.
2007/10/19
Iturrino Handia
Liburu honetan Hasier Etxeberriak Cosme Iturrinoren gogoetak argitan jarri dizkigu. Lehenengo pertsonan idatzita dago eta bertan, aste batean, bost egunetan hobeto esanda, astelehenetik ostiralera, Iturrinok berak kazetari bati, Hasier Etxeberria idazleari, hainbat istorio kontatzen dizkio.
Fikziotik ateratakoen artean batzuek zirko batean aspaldian elkar lan egin zuten: Ettone Diccino zirkoaren jabea, Iturrinorekin batera kaxa zatitzailearen kidea eta garai horietan bere lagunik handiena; Anne eta Belle ahizpak, gorputz bateko emakume bi eta Iturrinoaren neska-lagunak edo; bita ere, Lucio fakirra, eta Daisy, txakurren erregina.
Falta direnak gaurkoak dira eta Iturrinorekin bizi dira herri txiki batean: Jose Azpiazu Madariaga, ezizenez Josetxo edo Plasma, tabernaria eta gau egun bere lagunik handiena; Don Valentin, herriko abade jauna, alkate jauna eta kultura zinegotzia.
Liburu hau arin irakurtzen da, hizkuntza landua baina erreza idatzita dago, eta baditu pasarte batzuk oso hunkigarriak. Adibidez, zirko sasoian Iturrino eta Anne eta Belle ahizpen arteko harremanak naturaltasunez zelan kontatzen dituen.
Liburu hau bukatu ondoren gogoa ematen dizu Hasier Etxeberriaren beste liburu bat hartzeko eta berriro irakurtzen hasteko. Gehiago jakin nahian edota ase nahian.
2007/10/08
SPRAKO Tranbia
Aspaldidanik banuen liburu hori irakurtzeko gogoa eta gauzatu dut egun hauetan. Zure komentarioei esker, gauzak ulergarriak egin zaizkit. Hala ere, aitortu behar dut ni ez naiz tranbian sartu, ez dut bileterik erosi eta SPra igotzeko behar den bidea egin. Izoztuta geratu naiz bidea eginez.
Ondo dago uztartuta, egia da, balaunaldien arteko zubiak eta bakoitzaren ezaugarriak, baina oro har aspertu naiz. Sentitzen dut: beste txango bat hartu dut.
Bidean elkartuko gara.
2007/10/07
AITAREN BATEN
AITAREN BATEN ez da nobela, ez da olerki edo soziologia/filosofia liburua. Ala, agian, bai! Izan ere, artikuluen helburua irakastea, pentsaraztea izan ez arren, argi pixkat bai ematen duelakoan nago. Atzerantz behatuta eta dibertsioz irakurritako liburuen zerrenda bat eginez gero,nik hau hautatuko nuke mesanotxerako: ezagutzen ditugun pertsonaia publikoen erretratu idatziak dira alde batetik, eta gure egunerokotasunean oinarritutako obserbazio zorrotzak, bestetik.
Zer kontatzen du, bada, liburuak? Berrogeiren bat artikuluxka dira, independienteak eta nahi duzun ordenean irakurtzekoak; aurkibidea begiratu eta aukeratzea baino ez daukazu. Duela 18/19 urte egunkarietan agertutako zutabe itxurako artikulu-sorta. Gaia: bere momentuan publiko ziren hainbat pertsonaiaren (bertoko zein nazioarteko, egunkari/telebistatik jasotako...) argazki sikologiko-edo...; bere inguruan entzun, ikusi edo noizbait han-hemenka irakurritako anekdoten interpretazio librea; beste kasu askotan Andonik berak dioskunez, bere "patrika-filosofia"-tik ateratako ondorio irrigarriak... Tituluak berak "aitaren baten" ematen digu pista: berehalako baten irakurtzekoak dira, metroan edo tabernan norbaiten zan esperoan zaudela ... 3 minutuko irakurketak.
Pertsonaia, jazoera, komentario horiek gaurko-gaurkoak dirudite, gehienok ezagutzen ditugu eta ironia samurrez kontatuak daude. Idazkerari erreparatuta ere euskara erraz eta bizia, freskoa, kalekoa esango genuke.
Bukatzeko, eta goiko galderari helduta, nire aukeraketaren zergatiak hauexek dira: deskribaketa intelijenteak direlako, freskoak eta umerozkoak; zeure buruaz parre egingo duzulako; bolantean zoazela loa uxatzeko erremedioa emango dizulako; aitaren baten irakuriko duzulako. A! Ahaztua nuen: Andoni Egañarena da sendabide-liburu hau.
Ihes betea -Anjel Lertxundi
Ezustean jakiten du judua dela eta mundua eta bizitza amildegitik joaten zaizkio. Beharbada Sebastian juduari egindako sarraskiaz gogoratuz, gorotza sentitzen da. Mundua salbatu behar izatetik, simaurra bere gainean sentitzera pasatu zen. Orduan hasten da bere ihesa, judu herratuaren ihesa, eta honekin batera harridura, etsipena, gorrotoa eta izua.
Bigarren partean, Alpeak-Trieste-Paris-Marsella egiten duen ibilbidearekin eta gertaerekin batera, hausnarketa sakona egiteko sakona du eta hurkoenganako sentimenduak izaten ari da, “familiaren on beharrez ari da eta ez bere onaren bila” eta beste juduei laguntzeko hartzen duen erabakiak bere buruarenganako estimua eskuratzen laguntzen dio. Azkenean, Hitler-zale amorratua izatetik Hitlerren arerio izatera pasatzen da, eta azken hau burutzen du Hermann, bere aita? ideologiko izan zena hiltzen duenean.
Liburua atseginez irakurri dut eta Lertxundik narratzen duena, nahiz eta Alemania nazian kokaturik egon, gaurkotasun handia duela uste dut. Nahiz eta hitz batzuk ez ulertu, testuinguruak erraztu dit une bakoitzean narrazioaren esanahia.
Lehenengo atala akzio askokoa eta azkarra izan bada ere, bigarrenean hausnarketa eta sentimenduen deskribapensakona izan da nagusi. Bestalde, lehenengo pertsonan idatzita egoteak hurbiltasuna eman dio istorioari eta erraza izan zait hainbat pertsonaiarekin bat egitea eta kontaketetan sartzea.
2007/10/03
SPrako
Has gaitezen izenburua aztertzen. Izenburuak berak emango dizkigu zenbait pista-eta. SP Shisha Pangma zortzi milako mendiaren laburdura izango da. Jainkoen tronua omen da bere esanahia. Tontorrera igotzeko Elorriagak tranbia ziztrin bat jarri digu. Ez dago batzerik literaturaren trenbidetik ez bada. Ametsak tontorretan egon arren, errealitatetik sor daiteke zerbait bidea errazteko: tranbia. Idazleak aukera zezakeen beste garraio mota bat, baina nahiago izan du tranbia.
Zer datorkizu burura tranbia entzuten duzunean? Gaur egun hiri modernoetan tranbia berreskuratu nahi da, erosoa, garbia eta atsegina delako. Ez duzu uste? Izan lezake nostalgia kutsu bat ? Bai, baliteke.
Beraz, errealitatea eta fantasia uztartuko ditu, hasi orduko izenburuak fantasia kutsua, magia aurreratuko digu.
Errealitatea eta fantasia trenbidearen bidez lotu ditu Elorriagak, eta munduko mendirik altuenera tirriki-tarraka eramango gaitu Lucasek, nobelaren protagonistak.
Pertsonaia nagusiek, Lucasek eta Mariak, gazte okupa bat aurkitu dute etxean ospitaletik itzuli direnean. Ez dago ikaratzeko arrazoirik, eta egoera berriari aurre egingo diote lasai-lasai. Etxean kanpotar bat topatzea oso naturala dela dirudi, arazo barik onartu dute hirurek, eta elkarren artean sortuko den harremana oso berezia izango da.
Protagonistak muga fisikoak gainditu ditu eta burua galdu duen arren, beste hainbat bizipen berreskuratuko ditu. Rosa , emaztea zena, agertuko zaio, besteak beste. Ametsetako munduan ez dago denbora eta espazioaren artean mugarik. Bizitzaren eta heriotzaren arteko marrak kolorea galdu du. Jainkoen tronuan egongo da Lucas, bai, Lucas agure zaharra . Zaharrei ere tronuan egoteko eskubidea eman die Elorriagak gizarte honetako gaztetasunaren erreinuan.
Ez dago akziorik, zahartzaroaren erritmoak mundu intimista, motela eta patxadatsua aurkeztuko digu. Baina erabat samurra eta gozoa. Elorriagak primeran lotu ditu harremanak eta gai izan da zahartzaroa eta gaztaroaren artean amaraun malgua ehuntzeko.
Amaitzeko idazkera aipatu nahiko nuke. Zoragarria begitandu zitzaidan, benetan. Berba bakoitzaz gozatu egin nuen. Gauza bera gertatzen zait Sarrionandiak idatzitakoekin ( Narrazioak, Kolosala izango da, Gizon izoztua…) Erraza eta samurra egiten zait irakurketa.
Unai Elorriagak idatzi dituen beste bi liburuak ere irakurri ditut. Vredaman oso arina eta atsegina da, nire ustez. Van’t Hoffen ilea, ostera, ondo kostata amaitu nuen.
2007/10/02
Lehorreko paterak
Liburuak patereetan Europara lan bila aberastuko direlakoan etortzen diren etorkinetaz datza.Baina hau ez da Ahmeden ametsa.Berak badu beste zereginik, oso desberdina:bere arreba Jezabel aurkitzea.
"Lehoreko mundua" itsasoa patera batean zeharkatzea bain arriskutsuagoa bilakatuko da.
Ahmed eta bere lagunak Algeciras, Madril, Barakaldo eta Bilbora joango dira Jezabelen arrastroak jarraituz.
Nobela oso errealista da eta etorkinen munduarekin lotuta dauden negozio zikinak kontatzen ditu.
Gaia interesgarria iruditu arren , istorioa ez da nik espero nuen bezain polita izan.
Ondo dago, besterik gabe.
Han goitik itsasoa ikusten da
Liburuaren protagonista Roman Alberdi da, Muxikako baserri batean bizi den umea, guda zibilaren sasoian. Aitak Gino Bartali txirrindulariaren lasterketa bat ikustera darama eta honek markatuko du nobelaren ildoa. Roman gerratik urruntzeko Bilboko portutik itsasoratuko da Frantzia aldera. Han Alpeetan berriro egingo du topo Gino Bartalirekin. Azkenean bigarren gerra mundialaren sasoian Ginoren bila honen herrira joango da, Ponte a Enmara, hain zuzen.
Liburuak detaile eta lotura asko ditu, baita fantasia puntua ere. Pertsonaiak ez dira sakonki lantzen, gainetik pasatzen dela dirudi irakurle bakoitzak jantziko ditu bere erara osotasuna har dezaten. Leku deskribapenak oso plastikoak dira: mahastiak, herriak, Alpeak, txirrindolak…
Niri liburua gustatu zait, bigarren partea batez ere, xarma puntu bat du errealtasun gordinaren parean. Anima zaitezte! itsaso han goitik ikusten da eta!
2007/10/01
Ostegunak, Jon Arretxe
Egia esan, itxura ona du. Azal polita eta erosoa edonork irakurtzeko, "poltsikoa" delako, errazterreza, arina eta laburra. Horretaz aparte, pasarteak laburrak dira. Edozein momentutan hartzen duzun irakurketa da eta era berean uzteko ez dago arazorik, ez duzu haria galtzen.
Eleberria irakurri eta hurbiltasuna sentitu nuen. Nik neuk bizi dudan Gasteizko Unibertsitateko giroa deskribitzen du Arretxek. Beraz, gaztedi kontuak dira.
Esan daiteke liburu honen gaiak Unibertsitateko garaia eta gaztediaren oroitzapenak direla. Gaiaren eta tituluaren artean harreman handia dago. Osteguna da Gasteizen unibertsitarioen parranda gaua. Argudioa honako hau da: Arretxek bere bizitzaren zati bat kontatzen du eleberri txiki honetan; IVEFa ikasi zuen garaia primeran deskribatzen du. Gaztea izateak suposatzen duenaren gauza guztiekin batera:amodioa, parrandak, sasi=eskola. . . Alderdi akademikotik aparte doan guztia. Bestela, liburua aspergarria izango litzateke.
"Ostegunak" akzio askotakoa da, zeren eta abentura eta anekdota ugari kontatzen baitira. Era berean, deskriptiboa ere bada, behar den neurrian, hots, pertsonaiak nolakoak ziren kontatzeko orduan. Istorioa Gasteizen kokatzen da,XX.mendeko 80.=90. hamarkadetan. Narratzaileak 1.pertsonan hitz egiten du protagonista baita.
Bere helburua zen bizitzarik garairik politena gogoraraztea, "ebokatzea": gaztetasuna.Sasoi honetan oso idealista eta kokoloa zarelako. Gero, gauzak aldatu egiten dira. Beste perspektiba batetik ikusten duzu mundua, zabalagoa.
Bat nator liburuaren agertzen den mundu ikuskerarekin. Horrelakoa zen benetako giroa. Unibertsitateko tabernakoa, neska=mutilen arteko harremanak... Liburua amaitu nuenean, pentsatu nuen oso erreala eta hurbila zela.
Antzeko liburuak, "Gure Barrioa 1975"eta "Nerabetasuna" Xabier Mendiguren idazlearenak dira.
Azken honetan ipuin bilduma bat irakurri dut. Oro har, istorio laburrak dira. Gai batzuk unibertsalak dira: amodioa...gomendatzen dizuet batez ere arina, erreza eta dibertigarria delako.
Kutsidazu bidea Isabel
Liburua ondo dago, deskonektatzeko eta "euskaldunberriek"dituzten kexkak eta beldurrak kentzeko. Oso arin irakurtzen da eta ondo pasatzen da pretentsiorik gabe. Ordudanik, ez dut antzeko libururik irakurri. Beno, "Todos nacemos vascos" Oskar Terolena gogoratu dit, barre handiak egin ditudalako eta gaur egun gai batzuei ematen zaien garrantzia kentzen dielako.
EGUNERO HASTEN DELAKO
Saizarbitoria gustuko dudanez aukeratu dut liburu hau.
Nerabe batek birjintasuna galdu ondoren, haurdun gelditzeak dakartzan egoera azaltzen du idazleak.
Aldi berean itzelezko hitz jarioa duen berbalariko bat agertzen da eleberrian. Batzuetan ematen du norbaitekin hitz egiten dagoela; beste batzuetan aldiz bere barne pentsamenduak agertzen dituela. Bere hausnarketetan kritiko azaltzen da zenbait gairekin eta ondoren bere iritsia ematen du. Eskoletan ematen den edukazioa kolokan jartzen du eta funtzionarioak alperrak bezala agertzen dira.
Zenbait adierazpenetan identifikatuta sentitu naiz idazlearekin: mutilzaharren eta ezkonduen topikoa aztertzen duenean. Non gelditzen dira ezkonduen anbizioek? Semeen etorkizunean.
Amatasuna eta erditzeari buruz oso pasarte polita dauka: “Ziur asko emakumearen bizitzako momenturik handiena ama egiten den momentua izango da.. Baina aizu ,ama izateko aukerarik izan ez dugunok jasan behar dieguna…..” Eta adibide batzuk jartzen ditu.
Moralari buruz aipamen bat egiten du, “Morala krisian ote dago? Zein moral? Katolikoa?
Nire ustez narratzailearen helburua da txanponaren bi aldeak adieraztea eta irakurlea jartzea egoera kritikoan eta oso ondo lortzen du.
Gaiari dagokionez esango nuke bizitzako gertakarien aurrean daukagun jarrera dela (kasu honetan abortuaren aurrean).
Nire iritsian badago gaiaren eta tituluaren arteko erlazioa; bizitzak gauza jakinak ematen dizkigu baina guk badaukagu aukera pixka bat aldatzeko, egunero bizi berri bat hasten delako.
Irakurleak liburua irakurriz gero sentitzen duena da ikuspuntu ezberdinak daudela gai, ekintza edo gertaera bat aztertzerakoan eta podereak erabiltzen dituela baliabideak ikuspuntu hauek bideratzeko.
Irakurtzen hasi nintzenean pixka bat desorekatuta sentitu nintzen; metodoan dena nahastatuta dagoelako: gogoetak,elkarrizketak, deskripzioak baian aurrera jo ahala konturatu nintzen nondik nora joan zitekeen.
Oso ondo idatzita dago kontuan izanik Saizarbitoria eleberri hau idatzi zuenean oso gaztea zela.
Asko gozatu dut irakurketarekin eta uste dut astiro astiro irakurtzea merezi duela.
2007/09/30
"GEREZI DENBORA"
Inazio Mujika Iraola
Gaia: Espainiako Gerra Zibilean, anarkista batek, Andres izenekoa (protagonista nagusia eta gertaerak kontatzen dizkiguna), beste anarkista batzuen eskuetan preso dagoen Valladolideko artzapezpiku bat askatu behar du eta faxisten aldera pasatzen lagunduko du. Bere gaztetako lagunak, Romanek, apaiza bera, eskatzen dio mesedea eta laguntza askatu ahal izateko, nahiz eta Andresen ideologiatik urrun egon. Karmenek, Andresen emaztegaiak lagunduko die bidaia egiten: Bilbotik Donostiara beste hiru anarkista lagunekin kamioi batean eta handik Loiolara apezpikuarekin baina lagun barik. Bidean zein hirian egoera larriak biziko dituzte: hilketak, ezkutaketak, tiroak, urduritasunak, ihesak, kontrolak eta abar.
Nobelaren pertsonaiak: alde batetik CNTko anarkistak, libertarioak, Bakuninen jarraitzaileak, Durruti mandatariaren aldekoak, eta bestetik milizianoak, karlistak eta faxistak. Hauen arteko gudak kontatzen dira, susmatzen dira eta gure lagunei ere hurbiletik ukitzen die gertaera batek.
Liburu honek eragin dizkidan sentsazioak: alde batetik mingostasuna, gogortasuna eta tristezia egoera tragiko batean kokatuta dagoelako eta bestetik errepublika garaia ezagutzearen eta bizi izatearen poztasuna, askatasun sexualaren bizipen alaia (ezkondu gabeko harremanak), itxaropen garaiak bizi izatea = “gerezi denbora”= mundu berri bat eraikitzeko gogoa = ametsa.
Idazkiaren estiloa: narrazioak indarra dauka, akzio askokoa da, ekintzaz beterikoa, kontakizun biziak, hizkuntza naturala, lineala, erritmo bizia, ekintza bitxiak, orduko errealitatearekin lotuta dagoen abentura bat kontatzen duena, ekintzen azalean geratzen diren sentimenduak.
2007/09/26
"Behi euskaldun baten memoriak"
Berton,nire ustez, pertsonaren eta era berean, Euskal Herriaren sufrimendua islatzen da, "behia" izanda protagonista. Baina "behi" hori makala da, sufrimenduz josia eta kontraesanean ere erortzen dena.
Gerra zibilean kokatzen da istorioa; beraz, une latzak pasatzeko garaia baina ahalegin guztiak egin behar ziren infernu horretatik ateratzeko eta beste egoera berri bati hasiera emateko.
"Behiari" hitz egiten dion barne ahotsak ere garrantzi handia du; honek esaten baitio zer egin behar duen eta zer ez.
Protagonistak benetako behia izan nahi du eta horretarako borrokatu beharra dago. Beraz, hemen ageri dena hizkuntzari zein gerra zibilaren osteko politika eta bizimoduari buruzko hausnarketa dela esan nuke.
ANA MARI
Ihes betea
Ba, sentsazio horiek izan nituen Angel Lertxundiren "Ihes betea" irakurri nuenean. Horretan, idazleak jakin mina eta suspensea ederto erabiltzeaz gain, gizakiaz zer pentsa ematen digu.
Eleberri horrek guerra aurreko Europa nazian kokatzen gaitu, eta juduen jasarpen itsua narratzen du.
Nobelan zehar, protagonistaren bilakaera dela eta, erokeri krudel horren bi aldeak edota jokabideak agerian gelditzen dira, hau batetik. Bestetik, esan behar dut, oso ondo gelditzen direla isladatuta lagun taldeko zein alderdietako botere hierarkikoa, baita familiaren babes zabala ere.
Bat, bi, Manchester
Pertsonaia nagusiak bi dira: BAT liburuaren narratzailea dugu, bere izena ez da aipatzen, homosexuala, ezkorra, itzultzaile lanetan baina idazle frustatua.
BI Aitor izenekoa, aktorea, baikorra, guapoa, neska guztiak erakartzen dituen mutila eta dena erraza iruditzen zaion horietakoa.
Biak euskaldunak eta biak MANCHESTERren nolabaiteko deserri pertsonalean, inongo euskarririk gabe, elkarrengana jotzen dute.
Zeharo ezberdinak izan arren, pisukideak izango dira . Kontalaria Aitorren sareetan jausiko da eta idazten hasiko da bere maiteminaren kronika sekretua. Kontrako sentimenduez betetako mosaiko afektiboa ederto islatzen du kontalariak, Jimenezen alter ego oraingo honetan. Beronek ere pairatu izan du idazteko prozesu konplexua.
Txalotzekoa da Jimenezek erabiltzen duen istorioa narratzeko era, niri behintzat trama bera baino gehiago gustatu zait. Maisuki erabiltzen ditu metaforak oso bisualak dira, dena sinbolismoz beterik dago, zelan tartekatzen dituen hitzak ingelesez komeni denean, hitz jokoak, atalak lotzeko modua ...
Beste aldetik, oso irakurketa erraza eta arina da, 89 orrialde besterik ez.
Istorioari dagokionez esan nahi dut oso aproposa iruditzen zaidala liburu honek jaso duen kritika baten azaltzen den izenburua, ondoko hau: "Bai, bueno, ez dakit".
Zergatik panpox, Arantxa Urretabizkaia
110.Street-eko geltokia
Egilea: Iñaki Zabaleta
Idazleak liburuaren hasieran egiten dituen 110.Street-eko geltokiaren deskribapenak :“Iluna, hotza, zaratatsua…” Eta NewYork hiriarenak: “Hiri arrotza, irentsi egiten duena…” historian suertatuko diren gertaeren gaineko inpresio orokorra ematen digute.
Izenburuak berak historiaren bihotzean kokatzen gaitu: liburuaren gertakariarik funtzezkoenak New Yorkeko metro geltoki horretan gertazen dira eta: Joseba, eta Angie historiaren protagonistak, hortik paseiatzen dituzte haien bizitzen errutina. Bakardadearen sentimenduak bultzatuta, Josebak esaldi literario bat idazten du geltokiko kartel batean. Bere gustoko Jean Geneteren “Funeral Rites” nobelaren pasarte bat, hain zuzen ere. Kartela, Angiek diseinatu du publizítate kanpaina baterako. Idazketak Josebak inondik inora pentsatu ahal lukeen baino ondorio zabalagoa izango du. Liburuaren erdiraino bi protagonistek bizitza paralelo izan badituzte ere, pasarte hura idatzi ondoren, lotuta suertatuko dira betiko. Bakardadearen iluntasuna eta hiriaren arrotzatasunaren sentimenduak desagertzen hasiko dira. Josebak duen lan ziztrinaz aldendu nahi izango du, eta Angiek ilusio berria izango du.
Baina bizitzaren Kolorea argiagoa ikusten hasten direnean, geltoki horretan berriro ere, ilusio guztiak aldendu egingo dira Joseba labankaturik akabatu dutenean.
Liburua duela bederatzi urte irakurri nuen. Gustatu zitzaidan. Arina eta entretenigarria iruditu zitzaidan.Orain, gogoeta hau egiteko, berriro irakurri dut. Eta esan behar dut urteak tartean dauden arren, utzi didan sentsatzioa antzerakoa izan da: oso gustura egon naizela pasadizuak berriro bizitzen, eta lehenengoan bezala, interesa azken orrialdera arte mantendu didala.
2007/09/25
Inesaren balada
Protagonistari, famila bateko zazpigarren alaba izanda, tradizioaren arabera sorgina izatea dagokio.
Baina muitla izatea erabakitzen du.Bilakaera hortan nortasun desberdinak erakusten: amaren laguntzailea,Beñat umezurtza,Nikolas itsasontziko medikua.
Narratzailea protagonista da, testu mota egunerokoa eta antolaketa zirkularra.Hausnarketa bat denez ia ez dago elkarrizketarik.
Lexikoa aberatsa,sinonimoz beteta,euskalki guztietakoak.
Izugarri gustatu zitzaidan eat disfrutatu nuen irakurtzen.Nik esango nuke egilea,Hasier Etxeberria,
hitza eta literaturaz maiteminduta dagoela eta hitza berari omenaldi bat egiten diola.
Gaia erakargarria da eta sentimenduz beteta dago baina memelokeririk gabe,hortan oso modernoa da.
Protagonistaren alde jartzen zara beti, gorrotoa eta mendekua sentitzen duenean ere. Inesaren baitan jakinmina, irudimena,desioa... pertsonak, parajeak eta maitasuna baina inportanteagok dira.Eta izaera gotor hori bizirik irauten du zahartzaroan ere.
Eguneroko honetan bizitza nostalgiaren galbaetatik pasatuta dago. Heriotza buruz gogoeta asko egitenditu.
Amaitzeko biziki gomendatzen dizuet liburu zoragarri hau, nahiz eta hiztegi erabili behar berriro...nire kasuan. Isak Dinesen"Memorias de Africa" ekarri zidan gogora eta Leteren hitzak "Ihes betea zilegi balitz..."
2007/09/24
Eulien bazka
“Nork bere irakurketa” ariketa egin genuenean, burura etorri zitzaidan lehen liburua Hasier Etxeberriaren Eulien bazka izan zen.
Liburuaren protagonista Damian Arruti entomologoa da. Damian hilda sentitzen da. Medikuak eztarrian kartzinoma ezkataduna duela esan dio. Damianek olagarroa dela dio.
Hau da egun gutxi batzuk iraungo duen istorioaren abiapuntua. Hemendik aurrera gai potoloen gainean gogoeta asko: heriotza, etsipena, bakardadea, maitasuna, lagunak, abertzaletasuna…; eta, Damianek aztertu behar duen gertaera nagusi bat, haren emazte ohiarena izan daitekeen hilketa bortitza. Tartean Hondarribiko Zoriona, Damianen etxea, bere bizitzan falta den hori hain zuzen ere; haren zaletasuna, euliak, mota guztietako euliak; Jaione, emazte ohia, eta bere mundua; Véronique eta Lupe, Damianen maitaleak…
Liburu erakargarria, hasi eta jarraian irakur daitekeen horietarikoa. Eleberri hau edonori gomendatzeko arrazoi ugari aurkitu ditut: alde batetik, ikutzen diren gaiak gogorrak badira ere modu samurrean idatzita daudela esango nuke. Horrez gain, gaiak hurbilak dira, guztion buruan dauden gaiak dira. Lekuen, pertsonen eta emozioen deskripzioak, nire ustez, ederrak dira. Bisualak dira, zeharo bisualak. Batzuetan filme baten aurrean zaudela dirudi. Bestetik, erabiltzen den euskara argia, irakurtzeko erraza eta jariotasun handikoa dela pentsatzen dut; horrek bizkortasun handia ematen dio istorioari.
Liburua bukatu nuenean Damian Arruti entomologoaren etorkizuna zein izan zitekeen jakiteko irrikitan geratu nintzen, horregatik, Mutuaren hitzak eleberria argitaratu zenean segituan eskuratu nuen… baina… hori beste istorio bat da.
lagun izoztua
Lan handi (luze eta on, biak) honetan oso modu grafikoan azaltzen da erbestearen drama. Nobela autobiografikoa ez bada ere, benetako gauza asko kontatzen dizkigu duda barik, kalitateko literatura eginez.
Lagun izoztua Goio da. Nikaraguan erbesteratua dago, erizain lanetan aritzen da, eta autismo moduko gaitz batek jota geratu da, hutsari begira eta komunikatu ezinik, izoztuta bezala. Errefuxiatuen postariak, Maribelek, laguntza eman nahirik, Ekuadorrera joko du, Andoni, Goioren gaztetako lagunaren bila, eta azkenean Kolonbiara eramango dute hango klinika batean osatzeko. Istorio hau guztia Maribelek orain aldian kontatzen du.
Aldi berean eta kontrapuntuan beste istorio bi kontatuko dira eta benetako Goio ezagutu ahal izango dugu:
Batetik, Andoniren ahotik eta lehen aldian, Kalaportun, Bizkaiko kostaldeko herritxo batean kokatuko dira Goio eta Andoni eskolakideak izan zirenekoak. Frankismoaren garaiko giro sozial eta politikoan murgilduko gaitu.
Bestetik, Goiok sendatu ondoren Antarktikara erizain moduan egingo duen bidaia kontatuko digu protagonistak berak, oraingotan gero aldian. Bizitza urriko paraje ikusgarri hartan protagonista txiripaz salbatuko da egoera limite batera iritsi ondoren. Istorio honen bukaera ustekabe xamarra izan arren amaiera bukaera zoriontsu bezala sailkatuko dugu.
Hiru ildo hauek paraleloan garatzen dira. Erabili duen egitura honek interesa etengabe mantentzea lortzen du eta gainera hiru istorioak oso modu atseginean txandakatzen dira. Esan beharra dago nobela guztian zehar halako sentsazio hotz bat senti dezakegula, malenkonia, tristura puntu bat.
Sarrik hainbat gairi buruzko gogoeta sakon eta mamitsuak egin ditu nobelan zehar. Beste lan batzuetan irakurri dizkiogun gaiak aurkituko ditugu berriz ere: bidaia, itsasoa, paradoxa, naturarekiko joera berezia, erbestea…Beti ere modu argi, gozo eta sentikorrean. Batzuetan ironia ere azaleratuz.
Oso liburu mamitsua da: irudiz, sinboloz eta esanahiz beteta dago.
Niri bereziki darabilen hizkuntzak sortu dit gozamenik handiena: euskara estandarra baina oso bizia. Umore fina eta inteligentea darabil. Esaldiak freskoak eta aldi berean borobilak dira. Irteeretan originala da.
Oso nobela luzea izan arren ez dut uste esaldi bakar bat ere debalde dagoenik.
Beraz, denbora pixka bat duzuenean irakurtzeko modukoa dela uste dut eta gomendatzen dizuet, benetan.
Otto Pette
Horietako dat da Anjel Lertxundik idatzitako Otto Pette nobela liluragarria, oraindik gogoratzen baitut duela hamahiru urte irakurtzean izan nuen gozamena.
Kontatutakoa Erdi Aroan gertatzen da, eta idazleak trebetasun handiz murgilarazten gaitu garai hartako giroan, mundu ilunean, hainbat pasadizo misteriotsuetan jakinmina eta itolarria setiarazi arte.
Gaia zein den zehaztea erraza ez bada ere, dirudiena baino sakonagoa da, eta boterea eta heriotzaren aurrean egindako bizitzaren errepasoa aipa litezke, besteak beste.
Pertsonaia nagusi bi dira eta bietako batek, Otto Pettek, kontatzen digu bien arteko borroka dialektikoa, psikologikoa eta azkenez fisikoa ere izango dena.
Hizkuntzari dagokionez, egindako ahalegina nabarmena eta emankorra izan da, eta narrazioaren koxkak gaindituz euskara garaile ateratzen da. Halaber, lexiko izugarri aberatsa erabiltzen du, mementu batzuetan irakurketa moteltzen duena. Irakurle zorrotz batek hiztegia beharko luke aldamenean, baina irakurketa ludikoagoa ere egin liteke.
Dudarik gabe egilearen libururik onena da, eta, nire aburuz, euskal literaturan oso idazle gutxi heldu dira honelako lan literario borobila idaztera.
2007/09/20
Riomundo, Jon Maiaren azken liburua
Euskaraz irakurri dudan azken liburua Riomundo izan da Jon Maiak idatzitakoa.
Bukatzerakoan, gure protagonistaren bilakaera pertsonala agertzen da: Gau-eskolara doa bertoko hizkuntza ikastera eta Espainiako Partidu Komunistatik LAB sindikatura pasatzen da. Bitartean, bere lobak ikastolara doaz euskaraz ikastera eta euretariko bat bertsotan ondo moldatzen omen da...
Niretzat Riomundo liburuak baditu pasarte batzuk benetan politak, adibidez gerra garaian gertatzen diren hainbat pasadizo edota bukaeran Pedro Sierraren erabakia: ezkertiarra eta baita ere bertokoa (abertzalea) izatea.
Onartu behar dut ez naizela oso irakurle ona eta lehenengo kapitulua nahiko astuna egin zait, ondoregoak, ordea, nahiko arinak izan dira.
Bukatzeko, liburuaren kontraportadan idatzitakoak laburtzen du protagonistaren izaera.
· Zu zara maketoa, ezta?
· Maketoa? Ez jauna, gaizki esan dizute, Sierra naiz, Pedro Sierra.
2007/09/18
PARADISUAK
Paisaia: Ingalaterrako Kentekoa bezalakoa; hots, berdea, muino txiki batzuekin, errekastoak, zuhaitzak, zaldiak, cottageak... Urrutian, baina, mendi altuak eta elurtuak ageri dira. Kostaldean labar izugarriak daude, eta hareazko hondartza txikiak.
Klima: Euritsua eta freskoa: ez da tropikaltasun izpirik. Neguan hotz handia egiten du eta normala da pare bat hilabete elurpean ematea. Udan 28 bat gradu, juxtu itsasoan sartu-irten bat egin ahal izateko. Urtaroak argi eta garbi antzematen dira.
Hizkuntza: Hizkuntza asko hitz egiten dira. Koiné-tzat hizkuntza bakarra erabiltzen da.
Biztanleen jatorri etnikoa: Ugaria, baina gehienak nordikoak dira.
Pisu eta neurriak: Sistema metriko hamartarra.
Erlijioa: Erlijio berri asko daude baina jenderik gehiena agnostikoa da; hori bai, mundu guztiak hartzen du parte egun jakinetako erritoetan, benetan ikusgarriak izaten direlako. Aspaldian utzi ziren alde batera gorputza eta arima torturatzeko eskatzen zuten erlijioak (katolizismoa, islama, hinduismoa, etab.).
Hiriburuaren dimentsioak: Galanta, 8 milioi biztanlekoa.
Gobernu modua: 400 parlamentario dituen kongresua. Urte bian behin oso-osorik aldatu behar da. Parlamentuan populazio osoak hartu behar izaten du parte gutxienez bizitzan behin.
Natur energien iturriak: Zaborra eta eguzkia.
Jarduera ekonomikoak: Merkataritza da hiriburuan nagusi: denetariko dendak daude, oso espezializatuak (Marveleko komikiak, Kretako musika turkoa edo Tibeteko mandalak egiteko harea saltzen dutenak, esate baterako), eta asko eta asko bigarren eskukoak dira. Hiriburutik eta herriguneetatik kanpora, nekazaritza eta abeltzantza lasaia. Industria lur azpian dago: curri antzeko batzuek egiten dute lan bertan, senak hala eskatuta.
Garraiobideak: Trenak, monorrailak, zaratarik gabeko hegazkinak, auto elektrikoak, bizikletak, belaontziak, zaldiak.
Arkitektura: Mota askotakoa: klasikoa, erromanikoa, gotikoa, modernista... Hiriburuan etxeorratzak ere badaude, zoragarriak. Barrokoa eta deribatuak (rococoa, esaterako) asmatu ere ez dira egin, zorionez. Le Corbusier eta hiri-etxeak asmatu zituztenak jaio ere ez dira egin, ezta jaioko ere.
Altzariak eta etxeko tresnak: Art-deco asko, baita altzari funtzional minimalak ere. Etxeko garbiketa-eta robotek egiten dute.
Janzkera formala: Gizonezkoek, janzkiak, korbata eta guzti. Emakumezkoek, gonadun janzkiak. Janzkera informala, berriz, oso-oso pertsonalizatua.
Hedabideak: Egunkariak eta Internet.
Monumentuak: Eskulturak, arkuak, abadien hondakinak, iturriak, antzinako tenploak, cromlech-ak. Eskultura handiegiak debekatuta.
Dibertsio publikoak: Sexua, zinema, antzerkia, kontzertuak, jatetxeak, kafeak, kirolak... Denetarik asko, eta 24 ordu zabalik. Ez dago txikiteoan ibiltzeko ohiturarik.
Eta hauxe da nire paradisua. Ez ahaztu zurea idazten zeure kritikak egin aurretik.
LIBURUEN KRITIKEN ZAIN
BIBLIOGRAFIA
ALTUNA, Belen, Euskaldun fededun, Alberdania, 2003
ARKOTXA, Aurelia, "Imaginaire et poésie dans Maldan Behera de Gabriel Aresti (1933-1975), ASJU, 1993
AZKORBEBEITIA, Aitzpea, Joseba Sarrionandia: Irakurketa proposamen bat, Labayru, 1998
ETXEBERRIA, Hasier, Bost idazle, Alberdania, 2002
JUARISTI, Jon, El Linaje de AItor, Taurus, 1987
JUARISTI, Jon, Literatura Vasca, Taurus, 1987
KORTAZAR, Jon, Teoría y práctica poética de Lauaxeta, Desclée de Brouwer, 1986
KORTAZAR, Jon, Euskal Literatura XX. mendean, Prames-Las Tres Sorores, 2000
KORTAZAR, Jon (zuz.), Egungo euskal nobelagintza, 2007
MICHELENA, Luis, Historia de la Literatura Vasca, EREIN, 2001
MUJIKA, Luis Mari, Lizardiren lirika bideak, Haranburu Altuna, 1983
MUJIKA, Luis Mari, Miranderen poesiagintza, Haranburu Altuna, 1984
OLAZIREGI, Mari Jose, Bernardo Atxagaren irakurlea, Erein, 1998
OLAZIREGI, Mari Jose, Euskal eleberriaren historia, Labayru, 2002
SARASOLA, Ibon, Historia Social de la Literatura Vasca, Akal, 1976
URQUIZU, Patricio (zuz.), Historia de la Literatura Vasca, UNED, 2000
Bibliografia zabaltzeko iradokizunen zain